39. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

USURBIL, GOAZEN KALERA!

irudia

Duela bi aste ikastolara Damaso etorri zen. Zaharren egoitzatik etorri zen, bertako lehendakaria da. Bera DBH 3ko ikasleei Usurbilen hasi den proiektu berri bati buruz hitz egitera etorri zen.

Proiektua zera da; DBH 3 ko ikasleek lagunduta  Artzabal zaharren egoitzako helduek ibilbideak egiten dituzte oinez, honela gazteen eta helduen artean harremanak sortu eta sendo ditzakegu. Beste helburu bat da helduak kalera ateratzea, kirol pixka bat egitea, sozializatzea… Ibilbide desberdinak daude, bat luzea eta bestea motza. Gazteok pertsona helduei laguntzeko eta beraiekin hitz egiteko joan ginen. Ibilbide motzetik mugikortasunerako arazoak dituzten edo mantsoagoak diren helduak joaten dira eta ibilbide luzetik aldiz azkarragoak edo arazoak ez dituztenak.

Ibilbide luzeak 3,2 km ditu eta ibilbide motzak 1,9 km inguru. Ibilbideak bukatzean bi taldeak zaharren egoitzan elkartzen dira eta bertan hamaiketako txiki bat egiten dute.


Azalera itzuli