4. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

aralargo argazki lehiaketa

irudia

V. ARALAR ARGAZKI LEHIAKETA


DBH 2-ko ikasleek azaroaren 27an Aralarrera irtenaldia egin zuten. Bertara iritsi zirenean ordubete inguruko buelta bat egin zuten mendian elurretan. Ibili eta gero zelai batetara joan ziren jolastera eta argazkiak atera zituzten elurretan. Jolasean ibili ostean, San Miguel aterpetxera joan ziren eta bertan bazkaldu zuten. Bazkaldu ondoren, Mendukilo kobazuloak bisitatu zituzten bertako begirale batekin eta handik autobusa hartu eta etxera bueltatu ziren.
Irtenaldi honen ondoren, urtero, argazki lehiaketa bat antolatzen da ikasleek bertan ateratako argazkiekin eta aurten gainera, Aralar elurtuta ikusteko aukera izango dugu. Argazki hauek Udarregi ikastolako erdiko aretoan daude eta gerturatu nahi duenak bertan ikusi ahal izango ditu.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma