41. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Kataluniako Erreferenduma

irudia

Erreferenduma galdera bati erantzuten dion bozketa da. Galdera honek herritarren iritzia jakiteko balio du. Hau Kataluniako herriak bere etorkizuna erabakitzeko egin dute, alegia Kataluniako errepublikaren alde ala kontra dauden jakiteko.

Kataluniakoek erantzun behar izan duten galdera: independizatu nahi al duzu?

Independentzia herrialde bat beste baten menpean ez egoteari deritzo.

Erreferendum hau urriaren 1ean gauzatu da. Herritarrek beraien bozka eskoletan eman dezakete hautestontziak bertan bai daude.

 

Polemika hau guztia erreferenduma ilegala dela esaten dutelako sortu da.

Estatuak dio ilegala dela Espainiako konstituzioak ez duelako horrelakorik baimentzen, aldiz, Kataluniako alderdi abertzaleek diote Katalunian gertatu duten legediak prozesu hau legezko bihurtzen duela.

 

Oso modu zailean gauzatu da erreferenduma estatuak traba izugarriak jarri dituelako eta egunean bertan (urriaren 1ean) ere polizia eta guardia zibilaren bidez modu bortitz eta erasokorrean saiatu direlako erreferenduma geldiarazten. 800 pertsonatik gora zauritu dituzte gizarte zibilaren artean.

 

Bertakoek dena antolatu dute urriaren batean erreferendum hori aurrera ateratzeko baina badakitenez estatuak hainbat zailtasun jarriko dituela, herritarrak eskoletan egin dute lo bertan dauden hautestontziak zaintzeko.

Esan bezala, katalanek hainbat ekintza egin zituzten botaketa hori aurrera eramateko. Adibidez: protesta publiko, politiko edo sozial bat egin dutela, edo lapikoak eta beste sukaldeko ontziak erabiliz gauean bakoitzaren etxeko leihoan jarriz zalaparta ateraz ibiltzean…

 

Orain ere independentzia lortzeko bidean hainbat manifestazio, kazerolada eta protesta egiten ari dira.

 

Kataluniako politikariek bi jokabide nagusi adierazi dituzte. Bata erreferendumaren babesleak eta bestetik erreferenduma eragozten saiatu direnak,babesleak, Kataluniako alderdi independentistak edo demokraziaren aldekoak dira. Bestetik, aurkakoak, Kataluniaren independentziaren aurka edo Kataluniaren erabakitzeko eskubideen aurka dauden alderdiak dira.

 

Herritarrek eraman dute ekimena aurrera eta politikari batzuek ekimen horri erantzun diote. Sekulako indarra eta antolakuntza erakutsi du bertako gizarteak.

Herritarren artean ere noski erreferendumaren kontra eta aldekoak adierazten dira, baina kalean askoz ere gehiago nabarmendu ziren aldekoak.

 

Katalunia eta Euskal Herriaren artean gertutasun eta elkartasun handia dago eta hori oso nabarmen ikusi da oraingo prozesu honetan. Bi herriak direlako estaturik gabeko nazioak eta bietan baitago gizartearen parte esanguratsu bat independentzia eta estatu propioa nahi duena. Euskaldunok babes handia erakutsi diogu Kataluniari, Euskaldun batzuk gainera bertara ere azaldu dira laguntza ematera eta elkartasuna adieraztera.

Azkenean, urriaren 1ean ahal zuten modura erreferenduma aurrera ateratzea lortu zuten baina lehen esan bezala sufrimenduz iritsi dira puntu hontara.

Hauek izan dira erreferendumaren datuak:

 

Zentsua: 5,3 milioi

Parte-hartzea: 2.262.424 // %42,58

Baiezkoa: 2.020.144 // %90,09

Ezezkoa: 176.565 // %7,87

Kontatu gabeko botoak: 800.000 gutxi gorabehera

(hauek Espainiako gobernuak kendutakoak dira)

 

Urriaren 27an eguerdiko hiruretan Puigdemont-ek independentzia deklaratu zuen. Emaiza hauek gauzatu ziren parlamentuan:

 

Baiezkoak: 70 boto

Ezezkoak: 10 boto

Zuriak: 2 boto

 

Deklarazioaren ondorioz Puigdemont Belgikara joan da ez atxilotzeko, orain Espainiako gobernuak deklarazio horren ostean hainbat traba ipiniko dizkielako Puigdemont eta Kataluniako parlamentuan independentziaren alde egin zuten beste politikariei ere. Adibidez; Espainiako gobernuak 6 milioietako izuna jarri diete dagoeneko.


Azalera itzuli