38. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola
  • hasiera
  • Elkarrizketa
  • poz-handia-sentitzen-da-egin-duzun-lana-ona-izan-delako-eta-entrenamendu-gogorren-ondoren-emaitza-onak-lortu-ditudalako

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“Poz handia sentitzen da egin duzun lana ona izan delako eta entrenamendu gogorren ondoren emaitza onak lortu ditudalako”.

irudia

Uxuerekin solasaldian hasi aurretik zaldi eta ponien inguruko argibide batzuk eman nahi ditugu:

 

 

 

 

Zaldiak bitan sailkatzen dira, zaldia eta ponia. Ponia 148 cm baino gutxiagoko altuera duena da, hala ere, poniak 4 kategorietan sailkatzen dira.

A ponia 110cm arte

B ponia 110cm eta 130cm artean

C ponia 130cm eta 140cm artean

D 140cm eta 148cm artean

Zaldiak “gurutzeraino” neurtzen dira, hau bizkar hezurreko punturik altuena da eta lepoaren (zurda bukatzen den tokia zehazki) eta bizkarraren artean dago.

Lehiaketetan neurri zorrotz asko daude eta honakoak dira batzuk

A poniak: Zaldizkoak 6 urte betetzen dituen urteko urtarrilak 1etik 11 urte betetzen dituzten urteko abenduak 31 arte lehiatu dezake.

B poniak: Zaldizkoak 8 urte betetzen dituen urteko urtarrilak 1etik 13 urte betetzen dituen urteko abenduak 31 arte lehiatu dezake.

C poniak: Zaldizkoak 9 urte betetzen dituen urteko urtarrilak 1etik 16 urte betetzen dituen urteko abenduak 31 arte lehiatu dezake.

D poniak: Zaldizkoak 10 urte betetzen dituen urteko urtarrilak 1etik 16 urte betetzen dituen urteko 31 arte lehiatu dezake.

Eta zaldizkoek 16 urte betetzen dituzten urteko abenduak 31 arte lehiatu dezake poni kategorian.

 

IHINTZA IKZ: Zein modalitatetan lehiatzen duzu zaldi gainean?

Uxue: “Saltoko lehiaketetan ibiltzen naiz”.

I: Nolatan duzu zaletasun hori? Nola hasi zinen zaldian ibiltzen?

U: “Nire aitari gustatzen zitzaizkion eta txikia nintzenean behin Miracampos zalditokira eraman ninduen eta horrela hasi nintzen zaldian ibiltzen”.

 

I: Zenbat urte daramatzazu zaldian ibiltzen?

U: “5 urte daramatzat zaldian ibiltzen”.

 

I: Noiz hasi zinen lehiatzen?

U: “Orain dela urte eta erdi hasi nintzen lehiatzen, Segoviako zalditoki batean hain zuzen ere”.

 

I: Noizbait sentitu al duzu beldurrik zaldian ibiltzerakoan?

U: “Bai, behin izan nuen beldurra, eroriko gogor bat izan nuen eta momentu batez beldurra izan  nuen”.

 

I: Zein arrazakoa da zure ponia?

U: “Ez nago seguru zer arrazakoa den, baina poni Frantsesa da”.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

I: Noiz erosi zizuten ponia?

U: “2015eko gabonetan zaldi bat probatu nuen lehiaketa batean eta beste hiru probatzeko ekarri nituen Miracamposera eta gehien gustatu zitzaidana erosi zidaten”.

 

I: Zer txapelketara joan zara azkenengoz? Azaldu pixka bat

U:GP pony clubera joan naiz azkenekoz, gabonetan, hiru egunetako lehiaketa bat izan zen, asteburu bat. Eta hiru egunetan 0 puntu eginez gero finalera pasatzen zinen”.

 

I: Non lehiatu izan duzu?

U: Segovian, Madrilen, Loiolan, Añezkarren eta Miracamposen lehiatu izan dut eta aurten Liga Norten parte hartu behar dut eta hau Laukinizen (Bizkaia), Mioñon (Cantabria), Burgosen eta Asturiasen egiten da. Hemen Laukinizeko bideoa

 

I: Apirilean Infanta Elena txapelketan hirugarren postuan geratu zinen ezta? Zer sentitzen da lehiaketa batean podiumean gelditzen zarenean?

U: “Ba poz handia sentitzen da egin duzun lana ona izan delako eta entrenamendu gogorren ondoren emaitza onak lortu ditudalako”.

 


 

I: Zer mailatan lehiatzen duzu normalean?

U: “Lehen C2n ateratzen nintzen baina orain Cn ateratzen naiz”.

 

I: Zer altura saltatu izan duzu lehiaketetan? Eta bestela entrenamendutan?

U: C kategoriak altura jakin bat du eta hau 1’00m- 1’10m bitartean izaten da eta C2 0’80m- 0’90m izaten da. Entrenamenduetan 1’00m- 1’10m inguru, lehiaketetan bezala.

 

I: Garestia al da zaldian lehiatzea? Zergatik?

U: “Bai, egia esan, garestia da, lehiaketetako inskripzioak, zaldia garraiatzea, zaldiaren mantenua, ibiltzeko gauzak, lehiaketetan han eduki behar da, federatuta egon behar zara, albaiteroa, ferratzailea...

 

I: Zein etorkizun ikusten diozu zure buruari zaldi lehiaketetan?

U: “Profesionala izatera iritsi nahi dut baina ez badut lortzen ba zaldiekin zerikusia duen lanen bat egin nahiko nuke”.





 


Azalera itzuli