43. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola
  • hasiera
  • Elkarrizketa
  • hainbat-arazo-pertsonal-bizi-izan-ondoren-gehien-behar-duten-pertsonei-laguntzea-gustatzen-zitzaidala-ikusi-nuen

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“HAINBAT ARAZO PERTSONAL BIZI IZAN ONDOREN, GEHIEN BEHAR DUTEN PERTSONEI LAGUNTZEA GUSTATZEN ZITZAIDALA IKUSI NUEN”

irudia

Gaur egun, pertsona guztiek ez dituzte gaitasun berdinak.. Haien artean, ezintasuna duten pertsonak daude. Ezintasuna duten pertsonek gu baino duin gutxiago dituzte, baina kasu batzuetan, beste gaitasun batzuk gureak baino garatuagoak dituzte. Hala ere, pertsona hauek gure bizitza bera jarrai dezakete, baina laguntza gehiagoren esker. Jarraian, ezintasunak dituzten laguntzaile baten hitzak ikusiko dituzue, Ane izena du, bera udarregi ikastolan dabil praktike1tan. Anek 18 urte ditu eta gizarte harremanak deituriko ikasketa burutzen ari da. Hainbat informazio eskaini digu, adibidez, nola sentitzen den ezintasuna duen pertsona batekin lan egiterako orduan, zerk bultzatu zuen ikasketa hori egitera...

 

Ihintza: 1- Zerk bultzatu zizun ikasketa hau egitera?

Ane: Hainbat arazo pertsonal bizi izan ondoren,  gehien behar duten pertsonei laguntzea gustatzen zitzaidala ikusi nuen. Batxilerreko ikasketak egiten ari nintzela gradu bikoitz hau zegoela jakin nuen, eta sarbide probak egitera joan nintzen Deustuko Unibertsitatera.

 

I :2- Nola sentitzen zara ezintasuna duen pertsona bati laguntzean?

A: Benetan gustatzen zaizuna egiten ari zarenean oso pozik sentitzen zara. Nire kasuan, gehienetan poztasuna izaten da izaten dudan sentimendua baina beste askotan, beldurra ere hor izaten dut nire lana askotan oso zaila izaten baita.

 

I: 3-Noizbait pentsatu duzu bide txarretik zoazela? Edota utzi egin nahi duzula?

A: Egia esan ez zait hau inoiz burutik pasa. Hala ere, oraindik lehenengo mailan nago, baina oraingoz oso gustura nago egiten dugunarekin.
 

I:4-Zein jarraibide dituzu  zure duin ezberdinak dituen pertsona bati irakaskuntza emateko?

A:Ez dut beti jarraibide berdina izaten. Lan egiten dudan pertsonekin konfiantza izatea gustatzen zait. Hau da, ez zait autoritatea jartzea gustatzen. Hasiera batean bete behar dituzten betebeharrak beraien kabuz egiten uzten diet, eta ulertzen ez dutena, edo egin ezin dutena egiten eta ulertzen laguntzen diet.

 

I:5- Noiz konturatu zinen ikasketa honetako prest zinela?

A: Oraindik batzuetan prest ez nagoela pentsatzen dut. Baina 5 urteko gradu bat da, eta graduan zehar asko ikasiko dudala uste dut. Oraingoz, Udarregin boluntariotza egiteko prest nago. Egiten dudan bitartean eroso sentitzen naiz, baina arazo handiago batzuei irtenbidea bilatzeko akaso ez nago prest.

 

I: 6- Nolako jarrera duzu ezintasunak dituzten pertsonekin? Beste pertsonekin zaren bezala edo desberdin?

A: Pertsona guztiekin berdin jokatzen dut. Azken finean pertsona guztiak berdinak gara, eta denok tratu berdina merezi dugu.

 

I: 7- Zenbat urteekin konturatu zinen hau ikasi nahi zenuela?

A: Betidanik gustatu izan zait pertsonei laguntzea. Udarregin ikasketak bukatu nituenean (DBH4) erizaintza egitea pentsatu nuen, eta horrela ospitalean gaixorik zegoen jendeari lagunduko niola pentsatzen nuen. Baina lehen aipatu dudan moduan, batxilergoa egiten ari nintzen bitartean gradu bikoitz hau zegoela esan zidaten eta sarbide probak egitera joan nintzen.


I: 8- Nola ikusten duzu zure ikasketa hau hemendik urte batzuetara?

A: Ni gradu bikoitza egiten ari naiz (Gizarte Lana + Gizarte Hezkuntza) Deustuko unibertsitatean. Plazak murriztuak dira, hau da, urtero 30 pertsonek bakarrik egin dezakete, eta gradura sartzea nahiko zaila da (suerte kontua gehienbat). Oso interesgarria dela uste dut, izan ere, urte bat gehiago egin eta bi gradutako titulua daukazu. Laburbilduz, garrantzi handiko gradua dela uste dut, eta urtetik urtera jende gehiagok egin nahi duena. Graduak berdin jarraituko duela uste dut, baina garrantzi handiko gradua izango dela pentsatzen dut.


I: 9-Noizbait galdu al duzu pazientzia ala kemena pertsona hauetako batekin lan egiterakoan?

A: Pazientzia asko duen pertsona bat naiz, eta oraingoz behintzat ez dut pazientzia guztiz galdu. Batzuetan haserretzen naiz, kasu egiten ez didatenean edo… baina ez, oraingoz ez dut pazientzia guztiz galdu.

 

I: 10- Noizbait sentitu ahal zara triste zure ezintasuneko pertsonen lekuan jarri zarenean?

A: Oso pertsona sentikorra naiz. Eta Udarregin ari naizen bitartean, baten bat kalera botatzeko gogoa sentitu arren, askotan pena dela eta ez dut ezer esaten. Azken finean, ni astean egun batzuetan bakarrik joaten naiz, eta laguntzeko nago. Baina orokorrean, oraindik ez dut triste egoteko kausarik izan, lagundu behar izan dudan guztietan ez baitira kasu zailak izan.

 

I: 11- Zer irtenbide ikusten dizkiozu zure ikasketari? Non gustatuko litzaizuke lan egitea?

A: Zorte onez, nire ikasketak irtenbide profesional asko ditu. Gizarte osoko esparruetan lan egin dezaket hau ikasita. Oraindik ez ditut esparru asko probatu baina, familia arazoak dituzten nerabeekin, droga arazoak dituzten pertsonekin edo erreformatorio batean lan egitea gustatuko litzaidake.

 


I: 12- Zer pentsatu zuten zure gurasoak hau ikasi nahi zenuela esatean?

A: Gurasoek beti onartu izan dute nik erabakitako guztia. Hasieran ez zekiten zer zen gizarte langile batek eta gizarte hezitzaile batek egiten zuen lana, baina orain nik kontatu diet eta egia esan oso gustura daude. Ni oso pozik nago gradu bikoitz honekin, eta garrantzitsuena hori dela diote.

 


Azalera itzuli