43. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

LANALDI JARRAITUA UDARREGI IKASTOLAN

irudia

Badira urte batzuk lanaldi jarraiaren inguruan eztabaida dagoela gure ikastolan eta egoki iruditu zaigu gai honen inguruan ikasleek zer iritzi duten jakitea. Horretarako, galdetegi bat betetzeko eskatu diegu DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4-ko ikasleei eta erantzun hauek jaso ditugu.

LANALDI JARRAIA NAHI AL DUZU?

 

Bai

%

EZ

%

Falta direnak

%

DBH1A

27

90

1

3,33

2

6,67

DBH1B

27

90

0

0

3

10

DBH2A

20

100.00

0

0

0

0

DBH2B

18

94.74

0

0

1

5,26

DBH2C

21

100

0

0

0

0

DBH3A

25

100

0

0

0

0h

DBH3B

27

100

0

0

0

0

DBH4A

15

100

0

0

0

0

DBH4B

15

100

0

0

0

0

             

Denera

195

96.83

1

0.48

6

2,69


 

Denera ikastolan 202 ikasle gara eta horixe izan da gure galdetegiaren lagina. Goiko taulan eta diagraman ikusi dezakegunez, ikasle ia denek 195 ikasleek, (hau da,  %96,83ak) lanaldi jarraituaren alde bozkatu dute, ezezkoaren alde pertsona bat soilik dago (%0,48) eta azkenik galdetegia bete ez zuten ikasleak aurkitzen dira, hauek 6 pertsona dira (%2,69).

Hemendik atera behar den ondorioa garbia da: Udarregi ikastolako ikasleen gehiengoak lanaldi jarraitua nahi dutela.

Baina gure ikerketa ez da hemen bukatu, izan ere, beraien argudioak eta kontrargudioak eskatu dizkiegu, lanaldi jarraituaren abantailak eta desabantailak aztertzeko. Hona hemen ikasleek emandako hainbat argumentu:

Lanaldi jarraituarekin, gure denbora hobeto kudeatu genezake, izan ere, denbora gehiago dugu etxerako lanak egiteko, ikasteko, gure gauzak egiteko, lagunekin denbora gehiago egoteko. Orokorrean, gure aisialdirako.

Lanaldi jarraituarekin, sei ordu jarraian egitea arinagoa da guretzat.

Ohiko ordutegiarekin lehenengo lau ordu egin behar dira, ondoren bazkaldu, eta gero beste bi ordu egin behar ditugu. Horrela, bazkaltzeko denbora laburregia egiten da eta gainera, bazkaldu eta gero oso astuna egiten da berriro ere ikastolara etortzea.

Argudio eta kontrargudio hauetaz gain, egunero lanaldi jarraitua egiten duten beste ikastetxeko ikasleekin hitz egin dugu eta esan digutenez, oso gustura daude lanaldi jarraituarekin. Ikasteko eta etxerako lan guztiak egiteko denbora gehiago dutelako  eta bertako ikasle nahiz irakasleak erosoago dabiltzalako.

Hau dena azaldu eta gero, garbi dago Udarregiko ikasle gehienak lanaldi jarraitua nahi dutela eta guk uste dugu garrantzitsua dela ikastolako ikasleen nahiak entzutea eta ahal den moduan, nahi horiei erantzutea.

 

Gure lana amaitutzat ematen dugu hainbat datu, argudio eta iritzi azalduta. Orain zuen esku geratzen da azken erabakia.

 

Azkenik, argi eta garbi utzi nahi dugu, ikerketa honen helburua Udarregi ikastolaren funtzionamendua hobetzea edo ikasleen nahietara moldatzea dela.

 

Besterik gabe, besarkada bero bat!



 

DBH3-ko hainbat ikasle.

 


Azalera itzuli