4. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Zdravko

irudia

ZDRAVKO TARAN ERRUMANIAR USURBILDARRA.


1. Zenbat urte dituzu?
15 urte beteko ditut Otsailaren 15ean.

2. Non bizi zinen Usurbilera etorri aurretik?
Sângeorge, Errumanian.

 

3. Zenbat senide etorri zarete handik hona? 
Gurasoak lehenik eta ondoren, anaia eta ni. Baina nire izeba eta osaba duela 2 urte etorri ziren. 

4. Zertan egiten dute lan zure gurasoek?
Nire aitak Saizar sagardotegian eta nire amak Urbil merkatal zentruko taberna batean sukaldari lanak egiten ditu. 

5. Asko kostatu al zaizu euskara ikastea?
Bai, nahiko zaila egin zait, euskara nire jatorriko hizkuntzarekiko oso desberdina baita.

6. Zergatik etorri zineten Usurbilera?
Bizitzeko baldintza txarrak genituelako bai politika arazoak zirela eta, baita nire gurasoek gutxi kobratzen zutelako ere.

7. Nolako harrera izan zenuten hona etortzean?
Hasieran, lotsa zela eta, gaizki pasa nuen, ez nuen hizkuntza ulertzen. Baina gero hemengo lagunek integratzen lagundu zidaten eta orain oso gustura sentitzen naiz Usurbilen.

8. Nolakoa zen Errumaniako bizitza?
Hemen baino pobreagoa, zailagoa. Gehienbat politika arazoengatik.

9. Eta hemen nolakoa da bizitza?
Errazagoa da hemen, gurasoek gehiago kobratzen dute eta baldintza hobeagoetan bizi gara.

10. Zein onura izan ditu hona etortzeak?
Lagun berriak egin ditut eta futbolean jokatzeko aukera handiagoa dago, asko gustatzen zait futbola.

11. Eta zein kalte izan ditu hona etortzeak?
Orokorrean, familia eta lagunak han uzteak pena handia eman dit. Eta beste zailtasun bat hizkuntza berria ikasi beharra izan da.

12. Nahiko al zenuke berriz ere Errumaniara bueltatu?
Ez nintzateke bizitzera joango, baina bai bisitatzera, familia eta lagunak faltan botatzen baititut.


13. Hemen lagunak egitea asko kostatu al zaizu?
2 minutu eta 3 segundo (barre egiten du). Ez zitzaidan asko kostatu, irekia naiz eta horrek asko lagundu dit lagunak egiterako garaian.

14. Zer da Usurbilen gustokoena duzuna?
Lagunekin futbolean jokatzea oso gustuko dut.

15. Eta Errumanian zein zen gustukoen egiten zenuena?
Lagunekin ateratzea oso gustuko nuen, jolasteko, hitz egiteko…

16. Errumanian geratu izan bazina zein etorkizun ikusten zenuen zuretzat?
Baserri bat dauka nire familiak eta ikasketak bukatzean bertan lanean hasteko asmoa nuen familiari laguntzen.

17. Ikastolan zein zailtasun izan dituzu?
Batez ere hizkuntza ikastea kostatu zait, baina txirula jotzen ikastea ere ez da samurra izan (barre egiten du).

18. Betirako pentsatzen al duzu Usurbilen geratzea edo denboraldi baterako bakarrik?                                       Eragozpenik ez badugu behintzat hemen geratzeko asmoa dugu betirako.




Azalera itzuli