40. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

PRESTA ZAITEZTE AURTENGO SAGARDO EGUNERAKO!

irudia

Ekitaldia goizetik hasiko da. 11:30etan izango da irekiera Aizpurua Autobusen eskutik, izan ere, Aizpurua Autobusen 50. urteurrena ospatu dute aurten.

Baserriko, Labeldun eta Gipuzkoako Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera izango da eta baita pintxo aukera zabala ere.

Arratsalde partean ez da musika faltako kaleetan zehar Elektro Patxaranga izango bait da arratsaldeko 18:00-21:00 bitartean.

 

Sagardo Eguna ospatuko da, 1981ean hasitako bideari jarraituz. Euskal Herrian zehar egiten diren sagardo egunen artean garrantzitsuenetakoa da. 44 sagardotegietako sagardoa dastatu daiteke eta sagardo botatzaileen lehiaketa ere antolatzen da. Antolatzailea: “Sagardo Egunaren Lagunak Taldea” izaten da urtero. Hauez gain herritar askok ere parte hartzen dute.


Sagardo dastaketa goizean bakarrik egoten da eta pintxoetan ere, bakailao tortila, txorizo egosia eta kroketak egoten dira.Bestalde urtero lepoko zapi eta baso logo berriak egiten dituzte. Arratsaldean sagardo eguneko festarekin jarraitzeko. Umeek ere beraien aukera izango dute sagar zukua edateko ere.

 

Igande honetan, Usurbilen Nahi Ditugu!. Elkarteak presoen eskubideen aldeko mobilizazioa egingo du. Ohi moduan, eguerdieko 13.00tan Mikel Laboa plaza iskinean (frontoi atzean, txosnaren inguruan) elkarrataratzea egingo da. Ondoren  giza-katean Askatasuna plazako bolatokiko terraza gainera joango dira  (eguraldiak laguntzen badu). Bertan txotx berezia egingo da presoak ere Sagardo Egunean presente daudela adierazteko. “Aurtengo Sagardo Egunean ere gogoan izango ditugu Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko presoak. Txotx berezia egingo dugu Olatz eta Patxi gurekin nahi ditugulak.

 

Goiko plazako oholtzan: Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoen Txapelketa
.

11:30 Hasiera ekitaldia Aizpurua autobusen eskutik.

18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.

http://ocio.diariovasco.com/fotos-fiesta/sagardo-eguna-usurbil.php?foto=11


Azalera itzuli