4. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Kontuz kirolarekin?

irudia

KONTUZ KIROLAREKIN?

Hazkuntza garaian ume batek kirola egiten badu, bere sikomotrizitatearen garapena arretaz behatzea garrantzitsua da. Kirola praktikatzeak ikasketa neuromotorean laguntzen duenez, txikitatik kirolean dabiltzan umeek abantailak dituzte, zentzu honetan. Ume batentzat ahalik eta motrizitate esperientzia gehien edukitzea da egokiena. Beraz, kirol ezberdinetan jardutea litzateke aberasgarriena, baina ez aldi berean, noski. Hau dela eta, ikastetxeek gorputz hezkuntzan eskaintzen dizkieten saioetan umeek oinarrizko heziketa fisikoa jaso beharko lukete.
Nerabea osasuntsu hazteko, kirolik egokiena zein ote den galdetzen dute askok. Kirol jarduera desegokirik ez dago, nahiz eta, batzuk besteak baino arriskutsuagoak izan, errugbia adibidez.
Nerabeak ordea, bere ezaugarri psikologikoen arabera kirol bat edo bestea aukeratuko du, batzuetan bakarkakoa; igeriketa, tenisa etab. Eta beste batzuetan taldean egiten dena; futbola, eskubaloia… Nerabea ez da inoiz behartu behar kirol bat edo bestea egitera, berak aukeratutakoa izango da egokiena.
Nerabeek, edozein kirolean jarduten direlarik ere, beti aditu baten laguntzapean egon behar dute. Kulturismoa praktikatzea, adibidez, ez da egokia nerabeentzat, 18 urtetik gora dituztenek soilik praktikatu dezakete.
Hazte garai egokia bermatzeko nerabeek nahikoa dute elikadura, hidratazio eta deskantsu egokia izatea. Entrenamenduari eskaintzen zaion denbora bezain garrantzitsua da entrenamendu aurreari edo ondorenari eskaintzen zaiona.
Jakin beharra dago, baita ere, zenbait nerabeek, kirolerako erabiltzen dituzten hainbat gehigarri edo osagarri ere ez direla batere egokiak.
Kirolak gaixotasunak aurreikusten laguntzen du eta frogatuta dago kirola praktikatzen duten gazteek droga kontsumorako joera txikiagoa dutela. Ume batek gorputza hazkuntza prozesu betean duenean entrenamendu gogorrak burutuko balitu kaltegarria izango litzateke berarentzako. Kirola eginez, errazagoa da ez erretzea, obesitatea saihestea, aktibitaterik egin gabe egotea… horren ondorioz, diabetesa, arteriosklerosia, artrosisa… saihesten dira. Izan ere, gaixotasun hauek haurtzaroan hasi daitezke pizten.


Kirola egiteari gehiegizko denbora eskainiz gero kalteak ekarri ditzake. Adituek gure herrialdeko haurrek kolesterolaren maila altua dutela adierazi dute behin baino gehiagotan.
Kirolak umearen hazkuntza eta garapenean eragina du eta adituek bereizketa hauek egiten dituzte:
   • Arriskurik gabekoak, kirol onuragarriak:
        o Adibidez; igeriketa, txirrindularitza, saskibaloia, eskubaloia,…
   • Eztabaidagarriak:
        o Adibidez; tenisa, judo, eskia,…
   • Arriskuzko kirola:
        o Adibidez; futbola, errugbia,…
Umeek edo nerabeek kirol bat aukeratzean kontutan eduki behar diren puntuak hauek dira:
   • Umearen gaitasunekin bat etorri behar du kirolak.
   • Kirola jolas moduan hartu behar da, sufrimenduz edo sakrifizioz hartu gabe.
   • Kirola egiteak umearen hazkuntzan lagundu behar du.
   • Mina eragin diezaioketen kirolak saihestu.
   • Beroketak egitera ohitu behar da umea, gorputzak egin behar duen ariketarako   prestatzeko eta amaitzean luzaketak egin behar dira.

