39. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

INAUTERIEI BURUZ EZ ZEKIENA

irudia

TOLOSAKO INAUTERIAK   

 

Herri osoko jendea erakartzen dute. Inauterietako ohiko mozorroaz gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen dituzte, hala nola lagun taldeak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Frankoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiri inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak izenenarekin izan bazen ere. Aitzakia bati edo besteari helduz inauteriak ospatzeari eutsi izan zion herri bakarra. Horrela, gaur egun ere sona handiko inauteriak dira eta lagun ugari biltzen dira bertan jai giroaz gozatzeko asmoz.

 

Tolosako inauteriak, ospetsuenetakoak dira Euskal Herrian. Berrogei urtez debekatuta egon ziren Frankoren aginduengatik, baina hala ere, Tolosarrek ez zuten amore eman. Ezkutuan ospatzen zituzten “Udaberriko Festak” izena jarriz, Frankok ez harrapatzeko. Festa honek, udaberri izena zuen, baina neguan ospatzen ziren.

Gaur egun ere ospatzen dira eta gogo handiz gainera. Euskal Herriko hainbat jende erakartzen dute. Urte oso bat itxaroten egon ohi dira egun handia iristeko zain. Inauterietan hainbat karrozak parte hartzen dute, eta goizean herritik dantza ezberdinak egiten joaten dira. 6 egun irauten dituzte, “ostegun gizenetik” hasten dira. Hala ere, lehen askoz jende gehiagok imitatzen zituzten politikoak eta orain ordea oso jende gutxi ikus dezakegu honetan. Hasiera batean, politikoei kritika edo parodia egiten zieten, adibidez, Mariano Rajoitaz mozorrotu eta berari “iseka” egiten zioten.  Sekulako karrozak eraikitzen zituzten duela urte batzuk. Orain gutxiago landutakoak dira, zeren gazteek beraien “karrozak” egiten dituzte, egurrezko lau taula hartu, alkohola (etxean egindako litroak), pare bat bozgorailu musika jartzeko, eta beraien “tabernatxoarekin” herritik ibiltzen dira.


 

BRASILGO INAUTERIAK

 

Festa hau Amerika Latinoko hainbat tokitan sortu zen. Bestalde, Brasileko inauterietako influentzi handia Afrikakoa da. Honi esker, dantza, eta musika ugari sortu dira, hala nola samba.

Brasilgo inauteriak oso ospetsuak dira mundu mailan. Jendea mozorrotu eta dantzatzera ateratzen da. Hiru egunetan gelditu gabe dantza egiten dute.

Sanbodromoa (samba dantzatzeko areto erraldoia) oso ohitura polita da, baina garestia da.

Brasilgo inauteriak Aste Santuak baino berrogeita sei egun lehenago hasten dira. Aldaketa batzuk ditu Europan ospatzen diren inauteriekiko leku guztietan. Festa bat bezala ospatzen da, ez ekintza erlijioso moduan. Brasilgo inauterietako gauzarik esanguratsuena, jantziak eta apaingarriak, dotorezia eta distiraz beterikoak izaten direla da. Izan ere, brasildarrak urte osoa ematen dute jantziak, ospakizuna eta gainerako ekintzak prestatzen.

 

Hiri ezberdinetan ospatzen da, eta bakoitzak, bere egiteko modua du. Jeneralean, hemengo mozorroak edozeinek jantzi ditzake, hala nola, turistek nahiz bertakoek erabil ditzakete eta horrela festan murgil daitezke.

Karroza ezberdinetako musika eta dantza, daukaten erlijioaren araberakoa da, eta inauteriak non ospatzen direnaren arabera, hiri batzuetan ez da samba dantzatzen eta ez da kantatzen. Hiri bakoitzak bere egiteko era du.

 

Gainera, Brasileko inauteriak ez dira izaten urtero egun berdinetan, egun santua baino 46 egun lehenago izaten dira. Ondorengo urtetan egun hauetan izango dira inauteriak:

 

 

Urtea

Hasiera

Amaiera

2017

Otsailak 24

Martxoak 1

2018

Otsailak 9

Otsailak 14

2019

Martxoak 1

Martxoak 6

2020

Otsailak 21

Otsailak 26

2021

Otsailak 12

Otsailak 17

2022

Otsailak 25

Martxoak 2

2023

Otsailak 17

Otsailak 22

2024

Otsailak 9

Otsailak 14

2025

Otsailak 29

Martxoak 5

2026

Otsailak 13

Otsailak 18

2027

Otsailak 5

Otsailak 10

2028

Otsailak 25

Martxoak 1


 

KONPARAKETA

 

Beraz, esan dezakeguna zera da, Brasilgo inauterietan, karrozak, askoz handiagoak eta landuagoak direla denbora gehiago hartzen dutelako, gainera, dantza gehiago egiten dira, eta jantziak landuagoak daude. Tolosan, inauteriak politikoei parodiak egiteko erabiltzen zen. Orain horrelako gutxiago ikusten dira.

 

Tolosako inauteriak ospetsuak dira Euskal Herrian, baina Brasilekoak mundu osoan dira ezagunak.

Hala ere, Tolosako inauterien beren txikitasunean xarma handia dute bere inguruko herri guztientzako.

 


Azalera itzuli