42. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Euskararen Nazioarteko Eguna 2017

irudia


1949-an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen eguna Euskararen Nazioarteko Eguna bezala. 1995-ean aldiz, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat egin zuten eta Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Guk gure ikastolan, Udarregi ikastolan, Euskararen Eguna ere abenduak 3-an ospatzen dugu, hainbat ekintza eginez euskararen alde, hala nola, goizean jokoak egiten ditugu eta arratsaldean aldiz, hainbat bertsolari etortzen dira ikastolara, bertso-saio bat egitera. 2017-ko Euskararen Eguna aldiz, abenduak 1-ean ospatu dugu, abenduak 3 igandea baita. Lehenengo orduan, erdiko aretoa apaindu genuen hainbat eskulan eginez. Bigarren orduan aldiz, euskararen erabileraren inguruko dokumental bat ikusi genuen; hainbat euskaldun munduko beste herrialdetara joan direla eta ber
tan hango hiritarrei lagundu die, euskara irakasten eta gure kultura zabaltzen. Atsedenaren ondoren, DBH4-koek prestatutako ginkana bat egiteko asmoa genuen baina eguraldia ez zen egon gure alde, elurra egin baitzuen. Beraz, bi ordu horiek aprobetxatzeko ikasgela bakoitzean duela urte askotako euskararen erabilera azaltzen zuen filma bat ikusi genuen. Azkenik, azken bi orduetan bertso-saio bat eskaini ziguten. Oso polita izan zen eta oso ondo pasa genuen.


Azalera itzuli