40. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

UDARAN ETXEAN GERATZEAZ ASPERTUTA? BETI OPOR BERDINAK? ZER EGIN UDARAN?

irudia

MENDIAN EGITEN DEN UDALEKUA USURBILGO ZIORTZA TALDEAK ANTOLATUTA:

 

Usurbilen bada gazte talde bat non boluntarioki udalekuak antolatzen dituzten. Urtean bi egonaldi zehazki. Horrez gain, elizan saio ezberdinak prestatzen dituzte gazteak bertara joan eta denbora batean ondo pasatzeko ( saio hauek EZ DUTE ZERIKUSIRIK ERLIJIOAREKIN).

Urteko lehenengo egonaldia, aste santuan izaten da eta 3 egunetarako joaten gara,  DBHko ikasle guztientzat irekia izaten da.

Bigarren udalekuetara joatea ordea, konplikatuagoa da, izan ere, orain arte 2 txandatan egiten ziren:

 

txandan, DBH osoa joaten zen 15 egunetarako.

txandan, LH 5. eta 6. mailak joaten ziren 7 egunetarako.

 

Ordea, azken urteetan, jende gehiago joaten hasi da eta beraz, plazak bete eta jendea joan ezinean geratu izan da. Beraz, 3 txanda egin behar izan dituzte aurten udalekuetarako:

 

1. txandan, DBH 1-2.

2. txandan, DBH 3-4.

3. txandan LH 5-6.

 

Modu honetan denak joan gaitezke.

Egun hauek herri txiki batean pasatzen dira, Peñaloscintos izenekoa (Errioxan) mendian, eta ekintza ugari egiten dira. Hauetako bat, 3 egunetarako mendira buelta bat ematera joatea da. Talde desberdinak egiten dira, denak nahastuta, eta buelta desberdinak egiten ditugu. DBH4koak izan ezik Laguna Negra-ko buelta egiten dutela.

 

 

 

 

EREMU ITXI BATEAN EGITEN DIRENAK:

Beste askoren artean Ikastola Elkartekoek antolatzen dituzten hainbat udaleku daude; Ikastolen Elkarteak hainbat udaleku ezberdin eskaintzen ditu toki ezberdin eta adin ezberdinentzat. Ingelesezko udalekuak, surf-a egiten diren udalekuak, eta beste hainbat gai ezberdin eskaintzen dituzte bakoitzaren gustu ezberdinetarako. Gu LH3-n eta LH4-ean La Puebla de La Barkara (Errioxa) joan ginen gehienok eta primeran pasa genuen. Hemen informazio pixka bat:

Ikastolen Elkarteak eskaintzen duenetariko bat da, non euskara bultzatzen den. Errioxan egiten dira udaleku hauek. Bizikidetza eta autonomia lantzeko aukera ematen duen egitasmoa da. Euskal Herriko errealitate eta inguru ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

 

UDALEKU HONEN HELBURUAK:

Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea.

Euskara jolasarekin, ondo pasatzearekin lotuz, erabileran eragitea.

Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.

Jolasaren bidez aurrez-aurreko komunikazioan eragitea.

Jolasaren bidez talde harremana indartzea.

Bakarka zein taldean, ondo pasatuz hainbat adierazpen kultural sortzea.

Arabar Errioxako inguruak, pertsonak, eta adierazpen kulturalak bizitzea.

Arabar Errioxako egoera soziolinguistikoa sentituz, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaz kontziente izatea

Toki honetan ordea, Ziortzan ez bezala, 6 urteetatik 14 urte bitarteko jendeak dauka joatea. Gainera, ez dira adinez sailkatzen taldeak, alegia, edozein adinetako jendeak nahi duen txandan dauka joatea. Bestalde, hiru txandak 6 egunetakoak dira.

 

KOKAPENA:

GURASOEKIN OPORRAK:

 

Oporretara gurasoekin joatea edo lagunekin joatea beste aukera bat da, baina ez da berdina. Gurasoekin hotel batera joaten zara eta batzuetan aspertu egiten zara. Aldiz, lagunekin joateak, beste xarma bat dauka.  Kamping-era joanez gero libreago zaude, ez dizute ordurik jartzen kamping-era bueltatzeko.

Askotan gainera, planak egiten dituzu, adibidez mendira joatea, aquaparkera edo Port Aventura moduko tokietara. Lagunekin errazagoa da gurasoak egin nahi duzunaz konbentzitzea, horregatik askotan nahiago izaten da lagunekin edo familiakoren batekin joatea. Bestalde gurasoekin alde batera uzten dituzu esplikazioak eta ez duzu beraiekin eztabaidatu beharrik edo denbora galdu beharrik beraiekin hizketan.  Gurasoak zutaz ez dira kezkatzen eta beraietaz ahazten zara egun guztiaz badakitelako lagunekin zaudela eta ondo pasako duzula. Eta zerbait jakin nahi badute mugikorrarekin komunikatu gaitezke.

 

HERRIKO OPORRAK:

Oporrak herrian pasatzen dituztenek, herria zaintzen gelditzen direla esan dezakegu, eta herrian, kasu honetan, Usurbilen gelditzen direnak, hainbat arrazoigatik izan ohi da: diru falta eta ondorioz lan egin beharra, kurtsoan zehar errekuperatu ez diren hainbat lan egin edo ikasi beharra…

Beste batzuk aldiz, aiton-amonak edo beste familiartekoek, Nafarroan edo beste tokiren batean, etxeren bat dute eta hara joaten dira. Herri hauek nahiko txikiak izan ohi dira, eta gazte asko elkartzen dira. Gainera abuztu aldera joaten dira gazte gehienak. Gazte gehienak Euskal Herrikoak izaten gara, baina udaran urtero, Kataluniatik etortzen dira abuztu osorako denak bezala, beraz, imajinatu zer ondo pasatzen den!

Batzuetan, herriko festekin bat egiten dute, beraz, parranda ere egoten da. Herri hauetako gauzarik onena, goizetik-gauera, lagunekin zaudela da, eta beti edozer egiten egoten gara: goizetan nahi adina lo egiten da, eta eguerdi-arratsalde partean planak egiten hasten gara, errekara oinez joan, bizikletaz ibiltzera joan, frontoian erraketarekin frontenisean ibili, badmintonean ibili, herritik gertu dagoen futbol zelaira bizikletaz joan, mendira joan zaldien bila, mendian dugun partzelan kanpin denda jarri, barbakoa egiteko parrilla eta ikatza eraman (sua ere bai, noski) janaria egiteko eta mendian bertan egin izan dugu lo gau bat, animalien artean… Gainera gurasoek ez dute zertan kezkatu, zeren, mugikorra gainean daramagu larrialdiren bat egonez gero abisatzeko, baina halere, herri txikia denez, ez digute ordurik jartzen, eta etxera nahi dugunean sartu eta atera gaitezke. Telefonoak ez dira ukitu ere egiten lagunekin gaudenean. Wifi-rik ez dago eta beraz sare sozialetan ez gara ibiltzen, nik, abuztuko hilabete osoa ematen dut han, eta, nire ustez, herri hauek “paradisua” dira.

 

Beraz, uda pasatzeko modu ezberdin asko daudela erakutsi dizuegu. Udalekuetara joateko edo herri txiki hauetara joan nahi izan ezkero aukera luzea duzue nahi izanez gero, landa etxeak badaude. Beraz, ez esan udaran ez dakizuela zer egin! Aukeran ezin hobeak daude!

 


Azalera itzuli