39. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

KATXINBA, TABAKOA ETA LURRUNEZTAGAILUAK.

irudia

BA AL ZENEKIEN KATXINBAK TABAKOAK BEZALA ERAGITEN DUELA?

Galdetegi baten ondorioz ikusi dugu gero eta gazte gehiagok erretzen dutela tabakoa eta oraindik eta gehiago erabiltzen dutela katxinba. Gure ustez katxinba erakargarriagoa da ke gehiago ateratzen delako, eta interneten ikusitakoarekin zigarroa kaltegarriagoa dela osasunarentzat ondorioztatzen dugu. Nahiz eta katxinbak kalte egiten ez duela iruditu tabakoa bezain indartsua da. Hala ere, badaude hainbat tresna erretzen uzteko, lurruneztagailuak adibidez, eta orain horiei buruzko zalantza guztiak argitzeko informazio gehiago emango dizuegu.

 

 

GORPUTZEAN EGITEN DUEN ERAGINA

Gutxi gora behera Espainia mailan 40.000 hildako izaten dira urtean tabakoa erretzeagatik, mundu mailan aldiz 3,5 milioi hildako izaten dira urtean.

Munduko Osasun Erakundek aztertu duenez, hildakoen %80a biriketako minbiziagatik eta bronkitisagatik izaten da. Horrez gain,  %17a bihotzekoak jota izaten da.

Tabakoak emakume eta gizon askoren zoriontasuna murrizten du, gainera sexu inpotentzia izateko arriskua ekartzen du.

 

ZERGATIK SORTZEN DITU TABAKOAK GAIXOTASUNAK?

 

Tabakoak 4000 elementu kimiko ditu. Horien artean nikotina da kalte gehien eragiten duena, eta frogatuta dago horietako 60 elementu kimiko kantzerigenoak direla. Tabakoak nikotina izeneko elementu bat du, horrek eragiten du tabakoa adikzio bihurtzea eta horrek nerbio sistema aktibatzen du, bihotz taupadak azkartuz eta tentsioa igoz.

 

 

NOLA ERAGITEN DU TABAKOAK GORPUTZEAN

BIRIKAK: Biriketan trabatzen da kea eta arnasteko garaian arazoak izan ditzakezu, eztula egiteko garaiean, eztula asko eta indar handiarekin egiteko joera ekar dezake eztarria urratuz.

 

KATXINBAREN ERAGINAK

Katxinbak edo narguileak %25a tabakoa du, fruta eta melazaren aromarekin nahastuta. Katxinba erretzeak ere minbizia eta bihotzeko arazoak sor ditzake.

 

 

KATXINBAREN ERABILERA GAZTEENGAN

 Madrilgo gazte batzuen ustez zigarroak  baino gutxiago kutsatzen du  katxinbak. Katxinba gazteentzako erretzeko modu berri bat da. Katxinbak  ordea, alkitran maila altuagoa du tabakoak baino, metal  pisutsuagoak, karbono  monoxidoa eta beste kartzinogeno batzuk ditu.

 

 

 

 

 

TABAKO MOTAK:

Virginia, Kentucky, Burley, Orientalak,...

KAZOLETAK:

Kazoleta katxinbaren zati bat da, bertan tabako berezi bat jartzen da

 

 

·Kazoleta txinoa: gehien erabiltzen den kazoleta mota da, lortzeko erraza delako. 5 zulo ditu erdian, kazoleta hau desegokia da bere tabakoaren kudeaketareagatik.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

·bortex kazoleta: 5 zulo ditu altura erdi baxuan, horren ondorioz tabakoak melaza (ezti itxurako substantzia bat) gutxi galtzen du, eta horregatik egosi egiten da, honek konbustio eta errekuntza hobeago bat ahalbidetzen du. Gehienbat katxinba erretzen hastean erabiltzen dena.

 

 

 

 

 

·Phunnel kazoleta: Phunnel kazoletak tabakoa berotu eta “egosteko” balio dute bere zukuan (ezti itxurako hori). Kazoleta hauek barruan zulo batzuk dituzte, baina gaur egun kazoletako zulo horiek ordezkatuak izan dira hodi luze batengandik eta hodi horrek bukaeran zulo handi samarra du

 

 

 

 

 

 

 

 

LURRUNEZTAGAILUAK

Lurruneztagailuak erabiltzea erretzen uzteko modu alternatibo bat da. Jendeak erre ordez erosten dituen makinatxo batzuk dira, likido bat sartu eta lurrun bat botatzen dutenak daude alde batetik, eta bestetik belar ezberdinak sarturik funtzionatzen dutenak. Hauekin lurrun bat ateratzen dugu eta lurrun hori kantxinba baten kea bezala hartu ohi da. Gainera likidoak bi taldetan bana ditzakegu nikotina gabeak (ez dute adikzioa sortzen) eta nikotina dutenak (adikzioa sor dezaketenak) normalean erretzen uzteko erabiltzen direnak (pixkanaka nikotina kopurua jaisten joan eta adikzio hori kentzeko edo gutxiagotzeko). Eta belarrekin funtzionatzen duten lurruneztagailuak erabiltzen dituztenak normalean adikzioagatik izaten da, praktikoagoa egiten zaielako kontsumitzaileei belar ezberdinak kontsumitzea.(Likidoak Glizerina begetala, Propilenglikola eta zaporea emateko aroma damakite)

 

ONDORIOAK

Ondoriozta dezakegu, katxinba nahiz eta kaltegarria ez iruditu, zigarroak baino kalte handiagoa egin dezakeela, heriotzara bultzatuz. Aldiz lurruneztagailuek kaltegarriak dirudite baino tabakoa baino osasuntsuagoa da nahiz eta lurruna biriketara sartu.


Azalera itzuli