43. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

IKASTOLAREN 50.URTEAURRENA

irudia




 

Usurbilen baziren eskolak, eta nahiko ugari gainera, behar bezalako funtzionamendurako baldintza egokirik ez bazuten ere. Zubietak, Santuenek, Aginagak eta Txokoalden ere bazuten eskola. Eta kaskoan eta "Kalezar"en hiru eskola zeuden: Nazionalak, La Salle eta Inmaculada Concepción (edo Mojak). Nazionalak beren egoitza Udaletxeko azpietan zeukaten. La Sallek frontoi aurreko eraikuntza eta Mojen eskolak Kalezarren zeukaten. Bitxikeria gisa bada ere, 1968. urtea baino lehen Arratzainen, Txikierdin eta San Estebanen ere eskolak izan ziren. 1968ko uztailaren 16ean  guraso talde bat bildu zen, Udarregi ikastola eraikitzeko erabakiarekin, Felix Aizpurua zinegotzia buru zutela. 1968ko irailaren 15ean lehenengo klaseak ematen hasi ziren.

 

1970-72an, Ageri-Alde "Colegio Nacional” bezala izendatu zen,  2. mailako ikasketak egitea ahalbidetzen zuena eta bertan 4 gela mutilentzat, 3 neskentzat eta bat Eskolaurrerako zituenak. Bitartean Udarregi Patronatuak estatutuak berritu zituen.

 

1973 an Udarregin bi zuzendari zeuden bat Kalezarren eta bestea Udarregi zaharrean. 1974. urtean, berriz, zuzendari berria eta bakarra izendatu zen.

 

Usurbilgo Udalak Zubietan lurra erosi berri zuelarik, 1979ko martxoan hezkuntza-lanean aritu zen.

1978-79 ikasturtea garrantzitsua eta are funtsezkoa izan zen, Eskolaurrea hartzen ari zen tamaina eta sakontasunaz ez ezik, gela asko euskara hutsean ari ziren O.H.O.ko lehen kurtsoa bi gelarekin erabat euskaraz zenez Udarregi Ikastolen Elkarteko partaide izatea proposatu eta aho batez onartu zen. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean sartzeko eskakizuna egin zen eta eskakizun guztiak bete ondoren 1980ko otsailaren 9an bilkuran sartzea onartu zen. 

2015 ean Usurbilen Kilometroak ospatu ziren “Gattunk” lelopean.

 

URTARRILA

OTSAILA

MARTXOA

APIRILA

MAIATZA

EKAINA

IKASTOLAREN LELOA DISEINATU ZEN...

50. URTE INAUTERIAK OSPATZEN

ATZOTIK GAURDAINO:IKASLE OHI, IRAKASLE,OHI, IKASTOLAKO LEHENDAKARI OHIAK, FAMILIA OHIAK... 

UDARREGI 50URTE BERTSOTAN: Udarregi bertsolari, Udarregi ikastola...

UDARREGI SAGARDI ARTEAN: Usurbilgo bideetan barna (ibilaldi, paseo...)

IKASTOLA EGUNA! : IZANGO GATTUNK BESTE 50 URTEETAN HORIXE!

ANIMATU ZAITEZ!!!

 

 


Azalera itzuli