42. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

USURBILGO EPIDEMIA

irudia

Duela aste batzuk, Usurbilen, izugarrizko epidemia izan zen; gastroenteritisa. 6.000 biztanletik, erdiak gaixotu ziren eta Udarregi ikastolan, DBHn bakarrik, egun batean 80 ikasle inguru falta ziren. Badaezpada ere, ondo sentitzen ez ziren ikasleei etxean gelditzea gomendatu zien.

 

Handik egun batzuetara, udaletxea arakatzen aritu zen eta iturritik ura  edatea ez zela gomendagarria  jakinarazi zuten. Horregatik badaezpada ere jende guztiak ur botilak erosi zituen dendetatik. Arrazoi honengatik, Usurbilgo dendak, ur, Aquarius eta edari energetiko gabe gelditu ziren.

 

Herrira telebistako kate ezberdinak etorri ziren ETB , Antena 3 …. eta gainera ikastolara bertara ere sartu ziren. Oso aste arraroa bizi izan zuten ikasleek; izan ere, klasean oso jende gutxi zegoen, eta hortaz , ez zuten lan askorik egin.

 

Gaixotasun hau oso kutsakorra da. Bi eguneko epean sendatzen da eta sintoma hauek ditu:

-Sukarra

-Gorakoa eta beherakoa

-Zorabioak

-Tripetako mina

-Buruko mina

Lander Zuloaga, Udarregiko ikasle batek esan zigunez, tripako mina , gorakoa , beherakoa , zorabioak , buruko mina eta hotzikarak izan zituen. Bestalde aipatu zuen 2 egun irauten zituela gaixotasunak guk adierazi bezala. Ondoren ea bere iritziz kutsakorra zen galdetu genion, eta haren erantzuna baiezkoa izan zen; bere etxean ia guztiek harrapatu zutela.

 


Azalera itzuli