4. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Armairua ireki eta...!

irudia

 

 

MARKAKO ARROPA

 

Gazteok betidanik kezkatu gara gure itxurarekin, gehien bat janzten dugun arroparekin. Modan egon nahi izaten dugu, besteen arreta geureganatzeko edo ligatzeko. Horrez gain, dendetako arropa geroz eta garestiago dago, batez ere markakoa bada, eta moda-modan egoteak diru asko eskatzen du. Baina arropatan zenbat diru gastatzeko gai izango ginateke? Ditugun jantzietatik zenbat dira beharrezkoak? Eta hauetatik zenbat markakoak?

 

Markako arropa dela eta, inkesta bat pasa diegu gure ikastolako DBH 1 -2 eta 3.mailako ikasleei eta bertan emaitza harrigarriak jaso ditugu. Ikasle guztien artean, neskak eta mutilak banatu ditugu, emaitzak konparatu ahal izateko.

 

Nesken %20-ak arropa gutxi eta markakoa nahiago du, %76-ak ordea, arropa asko eta merkeagoa (marka ezaguna ez duena). Ez ditugu ahaztu behar ikasleen %4-aren iritzia, berdin baitzaie bata zein bestea.

Mutiletan aldiz, %38-ak arropa gutxi eta markakoa nahiago du, %52-ak ordea arropa asko eta merkeagoa. Hemen ere, ez ditugu ahaztu behar  ikasleen %10-ak duen iritzia, berdin baitzaie hauei ere bata edo bestea.

Garbi dago neska kopuru handiagoa dela arropa asko eta merkeagoa nahiago dutenak mutilak baino, hala ere, mutiletan ehuneko erdiak ere nahiago du arropa gehiago eduki, merkeagoa bada ere.

Baino ikasle hauek bi multzotan banatuz gero (DBH1-2, DBH3) eta mutilak kontuan hartuta, desberdintasun bat ikusten da garbi:

DBH1-2ko mutilek nabarmen  nahiago dute arropa asko eta merkeagoa gutxi eta markakoa baino, %55-ak hain zuzen ere, eta %33-ak gutxi eta markakoa.

DBH3-ko mutilek, ordea, iritzi ezberdina dute. Hauek, nahiago dute arropa gutxi eta markakoa ( %54 ), arropa asko eta merkeagoa ( %39 ) baino.

 

Orain, ikasle guztiak lau taldetan banatuko ditugu:

      -DBH1 eta 2-ko neskak

      -DBH1 eta 2-ko mutilak

      -DBH3-ko neskak

      -DBH3-ko mutilak

Lau taldeak banatuta ditugularik, beste datu batzuk azalduko ditugu:

 

Ikasleei arropa erosten zuten maiztasuna galdetu genien, hau izan zen erantzuna; DBH1 eta 2-ko neskek, %32-ak, hilero erosten dute arropa eta DBH3-ko neskek, ordea, %53-ak. Mutilei dagokionez, DBH1eta 2-ko %20-ak hilero erosten dute eta DBH3-ko mutilek, %30-ak, ere maiztasun honekin erosten dute.

DBH1 eta 2-ko ikasleak kontuan hartuz gero datu batek harritu gaitu: nesketan %19-ak hiru hilean behin erosten du arropa, eta maiztasun berarekin mutiletan %40-ak erosten du. Ikus dezakegunez, bikoiztu egiten da datua.

Ikasle gehienek denda zehatz batzuetan erosten dute arropa, neskek adibidez, Zara, Bershka, Stradivarius … Mutilak, ordea, Rentry, Pukas, Gables, Hawaii …

Gure ikastolako ia neska guztiek nahiago dute beren erosketak egitera lagun eta familiartekoekin joan, mutilek berriz, beren gurasoekin egiten dituzte erosketak.

Erosketak egiterakoan, markako arropa erosten badugu, nesketan ikus daiteke, gehienetan oinetakoak, jertseak edo galtzak erosten dituztela.Mutilek ordea, alkandorak edo kamisetak, oinetakoak edo jertseak erosten dituzte.

 

Hau dena ikusita, esan genezake neskak beren kanpoko itxuragatik gehiago kezkatzen  direla mutilak baino.Baina mutilak, adin batetik aurrera beren itxura zaintzen hasten dira.

 


Azalera itzuli