38. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

OBESITATEA: XXI. MENDEKO IZURRITATEA

irudia

Obesitatea gorputzak gastatu edo erre ditzakeenak baino kaloria gehiago ahoratzen dituenean agertuko da. Arrazoirik nagusienak kaloriatan aberatsa den elikadura edota ariketa falta izan ohi dira, baina beste kasu batzuetan gaixotasunak izan daitezke obesitatearen sortzaile: horixe da burmuineko tumoreen edo inflamazioaren kasua, gaixoa etengabe jatera behartzen dutelako.

Zenbait probatan ikusi denez, badirudi pertsona argalek beren janariak efikazia edo eraginkortasun handiagoz erabiltzen dituztela, obesoek gantz moduan metatzen dituzten bitartean. Baina, dena dela ere, behar dena baino gehiago jaten baldin bada, obesitatea beti agertuko da.

Milaka haur hiltzen dira egunean desnutrizioagatik, eta aldi berean, urtetik urtera nabarmen igotzen ari da gehiegizko pisua duten haurren kopurua. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak berriki eman dituen datuen arabera, munduko herrialde gehienetan hazi egin da obesitate kopurua azken bost urteotan, eta epidemia hitza ere aipatu du. Osa­su­ne­rako Mundu Erakundeak, berriz, XXI. mendeko epidemia gisa definitu izan du obesitatea

 

 

Nafarroan, haurren historia klinikoak aztertuz, pisuaren gainean egin den azken ikerketak dio, 15 urtetik beheitikoetan %28k gehiegi pisatzen duela, horietatik %19,9k gehiegizko pisua duela eta %8,1 obesoa dela. Eta eskualdean datuak ez dira hobeak. Izan ere, ikerketa horrek berak ondorioztatu du Nafarroako mendialdean daudela haur obeso gehien: Lesaka, Doneztebe, Leitza eta Elizondoko pediatria zer­bi­tzue­tatik pasatu diren 0 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoak multzo horretan sartuak daude. Konparazio batera, Lesakako pediatria zerbitzuko hau­rren­ %23k gehiegizko pisua du, %11,5tek obesitatea, %65 normaltasunaren barrenean daude eta %0,5 meharrak dira.

Arazo larria da mundu osoan, nolabait XXI. mendeko izurriteetako bat da. Ameriketako Estatu Batuak herrialde kaltetuenen artean daude, eta Europar Batasunean 15 milioi pertsona inguruk dute loditasuna, osasun publikoko gastuen gutxi gorabehera %7 eskatzen duena.

Haur eta nerabeen gehiegizko pisua eta loditasuna osasun publikoan dagoen arazorik zail eta garrantzitsuenetariko bat da. Ez bakarrik azkeneko urteotan modu adierazgarri batean handitu delako, baita haurraren gehiegizko pisua nerabezaroan eta helduaroan mantentzeko joera dagoelako ere». Halaxe adierazi digu Amaia Meoki dietistak.

2010ean egin zuen Haurrak Mugimenduan ikastaroa eta programa horretan oina­rritzen da Elizondoko kontsultatik pasa­tzen zaizkion gero eta haur gehiagoren loditasu­na lantzeko. Helburua «loditasuna bultza­tzen­ duten bizi eta elikadura ohiturak­ alda­tzea» dela esan digu, eta hori ariketa eta jo­koen bidez egiten du: «haurrak elika­gai desberdinekin ohitu daitezen, ariketa fisikoa egitearen garrantzia ikas dezaten eta in­plika daitezen. Baita guraso edo zain­tzai­leak ere». Izan ere, Meokik denek kolabora­tzearen garrantzia azpima­rratu du: «hau­rrei­ bizi ohitura egokiak zein­ diren eraku­tsi behar diegu. Bai osasun publikotik, bai eskoletatik eta garrantzi­tsue­na, bai etxe­tik ere. Familiako guztiek inplikatu­ behar dute­. Ez du balio haurrari bizikletan ibiltze­ra joateko esateak gu sofan edo etxean geldi­tzen garen bitartean, edo lodi­ta­sun arazoa duen haurrari janari­ desberdinak presta­tzea... Haurrek ingurukoengandik ikasten dute nola elikatu eta aktiboak izaten ala ez. Haurtzaroan ikasten diren ohiturak heldua­roan mantentzeko aukera asko daude».

