41. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ZER DAGO GAZTELEKUAREN ATZEAN?

irudia

Usurbilgo gaztelekua 12-18 urte bitarteko nerabeentzat prestatua dago. Bertan, hainbat jarduera egiten dira, sukaldaritza tailerrak,irteerak, garbiketa… Gainera, aisialdian, bertan egoteko aukera dago. Gaztelekuko monitoreak, Saioa eta Itziar, elkarrizketatuak izan dira. Horretarako hainbat galdera egin zaizkie eta jarraian ikus daitezke jasotako erantzunak.

GAZTELEKUAREN HASIERA

Saioa eta Itziar 2010. urtean hasi ziren. Hauei hainbat gauza bururatu zitzaizkien horrelako proiektu bat aurrera eramateko. “ Ardura hitza etorri zitzaigun burura eta ilusioa ere bai. Proiektu berria zen eta dena egiteko zegoen”. Saioa eta Itziarren egokitzapena oso berezia izan zen, izan ere, Saioak eskua puskatu zuen eta Itziar bakarrik aritu zen lanean. Itziar, gaztelekua hutsik zegoelarik kalera ateratzen hasi zen gazteengana hurbiltzen, proiektua esplikatzen eta jendea gaztelekua berritzera gonbidatzen.

 

HEZIKETA INGURUAN

Saioak eta Itziarrek badituzte hainbat irizpide gazteekin tratatatzerakoan. “Geure helburuen ildo nagusiak hauek dira: nerabeen integrazioa, generoen berdintasuna, nerabeen parte-hartzea, nerabeek beraien gaitasunak lantzea, gurasoekin harremanak lantzea eta euskararen erabilera mantentzea”. Hala ere, beraiek ere badituzte hainbat beldur gazteekin tratatzerako orduan, Saioak eta Itziarrek esan dute, badaudela emozionalki ikutzen dieten egoerak, adibidez, gatazkak daudenean, eta nerabeek garrasika edo joka biolentzia erabiltzen dutenean. Horrez gain, hainbat jarduera burutzen dituzte gaztelekuan. Saioa eta Itziarren hitzetan, bi momentu bereizten dira egunero: talde dinamika (adinka banatuta), eta elkargunea (denak batera). Talde dinamikan, sukaldaritza tailerrak, paretak margotzen bideoak egitea, sexuari buruzko solasaldia, eskulanak, ekintza prestaketa, etab. burutzen dira. Elkargunean, aldiz, ping-pong, mahai jolasak, hitz egin, ideiak jaso/proposatu, musika entzun, telebista ikusi edota garbiketak egin ohi dira.

GAZTELEKUAREN ETORKIZUNA

Itziarrek inoiz ez du pentsatu gaztelekua uztea, baina Saioak bai. “Bai, Larunbatetan kuadrilako bazkaria dudanean Je! Je! Je!” erantzun digu umorez. Itziarrek eta Saioak ez dakite noiz arte jarraituko duten gaztelekuan.<


Azalera itzuli