43. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ERASMUS POLONIAN

irudia

Eneko Ezagirre Hueta, Usurbilen jaiotako mutil bat da. 20 urte ditu eta nahiz eta Usurbilen bizi, 6 hilabetez Lublinen (Polonian) egon da, erasmusean. Galdera batzuk egingo dizkiogu erasmusari buruz. Hala nola, nola bizi zuen, ea gomendatzen duen erasmusa… Ea zertxobait gehiago ikasten dugun erasmusari buruz!!

1- Nolako esperientzia bizi duzu?

Eneko: Oso ona, oso gustura egon naiz Polonian.

 

2- Hasieran zaila egin ahal zitzaizun hango giroa (klima, kultura, pertsonak…)?

Eneko: Egia esan ez zitzaidan zaila egin, lagunak segituan egin nituen eta banekienez hotza egingo zuela, honi aurre egiteko prest joan nintzen.

 

3- Hizkuntza ezberdin batekin ikastea zaila egin zaizu?

Eneko: Ingelesez ikasi dudanez, ez zait oso zaila egin, hizkuntza hau ondo menderatzen baitut. Hala ere, poloniera ikasten saiatu naiz eta zaila egin zait.

 

4- Gomendatuko al zeniguke erasmusera joatea?

Eneko: Mundu guztiari gomendatuko nioke.

 

5- Zer abantaila ikusten dizkiozu erasmusari ?

Eneko: Asko ikasten duzu (sozialki, pertsona bezala, akademikoki, ...).

 

6- Diferentziarik ikusten al diozu kanpoan ikasteari?

Eneko: Bai, saioak emateko metodologia oso desberdina da. Gainera bertan puntualitatea garrantzitsuagoa da hemen baino.

 

7- Erasmusera joateko notarik behar al da?

Eneko: Jende askok joan nahi badu, nota onena dutenek dute lehentasuna, beraz komenigarria da nota ona izatea. Honez gain, herrialdea aukeratzeko orduan ere nota hoberena dutenek aukeratzen dute lehenengo.

 

8- Hemengo unibertsitateko ordu berdinak egiten al dituzue?

Eneko: Ez, Polonian lan ordu gutxiago nituen.

 

9- Zergatik erabaki zenuen joatea?

Eneko: Gogoa nuen airez pixka bat aldatzeko.

 

10-Beste toki batera joatekotan, nora izango zen?

Eneko: Txekiar errepublika, Kroazia, Hungaria, ...

 

11- Jende berri asko ezagutu al duzu?

Eneko: Bai, eta lagun asko egin ditut (gehienbat espainiarrak).

 

12-Non bizi zinen momentu haietan eta zeinekin?

Eneko: Erasmusen nengoen bitartean ikasleentzako erresidentzia batean, 4 espainiar eta turkiar batekin.


 

©


Azalera itzuli