4. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Kalera aterako al gara?

irudia

KALERA ATERAKO AL GARA?


Gaur egungo gazteria maiz ateratzen da gauez asteburu arruntetan, hau da, ospakizun berezirik ez dagoenetan. Usurbilen ere, gure herrian, nahiko gauza arrunta da asteburuetan gauez nerabeak kalean ikustea. Gaiari heltzeko, Udarregi ikastolako DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleen artean datu bilketa bat egin dugu.
Edozein asteburu arruntetan 13-14 urte bitartean dituzten neskak mutilak baino gutxiago ateratzen direla ikus dezakegu Udarregi ikastolako DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleen artean pasatako inkesten emaitzetan. Mutilen %30a ateratzen den bitartean nesken artean %15a izaten da ateratzen dena. 14-16 urte bitartean berriz, neskak mutilak baino gehiago ateratzen dira, hau da 10etik 8.
13-16 urte bitarteko ikasleak ez ateratzearen arrazoia, gogorik ez izatea da batik bat, 10etik 9 alegia.
Ateratzen ez direnen artean berriz, 15-16urtekoek batez ere, ordenagailuan ibiltzeko joera dute, eta 13-15 urte bitartekoek berriz, telebista ikusten dute.
13-16 urte bitarteko ia nerabe guztiak gaueko 21:00-22:00 bitartean ateratzen dira etxetik, afaldu ostean. Gutxi batzuk, %2a, kalean afaldu eta bertan geratzen dira.
Adin horretako (13-16) neska-mutil gehienak, %90 alegia, normala den bezala, herrian bertan geratzen dira. Besteak, ordea, beraien auzoetan geratzen dira edo ez dira ateratzen.
Adin txikienekoak, 13-14 urte bitartekoak, lagunekin kalean elkartzen dira, eta gutxi batzuk ligatu eta tabakoa erretzen dute asteburuetan. 14-16 bitarteko neskak dira ordea, tabakoa eta alkohola gehien kontsumitzen dutenak. Horietatik nesken %30ak erre egiten du eta beste %23ak “litroak egin” edo alkohola kontsumitzen du. Inkesten arabera mutil gutxik erretzen dute, %2ak soilik eta %18ak alkohola kontsumitzen du. Hauek adinez pixka bat zaharragoak dira eta batzuk lokaletan elkartzen dira lagunekin.
Beste kezka nagusi bat etxeratzeko ordua izaten da eta gurasoekin oso eztabaidatua izaten da gure etxeetan. Etxeratzeko ordu ohikoena gaueko 00:00ak edo 00:30ak aldera izaten da, baina 14-16 urte bitartekoen artean beranduago etxeratzeko baimena izaten dute. Mutilen %25a eta nesken %20a goizeko 02:00 baino beranduago itzultzen da etxera.
Udarregi ikastolako DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleen %65a ateratzen da asteburu arruntetan eta horietatik %24ak erre egiten du (porroak, tabakoa…), %8.5ak berriz, alkohola kontsumitzen du, gehienak ikasle zaharrenak dira, DBH 4. mailakoak.
Datu guzti hauek kontuan hartuta honako ondorioa atera genezake:
Hau dena ikusi ondoren, Usurbilgo nerabeak asteburuetan ohitura osasungarriak ditugula iruditzen al zaizue?


Azalera itzuli