40. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ZER IRUDITZEN ZAIZKIZU MARRAZKI BIZIDUNAK?

irudia

Marrazki bizidunak zinema mota berezia da non eskuz, ordenagailuz edo beste modu batetan egindako irudien sekuentziak mugimendua sortzen duen, soinuekin eta bestelako efektuekin konbinatuta.

 

Zinemaz gain, marrazki bizidunak telebistan ere oso erabiliak dira, hala telesailetan nola iragarkietan. Umeentzako marrazki bizidunak gaur egun edozein ordutan eta edozein egunetan botatzen dituzte. Euskaraz normalean ETB 3n botatzen dituzte eta erdaraz, berriz, Disney Channel, Clan, Boing eta Neoxen botatzen dituzte. Kate horiek orain dela gutxi interneten beraien web orria sortu dute umeek kalean ere marrazkiak ikus ditzaten. Gainera, telebistako kateek iragarkiak botatzen dituzte esanez umeak kalera joateko eta beraien gurasoei aplikazioak jaistea eskatzeko.

Umeak kalera irteten direnean marrazki bizidunetako pertsonaiak izatera jolasten dira askotan.   

 

Oraingo  marrazki bizidunak hobeak al dira lehengo marrazki bizidunak baino?

Nire ustez ez dago ezberdintasun handirik lehengo eta oraingo marrazki bizidun erdaldunen  artean, nahiz eta pertsonaiak aldatu, beste antzeko pertsonai batzuengatik ordezkatuta daude. Adibidez lehen “Barrio Sesamo” zegoen, baina orain, horren ordez “Pocoyo”, “Dora la exploradora”... dira marrazki bizidunak.

 “Dora la exploradora” abentura txikiko     serie bat da, normalean mendian      gertatzen ziren abentura horiek.Bera,   Dora, toki ezberdinetara joaten   zen bere  lagunik onenarekin “Botas” izenekoa ,  tximu bat zen. Helmugara iritsi baino lehen “Swiper” ateratzen zen beraiei  zailtasunak jartzera, eta motxila edo mapa lapurtzera. Orduan beraiek Dora-ren motxilatik gauza bat aukeratzen zuten Swiper-etaz ihes egiteko. Motxila barruko objektuen laguntzarekin, beraien helmugara iristen ziren

“Pocoyo” 4 urteko ume bat da eta animaliekin bizi da. Kapitulu guztietan oso pozik ateratzen da beti, eta inguratzen duen munduan kuriositate asko du. Bere eszenaren atzekoa zuria da, eta noizbehinka marrazkian zuhaitzak ateratzen dira (segun nora joaten den) adibidez mendira joaten bada, zuhaitzak, belarra… ateratzen dira. Bera animaliekin bizi da, bere ,lagunak animaliak dira: Pato, 5 urte, Elly, 4 urteko elefantea, Lula, 4 aste ditu, txakurra da, Pocoyoren maskota eta Pajaroto, 41 urte dituena. Beraien artean lagundu egiten dira.

Euskarazko marrazki bizidunak, aldiz ez daude asko. Horietako  bat “Pipi Galtzaluze” (Pipi Lastrum) da. 1980. urte inguruan pertsonai errealekin grabatzen zen, gaur egun aldiz, marrazki bizidunak dira.

1995. urtean Mr Bean-en marrazkiak atera zituzten. Marrazki bizidun horiek 25 minutuko iraupena zuten eta 15 kapitulu bakarrik bota zituzten, baina oraindik ere botatzen dituzte batzuk, hemen horietako bat:

Helduentzako marrazki bizidunak:

Azken urteotan modan jarri dira helduentzako marrazki bizidunak, adibidez: “Padre de familia”, “American dad”, “South park” edo “The Simpsons”.

Badakit marrazki bizidun hauek zuetako askok ikusten dituzuela eta 12 urte baino gutxiago dituzuela gehienok. Gure ustez marrazki hauek ez dira komenigarriak umeentzat, hitz gordinak eta umeentzako irudi desegokiak agertzen direlako.

Lehen euskarazko marrazki bizidunak:

Euskarazko lehen lan azpimarragarriak XX. mendearen bukaeran egin zituzten,Pernando Amezketarrari buruzko marrazki sorta egin zuten, telesail moduan ETB-n eskaini zutena. Hastapen horietan Kalabaza Tripontzia  ere aipatzekoa da.

Gaur egun Irusoin euskal konpainiarik aktiboena da, bai animazioan baita luzemetraietan ere. Lan animatuen artean Kristobal Molon, Glup eta Karramaro Uhartea nabarmentzekoak dira.

Beste ekoiztetxe batzuen bidez egindako Olentzero eta Subilaren lapurreta eta Olentzero gabonetako ipuina ditugu

 

Azkenean ateratako ondorioak hauek dira;euskarazko marrazki bizidunak gehiago bota beharko lirateke baina zoritxarrez ez da horrela. Guk nahiko genuke marrazki bizidunak euskaraz izatea, horrela haurrak edo beste edozeinek euskara ikas dezakete etxetik asko mugitu gabe.

 


Azalera itzuli