39. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ADELEK IRABAZI DITU 2017-ko GRAMMY-ak

irudia

Grammy Sariak (ingelesez: Grammy Award) Arte eta Zientzien Grabazio Akademia Nazionala, estatu batuar erakundeak musika industriako artistak nabarmendu asmoz urtero eman ohi dituen sariak dira. 1958an sortu ziren. Ameriketako Estatu Batuetan urtero ospatu ohi diren musika sarien inguruko lau ikuskizunetako bat da (besteak Billboard Sariak, Amerikar Musika Sariak eta Rockaren Ospearen Aretoa dira).

Grammy sarietarako izendatua izateko epe muga urriaren 1a izan ohi da. Hori dela eta, artista askok estrategia bat erabiltzen dute, data horretarako euren lanak argitaratu eta sari hauek eskuratzeko aukerak areagotzen dituzte.

Halere askorentzat Grammy Sariak polemikoak dira, adibidez Queen, Depeche Mode edota Led Zeppelin bezalako talde esanguratsuek inoiz ez baitute Grammy Sari bakar bat ere jaso, David Bowie musikariak bakarra irabazi zuen eta Paul McCartney musikariak bere ibilbide luze osoan zehar ere bakarra jaso du.

 

1988an Jethro Tull britainiar musika taldeak bere Crest of a Knave diskoarengatik Hard Rock/Meta Disko Onenaren Grammy Saria irabazi zuen, aldiz Metallica estatu batuar heavy metal musika taldea galtzaile atera zen.

Gertaera hau heavy metal musika zaletuentzat irain bat izan zen, ondorioz, orduz geroztik heavy metal eta hard rock musikentzako sari bana banatu ohi dira. Bestalde, Jethro Tull taldeko managerrak badaezpada taldekideei urte hartako sari banaketa ekitaldira ez joatea aholkatu zien, zorionez ez ziren joan, gainera kategoria hartako sari banaketa unean ikuslegoaren zati batek emaitzaren aurka oihu egin zuen. Ondorioz, kritikei aurre egiteko Jethro Tull taldeak britainiar musika aldizkari batean The flute is a Heavy Metal instrument! ("Txirula Heavy Metal musika tresna bat da!") iragarkia argitaratu arazi zuen. Azkenik gaia argitu egin zen.


2017ko Grammy-etako emanaldiak  oso onak izan ziren baina baita arazoak izan zituztenak ere.

Adibidez Lady Gaga eta Metallica-k izan zituzten arazoak.

Emanaldia hasi zenean Metallica-ko kantariari mikrofonoa izorratu zitzaion eta emanaldia bukatu zenean, Metallica-ko kantariak mikrofonoa bota zuen.

Grammy-en irabazleari berdina gertatu zitzaion. Omenaldi bat egiten ari zitzaion hildako George Michaeli. Oso garrantzitsua zen eta ahotsa joan zitzaion, omenaldia gelditu egin zuen eta negarrez hasi zen. Ondoren hitz batzuk esan zituen “Hau ezin diot hari izorratu”

 

 

 

 

 

 

 

 

Adelek “25” diskoarekin eta Hello kantarekin, hiru sari garrantzitsuenak irabazi ditu, izendatua zegoen bost sariak jaso zituen: urteko kanta eta urteko grabazioko albuma. Lehen artista da historian hiru sari hauek bi aldiz irabazten dituena.

 

 

 

 

 

 

 

 

Jazz, Country eta horrelako musika motei ez diote ia garrantzirik ematen sari hauetan, aldiz, pop musikak, rap musikak, elektronika musikak eta rock musikak garrantzi handiagoa dute Grammy sarietan.

 

Behin lana entregatu eta gero, disko-industriaren 150 aditu baino gehiagok, berrikuste-saioak burutzen dituzte lana zehazteko eta horrela kategoria zuzenean izendapen ofizialerako sartu ahal izateko. Hautagaiak zehaztu ondoren, bozketako azkeneko txartelak bidaltzen dira Grabazio-Akademiaren kideei.

