41. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Errausketarik? Ez eskerrik asko, birziklatzea? Bai

irudia

 

 
 

Badira urte batzuk borrokan ari garela Zubietan erraustegirik ez jartzeko. Hainbat ekintza egin dira urte horietan zehar: hainbat giza-kate, flashmobe, mosaiko erraldoia, lip-dub, manifestazio ugari, mendi irteerak erraustegira…

Hori denaren ondorioz, 2013-an erraustegia gelditzea lortu zen. Garaipen handia izan zen herriarentzat eta hainbat ekimen antolatu ziren garaipena ospatzeko “ NIK ERE ERRAUSTEGIA GERATU DUT” leloarekin. Herriak, erraustegia jarri ordez, birziklatzeko sistema berri bat erabiltzea erabaki zuen “ Atez Ate” edo  “Zero Zabor” izenekoa. Birziklatzeko sistema honetan, zaborra etxez etxe jasotzen da. Egun batean plastikoa jasotzen da, bestean, papera, hurrengoan organikoa eta azkenik errefusa. Zaborra zuzenean zabortegira bota beharrean,birziklatu egiten da. Sistema honen bidez, zaborra murriztea lortzen da.

Aurten, aldiz, gobernuak berriro abian jarri du erraustegia jartzeko plana eta herriak berehala erantzun du manifestazioekin, giza kateekin... Gaur egun, manifestazio eta erraustegiaren aurkako ekintzak burutzen jarraitzen da, baina gobernuak ez du amore ematen eta bere ideiarekin jarraitzen du eta jada hasi dira erraustegia eraikitzen herriaren gogoz aurka.

Baina, zergatik dago herria erraustegiaren aurka?

Osasunarentzat kaltegarria delako, ingurumena suntsitzen duelako, garestia delako hau eraikitzea eta gure zergekin ordainduko delako...  Osasunarekin hasita, argi dago erraustegia ez dela osasungarria, izan ere, minbizi arriskua areagotzen du eta bertatik kanporatzen diren gasak oso toxikoak dira.

Zaborrak erraustean, dioxinaz, uranoz eta metal astunez osatutako gasak sortzen dira, baita hondakin solido oso toxikoak eta ezagutzen ez diren beste batzuk ere. Hauek, minbizi sortzaileak dira, oso gai egonkorra eta suntsitzen zailak dira gainera.

Haurrek dute arrisku gehien, horiek direlako erraustegiaren gai kutsatzaileen ondoan denbora gehiena egongo direnak. Kaltea gertatu eta handik urteetara hasten dira ondorioak sumatzen. Ordurako beranduegi izaten da, erraustegia itxi  badute ere. Errausketa plantak botatako gasek, biriketako gaixotasunak eta asma areagotzen dituzte. Errausketatik sortutako metal astunak, (merkurio, kobrea, beruna, kromoa, manganeso…) kalte konponezinak eragiten dituzte gure nerbio-sistema zentralean. Gainera, errausketa plantan akatsen bat gertatuz gero, erraustegitik gertuen dauden biztanleak oso substantzia toxikoak barneratzeko arriskuan egongo litzakete. Errausketaren ondorioz, hondakinen gai toxikoak, airean lurrean eta uretan esekitzen dira, eta elikagaia eta gizakiak kutsatzen dituzte.

  

 

 


Azalera itzuli