40. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“Txikitatik amesten dut profesional mailan jolastea”

irudia

Eneko Furundarena Maiz 2003 ko apirilaren 30 ean jaio zen Usurbilen, eta bertan bizi da. 14 urte ditu eta Usurbilgo Udarregi ikastolan DBH 2ko ikasketak burutzen ari da. Horrez gain, Usurbil K.E-an eta Usurbil F.T-an aritzen da, hau da, eskubaloian eta futbolean aritzen da. Eskubaloian Gipuzkoako eta Euskal Selekzioan jokatzen du, eta futbolean berriz, Errealarekin entrenatzen ari da.

 

-IKZ: Zergatik gustatzen zaizkizu futbola eta eskubaloia? Bietatik zein duzu gogokoen?

 

-Eneko: ”Gehienbat, kalean futbolean eta eskubaloian jolasten dugulako eta txikitatik bi kirol horietan jolastu dudalako. Horrez gain, telebistan nagusiki bi kirol horiek ikusten ditut eta amesten dut egunen batean profesional mailara iristearekin.”

 

-IKZ: Zer sentitzen da eskubaloian Euskal Selekzioan egonik eta futbolean Errealarekin entrenatzen?

 

-Eneko: “Harro sentitzen naiz. Euskal Herri guztiko umeek Errealarekin edo Euskal Selekzioarekin entrenatzearekin amets egiten dute eta ni zorteduna naiz. Gainera, bertan lagunak egiten dira eta oso gustura joaten naiz entrenatzera.”

 

-I: Zure ustez denbora kentzen al dizu hori dena egiteak? Zenbat egunetan izaten dituzu entrenamenduak? Eta zure ikasketetan eraginik ba al du?

 

-E: ”Uste dut ez didala denborarik kentzen, alderantziz, entrenamenduetan asko ikasten dut. Ez kirolari buruz bakarrik bizitzari buruz ere asko ikasten dut. Entrenamenduak, Errealarekin astean behin edukitzen ditut eta Euskal Selekzioarekin bi astean behin edukitzen ditut. Ez dit eragiten ikasketetan, oso ondo antolatzen naiz eta ikasketei ere bere denbora eskaintzen diet.”

 

-I: Espainiako Faserako sailkatu zinetenean zer pentsatu zenuen?

 

-E: “Sailkatu ginenean oso pozik jarri nintzen ez niregatik bakarrik, taldearengatik baizik. Gure taldean normalean jende gutxi izaten gara. Baita ere pentsatu nuen denboraldiko helburua lortu genuela.”

 

-I: Esango balizute Usurbilgo taldea utzi behar duzula, zer egingo zenuke?

 

-E: “Ezezkoa emango nuke. Jada eskaini didate, bai futbolean eta bai eskubaloian ere, Usurbil utzi eta beste talde batera joatea jolastera. Baina nire erantzuna ezezkoa izan zen bi kasuetan. Uste dut oraindik gaztea naizela taldez aldatzeko eta orain disfrutatu egin behar dudala lagunekin jolasten.”

-I: Hurrengo urteari begira zer aukeratuko duzu futbola edo eskubaloia?

 

 -E: “Oraindik ez dakit zer aukeratuko dudan,   bietan ondo moldatzen naiz eta bietan oso  gustura nago. Erabaki zaila daukat baina erabaki  egin behar dut.”

 

 -I: Non ikusten duzu etorkizun gehiago futbolean  edo eskubaloian?

 

-E: “Dudarik gabe, etorkizun gehiago futbolean ikusten dut. Baina ez dut nahi etorkizunera begiratu. Disfrutatu egin nahi dut eta gero gerokoak etorriko dira.”

 

-I: Profesional mailan jokatzea gustatuko al litzaizuke?

 

-E: “Noski baietz, txikitatik amesten dut profesional mailan jolastearekin, badakit oso zaila dela eta aukera gutxi daudela.”

 

-I: Etorkizunean profesional bezala jolasteko aukera izango duzula uste al duzu?

 

E: “Uste dut, lana eginez gero eta gehiago saiatuz nire aukerak edukiko ditudala, baina badakit oso zaila dela eta asko ikasi behar dudala oraindik.


Azalera itzuli