39. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola
  • hasiera
  • Elkarrizketa
  • oraintxe-bertan-hartuko-nuke-2016ko-azaroaren-4ean-hartu-nuen-hegazkin-berdina

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“Oraintxe bertan hartuko nuke 2016ko azaroaren 4ean hartu nuen hegazkin berdina”

irudia

Ihintza: Nolatan bururatu zitzaizun Conquis-era joateko ideia?

 

Maddi:   “Ba egia esatea nahi baduzue, ez dut behin ere Conquis programa ikusi. Behin edo behin kapituluren bat ikusi izan dut, finalen bat, batez ere zarauztarren bat bertan baldin bazegoen, baina edizio oso bat ez dut inoiz ikusi.

    Ikusi dudan gutxi horietan, atentzioa eman izan dit egoera gogor horiek igarotzeko prest dauden pertsonak egoteak.

 

    Aurten, nire kaleko jaietan, lagun min batekin nengoen, bera Conquis-eko jarraitzailea. Hau maiatzak 21a zen eta ekainaren 7an, Donostian, casting-a zegoela esan zidan  eta ea lagunduko nion; nire erantzuna baiezko borobila izan zen eta hori esan eta halaxe joan ginen.

  Zoritxarrez (bere ilusioa zelako eta ez nirea) ni hartu ninduten eta aurre sailkatua izan nintzen.

 Momentuan ez nekien gustura egon edo ez, batez ere, nire lagunaren ilusioa baitzen eta bera hartu ez izanak tristura ematen zidan, baina  hala eta guztiz ere aurrera egitea erabaki nuen.”

 

Ihintza: Nolakoa izan zen zure esperientzia Karibean? Espero zenuen bezalakoa izan zen ala ez? Zergatik?

 

   Maddi: “Nondik hasi galdera honi erantzuten...hainbeste bizipen, momentu, negar… ahaztezin izan dira...

  Esperientzia bezala bikaina izan da. Nire bizitza guztian gogoratuko dudan esperientzia txiki hori, nire seme-alabei nahiz, bilobei kontatuko diedan esperientzia hori.

   Lehen esan dizuedan bezala, Karibera joan aurretik ez nuen inoiz programa ikusi, beraz, ez nuen inongo perspektibarik. Bideo batzuk ikusi nituen, baina ez nekien nola izango zen nire ibilbidea bertan.

    2016ko azaroan joan nintzen 3 hilabete gogor entrenatu eta gero, desiraz bertara iritsi eta abentura hasteko.
  Jakinaren gainean nengoen oso gorra izango zela, eta halaxe izan zen, benetan gogorra. Aldi  berean zoragarria,  Munduko beste puntara joan, pertsona berriak ezagutu eta nire mugak eta ni neu ondo ezagutzeko aukera edukiz.”

    

I: Hango kideekin ongi moldatu al zinen?

    M: “Conquiseko abenturak telebistan bost hilabete irauten du, baina errealitatean gehienez, hilabete bat egoten gara bertan.

  Hilabete luze bat, eguneko 24ordu ezagutu berri duzun jendearekin.

  Nik zorionez, bat edo beste kenduta ez dut arazorik eduki nire taldekideekin. Are eta gehiago esango dizuet, bizitza guztirako lagunak egin ditut bertan.

   Egoera horietan, pozak mila aldiz handiagoak dira, eta tristurak oraindik eta handiago, honek bertako kideen arten lotura berezi bat sorrarazten du; egunerokotasun batean, etxean alegia, urteetan lortu daitekeen laguntasuna hilabete ziztrin batean lortzeko aukera. Niretzat horixe izan da Conquiseko gauzarik ederrena, ezagutu eta lortu ditudan harreman polit hauek.”

 

I: Zein iruditu zitzaizun kiderik desatseginena?

   

M: “Guztiekin oso harreman ona egin nuen bertan eta orain etxean gaudela ere, guztiekin ondo eramaten naiz, oso ondo.

  Kide desatseginen bat aukeratuko behar banu, nire taldekide Saioa aukeratuko nuke. Pertsonalitate oso desberdinak ditugu eta horrek gure artean ezberdintasun handiak sorrarazten zituen erabakiren bat hartzerako garaian.”


 

I: Momentu kritikoak bizi al zenituen? Zein?

 

M: “Egunerokotasunean bizitzea oso zaila da. Gauak ziren zailenak, 12 orduko iluntasun beltza, iluntasun bustia, iluntasun amaigabea. Trumoi nahiz tximista ugarik erasotzen ziguten, beldurra senti arazteraino.Momentu kritikoena, lehengo gauean esnatu gintuen tximista izan zen, guztia mugitzen zuela zirudien”.


 

I:Zein izan zen probarik zailena? Zergatik?

M: “Proba guztiak dute bere zailtasuna, batik bat, norberaren egoera animikoa lurretik dagoelako.

Zailtasunari dagokionez, aste honetan sortu behar genuen tirolina izan zen, inork lortu ez genuen hori.

Hiru makil ziztrin eta soka batekin beraiek nahi zuten tirolina egitea ezinezkoa zen, inginiari masterra beharko nuke nik hori lortzeko... je, je”

I: Argaldu al zenuen?Zenbat ?

 

M: “Argaldu???? Hilabete batean, hemen aste beten  jaten dudan kantitatearen  erdia jan nuen, beraz bai argaldu nuen, 9 kg handi. Oso ahula nengoen, baina etxera etorri eta berehala harrapatu nituen galdutako denak.”

 

I: Telebistatik ikusten denak han bertan bizitzen denarekin, zerikusirik ba al du?

M: “ Ez. Telebistan ikusten dena baino askoz ere gogorragoa da. Azkenean telebistan bi ordutan laburtu behar dute, han, 48 orduan gertatzen den hori.

Guretzako garrantzitsua izan daitekeen zerbait agertzen ez denean amorru bizia ematen dit, baina dena programako zuzendariek nahi duten bezala ageri da eta horrek onurak nahiz kalteak ekartzen dizkigu”.

 

I:Itzuliko al zinateke berriz ere?

 M: “Oraintxe bertan hartuko nuke 2016ko azaroaren 4ean hartu nuen hegazkin berdina.

    Ez dut dudarik egiten berriz joan nahi dudala esaten dudanean, eta nork daki, agian datorren urtean berriz ere bertan naiz! Ja ja ja”.

I: Zer ikasketa egin dituzu edo zer ari zara ikasten?

M: “Ez naiz behin ere oso ikasle ona izan… alperra galanta, egia esateko. Batxilerra egin nuen, selektibitatea ere atera nuen 7,8 ko bataz bestekoarekin, baina, ikasteaz kokoteraino nengoen eta lan munduan sartzeko aukera eman zidaten eta bi aldiz pentsatu gabe lanari gogor heldu nion.”


 

I: Nolatan hasi zinen zaldian ibiltzen?

 M: “Bai galdera ederra. 21urte ditut eta 7urte nituenetik daramat zaldian ibiltzen.

 Horren ondorioz orain dela 8urte nire semea bezala den Prudentzioren jabe naiz.”

  Guztia 2004. urtean hasi zen, Asturiasen. Urtero La Garaña izeneko kanpinera joaten ginen oporretara eta bertan zaldi irteerak antolatzen zituen gizon bat ezagutu nuen.

Egun batean igerilekura nire bila etorri eta nire lehengo ibilaldia egin nuen, Alazana izeneko zaldiarekin. Ordutik nire pasio bilakatu ziren zaldiak, pertsonak adina maitatzeraino. “


 

 


Azalera itzuli