42. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

THE BYRON

irudia

Iholdi Hernandez  Youtuberra 14 urteko Usurbildar gaztetxo bat da, orain dela urte batzuk Youtube munduan sartu zena, The Byron deituriko kanala sortuz. Ikasten dabil Zarauzko ikastetxe batean baina bere zaletasuna Youtuber mundua denez astero bideo bat igotzen du bere kanalera.

270 harpidetu ditu eta oraingoz 49 bideo ditugu ikusgai.

Beraren inguruko informazio gehiago izateko galdera batzuk egin genizkion:

 

1- Zerk bultzatu zintuen Youtuber munduan sartzeak?  

Jendeari barre eragitea gustatzen zaidalako sartu nintzen “Youtube” mundura, adibidez gaixo dagoen jendeak nirekin batera ondo pasarazteak sentsazio onak eragiten dizkit bertan sartzen ditunan esaldi barregarri, akats ortografikoak… ipiniz.

 

2- Nondik dator “The Byron” izena? Zergatik aukeratu zenuen izen hori?

Egia esan, ez dakit zehazki nondik datorren “The Byron” izena. Behin etxean nengoela bururatu zitzaidan izen hau eta egia esan aproposa dela iruditzen zait niretzat lasaitasuna eta borroka azaleratzen baititu eta hauek nire ezaugarrietako batzuk dira.

 

3- Ba al duzu Youtuber eredurik?

Youtuber batzuetan oinarritzen naiz gehienbat Youtuber dibertigarrietan, baina esan beharra dut nire estilora egiten ditudala bideoak jarraitzaileen aurrean nik nahi dudan bezala izan nahi dudalako.

 

4- Zerri buruzko bideoak egiten dituzu?

Mota guztietako bideoak aurki daitezke nire kanalean. Hasieran “Clash Royal” izeneko joko baten inguruko bideoak egiten nituen. Gerora hainbat proba egiten hasi nintzen. Gaur egun, nire ingurukoei egiten dizkieten bromak igotzen hasi naiz.

 

5- Norbaitekin egiten al dituzu bideoak? Norbaitek laguntzen dizu?

Normalen bakarrik egiten ditut. Nahiz eta batzuetan Lizar nire lagun Youtuberraren laguntza izan. Gainera tarteka nire ama ere agertzen da bideoren batean. Adibidez: orain dela gutxi igo nuen bideo batean txantxa bat egin nion nire amari eta bertan nire ama grabatu nuen.

 

6- Zein bideo gustatu zaizu gehien? Zein bideo izan da zuretzat dibertigarriena?

Orain ez dut bideo gustukoenik, baina lehen “40 cosas sobre mi” izeneko bideo bat nuen gustukoen eta bideo dibertigarrienik ere ez dut, niretzat denak dira dibertigarriak.

 

7- Bideoak editatzea zaila da? Zuri zenbat denbora hartzen dizu bideoak editatzeak?

Bai bideoak ondo editatzea benetan zaila da hainbat pausu hartu behar direlako kontuan. Adibidez, lehenengo artxibo guztiak pasa behar dira… Gainera nik arratsalde oso bat beharko nuke bideo bat editatzeko.

 

8- Zure familiari Youtuberra zarela esatean nola erantzun zuten? Ondo iruditu al zitzaien?

Ondo iruditzen zitzaiela esan zidaten nahiz eta hasieran deserosoa egiten zitzaien ni kameren aurrean azaltzea nire bizitza kontatzen. Baina azkenean pixkanaka ohitu  egin ziren eta gaur egun jada egunerokotasunean ohikoa da etxean ni kamarekin grabatzen ibiltzea.

 

9- Etorkizunari begira, Youtube munduan jarraituko duzula uste duzu? Youtuber bezala noraino iritsi nahiko zenuke?

Nik oraingoz argi dut Youtube munduan jarraituko dudala, niretzat hau dena amets bat delako. Youtuber bezala oraingoz nire ametsa 1000 harpidetuetara iristea da, badakit oso zaila dela baina ezer ez da niretzat ezinezkoa.

 

10- Youtube bestalde zer beste zaletasun dituzu?

Egia esan oraintxe bertan Youtube mundua da nire zaletasuna, baina hortaz aparte, lagunekin skate parketara joatea gustatzen zait, lagunekin ibiltzea asko gustatzen zaidalako.

 

 


Azalera itzuli