                                                                                                                                                                         

Egoera «larria» da Meokiren ustez, eta «elikadura ohituretan aldaketak, ariketa fisi­koa bultzatzea eta laguntza emozionala­ dira loditasunaren tratamenduko eta prebentziorako oinarri sendoenak heldua­roan­­ eta haurtzaroan. Gainera, haurtzaroan­ faktore bat gehitu behar zaio: giro familiar­ra».

Bere ustez, «herrietan hirietan baino hobeki jaten da, baina hala ere, okerrera goaz. Haur asko dira gosaldu gabe ­esko­lara joaten direnak eta litxarreria asko jaten dituztenak. Gainera, gero eta se­denta­rioa­goak dira. Hirietan herrietan baino gutxiago­ mugitzen dira, baina herrie­tan ere geroz eta gehiago ikusten da joera­ hori. Kontuz ibili behar dugu haurrek ­telebista edo orde­nagailu aitzinean, bideo­jokoekin... denbo­ra­ gehiegi pasa ez dezaten. Kan­poan egon behar dute: bizikle­tan, baloiarekin... jolasten».

6eta 9 urte bitarteko haurren % 15,9 obesoak dira. Datu hori oso larria da. Elikadura desegokia da, aditu gehienen ustez, haurren obesitatearen arrazoi nagusietakoa. Asko dira obesitate hori eragiten duten faktoreak, baina nik bi aipatuko nituzke: kaloria gehiegi hartzea eta horiek gutxi erretzea.

Janari lasterra edo zabor-elikadura nahiko desorekatua da, janari lasterrek azukre, gehigarri eta gantz gehiegi baitituzte. Gainera, halakoak jaten dituztenek lekale, barazki eta fruta gutxi jaten dituzte; hestebeteak, haragi gorria eta opil industrialak, berriz, behar baino gehiago. Espezialistek esaten dute Espainian obesitate maila jaitsi egin dela azkeneko urte hauetan.

Obesitatea gorputzean gantz gehiegi izatearen ondorioz sortzen den gaixotasun kronikoa da. Obesitatea sailkatzeko modu bat baino gehiago daude; erabiliena gorputz masaren indizea da, GMIa.  

GMIa kalkulatzeko, eragiketa sinple hau egin behar da: pisua kilotan zati altueraren karratua. Adibidez, 60 kilo eta 1,7 metroko altuera duen pertsona baten GMIa hau da: 60 / 1,7x1,7 = 20,7.

GMIaren arabera, honako sailkapena egiten da:

20: pisu gutxi.

20-25: normala.

25,1-26,9: gehiegizko pisua.

27-29,9: lehen mailako obesitatea.

30-34,9: bigarren mailako obesitatea.

35-39,9: hirugarren mailako obesitatea.

40: laugarren mailako obesitatea, morbidoa

Zein obesitate-mota den jakiteko, gerriaren perimetroa zati aldaken perimetroa egin behar da. Eragiketa horren emaitza emakumezkoetan 0,9tik gorakoa bada eta gizonezkoetan 1etik gorakoa, sabel-obesitatea deitzen zaio; hortik beherakoa denean, berriz, obesitate periferikoa.

 

Arazo mediatiko honi aurre egiteko zer egin genezake?

Osasuntsuak diren janariak prestatu, eta erosotasuna eta denbora oztopoa badira lasai, horrelako janariak egiteko ez da derrigorrez hainbesterako denborarik behar. Gainera, beste aukera bat hauxe da: datorren eguneko bazkaria aurreko gauean egitea, edo lenteja kazuela handia egin eta konjelatu.


Gure ustez, herrialde garatuetan obesitate kasu gehiago daude eta Afrikan berriz, ume asko hiltzen dira egunero ez dutelako jaten. Gure ustez herrialde garatuetan gastatzen duten dirua zerrikeriak jaten hobea izango litzateke Afrikako umeei ematea beraiek jan dezaten.

 


Azalera itzuli