 

Irabazleen izenak esaterako garaian, kategori bakoitzean izendatuta dauden artistak pantaila batean ateratzen dira eta irabazlea esaterakoan, irabazlea bakarrik ateratzen da pantailan. Ondoren eszenatokira igotzen da eta saria hartzen du; saria hartzerakoan diskurtso bat egiten du. Artista famatu bat hil bada, omenaldi bat egiten zaio. Adelek  George Michaeli bezala.


 

Grammy Sariaren lehen transmisioa 1959ko azaroaren 29ko gauean gertatu zen. Pierre Cossette-k Arteetako Nazio-Akademiaren zeremonia emateko eskubideak erosi zituen eta zuzeneko lehen transmisioa izan zen. 2011eko Grammy programak 26,6 milioi ikusle izan zituen.

 

Gure ustez, Grammy sariak egokiak dira baina polemika handia sortzen da ia urtero. Batzuetan, Grammy irabazleari kritikak egiten zaizkio, publikoaren ustetan ez lukeelako irabazi behar edo ez delako justua izan. Orain dela urte asko, Beyoncek Rock musika sailean sari bat irabazi zuen eta pop musika egiten du. Eta ados gaude, jazz, reggae eta horrelako musika modalitateei ia ez zaiela garrantzirik ematen eta gehiago eman beharko litzaiekeela.

Hona hemen laburpen txiki bat. Ikusi bideoa.

 

Hona hemen aurtengo Grammy sari irabazleak:


 

GRAMMY 2017

 

IRABAZLEAK:

Urteko albuma -----> 25 / Adele                                         

 

Urteko grabazioa -----> Hello / Adele

 

Urteko kanta -----> Hello / Adele

 

Artista berri hoberena -----> Chance The Rapper

 

Musika garaikideko album hoberena -----> Lemonade / Beyoncé

 

POP MUSIKA

Album hoberena -----> 25 / Adele

 

Kanta hoberena (bakarrik) -----> Hello / Adele

 

Duo hoberena -----> Stressed Out / Twenty One Pilots

 

RAP MUSIKA

Album hoberena -----> Coloring Book / Chance The Rapper

 

Kanta hoberena -----> Hotline Bling / Drake

 

ELEKTRONIKA MUSIKA

Album hoberena -----> Skin / Flume

 

Kanta hoberena -----> Don’t Let Me Down / The Chainsmokers

 

ROCK MUSIKA

Album hoberena -----> Tell me I’m Pretty / Cage The Elephant

 

Kanta hoberena -----> Blackstar / David Bowie

 

COUNTRY MUSIKA

Album hoberena -----> A Sailor’s Guide to Earth / Sturgill Simpson

 

Kanta hoberena -----> Humble and Kind / Lori McKenna y Tim McGraw

 

Emanaldi hoberena -----> My Church / Maren Morris

 

R&B MUSIKA

Album hoberena -----> Lalah Hathaway Live / Lalah Hathaway

 

Kanta hoberena -----> Lake by the Ocean / Hod David & Musze y Maxwell

 

JAZZ MUSIKA

Album bokal hoberena -----> Take me to the Alley / Gregory Porter

 

Album instrumental hoberena -----> Country for Old Men / John Scofield

 

ALTERNATIBA MUSIKA

Album hoberena -----> Blackstar / David Bowie

 

REGGAE MUSIKA

Album hoberena -----> Ziggy Marley / Ziggy Marley

 

FOLK MUSIKA

Album hoberena -----> Undercurrent / Sarah Jarosz

 

BLUES KONTEMPORANEOA

Album hoberena -----> The Last Days of Oakland / Fantastic Negrito

 

POP LATINO

Album hoberena -----> Un Besito Más / Jesse & Joy


Urteko produktore onenarentzako saria -----> Greg Kurstin


Azalera itzuli