Gaur egun, Usurbilen, kirolak garrantzi handia du, heldu eta gaztetxo asko ikus daitezke korrika, baloiari ostikoka… Kirol eskaintza ugari dugu gure herrian, hauen artean; eskubaloia, futbola, pilota, gimnasia, atletismo, judo, igeriketa, pala, etab daude. Gaztetxoen artean, HH eta LH-koen artean gehien praktikatzen direnak, igeriketa eta gimnasia dira. Nerabeen artean berriz, DBH-koen artean, eskubaloia eta futbola dira arrakasta gehien dutenak. Helduek aldiz, beraien aldetik egiten dute kirola, gehien bat footing, gimnasiora joan, spinning, aerobic…
Herrian baditugu eta izan ditugu kirol munduan profesional moduan aritzen direnak eta aritu direnak; Futbolean Andoni Iraola, Imanol Agirretxe eta David Asensio. Pilotan, Asier Arruti lehengo urtean profesionalen munduan sartu zen. Txirrindularitzan, Zubeldia anaiak eta Amador Granado ditugu. Azken hau, Atenas eta Pekingo joko paraolimpikoetan ibilia da. Arraunean, Iñaki Portularrume, Alexander Udabe eta Iñaki Errasti ditugu. Gaur egungo Usurbilgo alkatea den Xabier Mikel Errekondo eskubaloian, Espainiako selekzioan ibilia. Igeriketan, Mikel Peñagarikano eta azkenik, Sergio Montes judoka.
Hitz Aho-koek, guraso elkartekoek alegia, hitzaldi bat prestatu zuten, aurrez aipatu ditugun kirolari profesional batzuk ekarriz: Imanol Agirretxe, Zubeldia anaiak, Amador Granado, Iñaki Errasti eta beste herri batetik, Xabier Usabiaga kazetaria etorri ziren. Hau, Azaroaren 27an Udarregin, gure ikastolako erdiko aretoan izan zen. Hitzaldian adierazi nahi izan zuten, beraien bizitza ez dela guk uste dugun bezain erraza eta polita.
Bakoitzak, bere zailtasunak ditu edo izan ditu, gogorrena, lagunekin egoteko denbora edo Imanol Agirretxek hamahiru urterekin bakarrik etxetik kanpo bizitzera joan behar izan zuen unea, Bilbora. Baina beti utzi behar izaten dela zerbait alde batera adierazi zuten eta gustura daudela hartutako bidearekin.
Hauek, txikitatik hasi omen ziren hainbat kirol praktikatzen, nahiz eta, Haimar, Joseba, eta Imanol txikitatik orain praktikatzen duten kirolean hasi. Adibidez, Iñaki Errasti hamar urtez egon zen futbolean jolasten 3. mailara iritsi arte. Amador, aldiz, hanka hobetzeko hasi zen txirrindularitzan.
Orain, hizlari bakoitzak esandakoak azalduko ditugu: 
   Haimar Zubeldia:
Usurbilen kategoria txikitan hasi zen, Bizkaiko talde batean egon zen bi urtez. 1998. urtean profesional sartu eta hamaika urtez Euskaltel Euskadin egon da. Orain, berriz, Astana taldera doa. Honako hau gehitu zuen: “Parrandak eta gauza batzuk utzi ditudala konturatu naiz, baina, txirrindularitzak gogo gehiago ematen dizkit aurrera jarraitzeko. Gainera San Estebanen bizitzeak onura egin dit herritik urrun geratzen delako”. Haimarrek garbi utzi zuen bere lana ez lukeela utziko.
   Joseba Zubeldia:
Txikitan, sei urterekin, txirrindularitzan hasi zen, baina, parrandaz nazkatu zenez, ikasketak ez zituen alde batera utzi eta ingeniaritza karrera atera zuen. Sei urtez profesional izan zen eta duela urtebete erretiratu da. Berak esaten duenez oso momentu polita izan zen Haimar hain goian ikusi zuenean.
   Iñaki Errasti:
Ikasketak lasai egin zituen. Aitortu zigun, kirol ugari probatu zituela. Futbola aukeratu zuen eta hamar urte bertan egon ondoren azkenik 3. mailara igo zen. Baina gero, arraunean hasi eta gustatu egin zitzaion. Lau urtez Orio taldean egona da eta Astillerorekin aukera bat izan zuen, baina orain, Kaikun dago. Berarentzat kirolari denetik momenturik onena. Oriorekin lehen bandera irabazi zuenean izan zen.
   Amador Granado:
Honek Udarregin ikasi du. Hanka gaizki zuela eta, aitarekin txirrindan hasi zen. Hamar urte lehiatzen egon da eta azkeneko bi paraolimpiko jokoetan parte hartu du. Amadorrek esan zuen gehien gustatu zitzaion unea, ezinduen karrera batean lehenengo geratu zenean izan zela.
   Imanol Agirretxe:
Honek ere Udarregin ikasi du, txikitatik futbola eta eskubaloian ibili zen. Hamahiru urterekin Bilbora joan zen bera bakarrik Athletic-ekin jolastera. Bi urte pasa ondoren, Errealarekin entrenatzen hasi zen nahiz eta Sanserekin eduki fitxa, egun Errealeko jokalaria da.
   Xabier Usabiaga:
Amets bat zuen, txirrindulari profesional izatea eta 92-93. urtean ametsa betetzea lortu zuen. Zoritxarrez gaixotasun bategatik, txirrindularitza utzi eta kazetaritzan hasi zen, jada, hamar urte daramatza bertan.

Laburbilduz, esan genezake, kirola egiteak bere onura eta kalteak izan ditzakeela, gainera, adinaren arabera kirol egokiak edo kaltegarriak izan daitezkeenak topa ditzakegu, adi beraz aukeraketa egiterakoan. Hala ere, kirol guztiak dira aholkagarriak, bere neurrian eginez gero.


Azalera itzuli