38. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

EEBB rentzat INDARRA ALA AMAIERA?

irudia

 

Donald John Trump, New York-en jaio zen 1946ko ekainaren 14an. Hau, Estatu Batuetako enpresari eta politikaria zen. Orain berriz, EEBB-ko lehendakaria da.  2017ko urtarrilaren 20an hartu zuen kargu hori. 2015-ean Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarraren primarioetan parte hartu zuen 2016-ko AEB-etako presidentetzarako hauteskundeetara aurkezteko.

 

Hillary Diane Rodham Clinton 1947ko urriaren 26an jaio zen Chicagon. Estatu Batuetako senataria eta Lehen dama ohia da, bere senarra, Bill Clinton presidente ohia baita. 2016an, bera ere Estatu Batuetako lehendakari izateko aurkeztu zen. Biak aurkeztu ziren EEBB ko presidentetzarako hauteskundeetara eta Estatu Batuarrek bietako bat aukeratu behar izan zuten.

 

Berez, Hillary Clinton-ek boto gehiago lortu zituen, baino EEBB-ko boto kontaketa modua gurearekiko desberdina denez (EEBB-n estatu bakoitzean nork irabazi duen kontatzen dute, hemen ordea, boto kopurua kontatzen da.), Donald Trump ek irabazi zuen.

Ondoren hauteskunde hauetako gertakizunak:

Trump, hauteskunde hauetarako, bere momentu txarrenean aurkitzen zen, izan ere,  Hillary-k ez zuen amore ematen. Edozer gauza esaten zion bere kontra egoteko eta hainbat galdera deseroso egiten zizkioten. Hala ere, Trump-ek ere ez zuen burua jaitsi, eta berak zioenez, berak hauteskundeak irabaziz gero, bere aurkari Hillary, kartzelara sartzen saiatuko zen.

Trump-ek, Hillary-rekin aurrez aurre zegoelarik, hainbat komentario matxista bota zizkion. Louis-eko (Missouri) eztabaidan, Trump-ek agindu zuen, azaroaren 8-ko garaipenaren kasuan, fiskal bat izendatuko zuela, Hillary-k, Estatura bidalitako hainbat korreo elektroniko pribatuak ikertzeko 2009-2013 artean. Horrela, bera, jende guztiaren aurrean gaizki utziko zuen.

Biek, batak besteari argi esan zioten ez zutela amore emango ezeren aurrean.

Hainbat bideok, Donald Trump emakumeen aurrean edozer gauza egiteko gai dela ikustarazi ziguten:  zabaldu zen bideo batean, kamioi baten barruan, bere lagun batekin hizketan ari zen bitartean, zera esaten zion, neska batengana hurbildu zela eskua sartzeko asmotan prostituta bat zela pentsatuz, ordea, ezkonduta zegoela esan omen zion. Hori bai, gero, mundu osoaren aurrean barkamena eskatu zuen hitz horiengatik. Hala ere lehen esan dugun bezala oso matxista da EEBB-ko lehendakari berria. Beste batean kazetari ezindu bati barre egiten agertzen da bere hizketaldi batean: Bideoa

Bideoa matxista

Bi hautagaiek aldarrikatu dituztenak ondorengo hauek dira:

Donald Trump: etekinak, EEBB.- tik kanpora bidaltzen dituzten enpresak zigortuko dituela esaten du, bestalde, produktu kanpotarrak frenatzea eta zergak jaistea ere bai: 3.000.000 beltz botako zituela EEBB-tik (trafikatzen, etb… ibiltzen direnak), Mexiko eta EEBB-ren artean pareta bat egitea. Izan ere, mexikarrek, droga trafikatzen dutela pentsatzen du. Horregatik, hainbat milioi dolar joango dira horma hori aurrera eramateko.

Hillary Clinton: Enplegua sortu eta soldatak igoko zituela aipatu zuen, EEBB-k adosten duen komertzio guztiek lanpostuak sortu behar dituztela eta hazkunde ekonomikoa, NAFTA (“North American Free Trade Agreement”, erdaraz, “Tratado de Libre Comercio de América del Norte”) Mexiko eta Kanadarekin  hitzarmenean berriro negoziatzeko prest dago...

Ordea, Donald Trump-ek irabazi zituen hauteskundeak…

Hemen dugu bideo bat, non Obamak gaizki uzten du Donald Trump hauteskundeak irabazi baino lehen.

Obamak, Trump mundu guztiaren aurrean gutxietxi egiten du

Guri Donald Trump ez zaigu iruditzen lehendakari izateko gai denik; oso matxista da, ez ditu etorkinak onartuko, gainera EEBB-ko gizarteko hainbat ezaugarri kaltetuko ditu, hala nola, beltzak direnei giza eskubideak kenduko dizkie eta esklabo batzuk bezala tratatuko ditu. Hortaz aparte, Mexiko eta EEBB-ren artean, horma bat egingo du etorkinak ez pasatzeko, hala ere, Hillaryk Donald Trump baino pixka bat freskoago du burua baina ez asko. Lehendakari izateko pertsona hobea ikusten dugu: etorkinak onartuko lituzke, emakumeekin justua izango litzake, pentsioak igoko lituzke....Ondorioz, Donald Trump-ek irabaztea ez dela oso onuragarria izan esan dezakegu.

 


Azalera itzuli