38. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

KIVA PROIEKTUA UDARREGI IKASTOLAN ERE MARTXAN JARRI DA

irudia

 


 

Finlandian garatu eta arrakasta handia izan duen proiektu hau  Euskal Herriko 52 ikastoletan jarri da martxan, horien artean Usurbilgo ikastolan.

Euskal Herriko 18.000 ikasletik gora hasi dira gaurtik aurrera, eskola jazarpenari aurre egiteko programan parte hartzen

 Datuek erakusten dute eskola jazarpena fenomeno globala dela. Hala, mundu osoan, ikasleen (haur eta nerabe) %10ek jasan dute edo jasango dute bullyinga. Fenomeno globala eta larria, ikusten denez. Baina ez da hori datuek erakusten duten gauza deigarri bakarra. Ikasleen %8 inguru izan dira edo izango dira eskola jazarpenaren egile, eta %7 haien laguntzaile izango dira. Ikusle edo lekukoei dagokienez, horiek ere ikasleak, gehiago dira erasotzailearen alde agertzen direnak (%20), biktimaren alde agertzen direnak baino (%17). Besteak (%34) ez dira ohartuko eskola jazarpenaz.

Eskola jazarpen kasu bakoitzean erasotzaile bat eta biktima bat daude, baina, datuek erakutsi moduan, baita ikusle eta lekuko ugari ere. Izan ere, eskola jazarpenaren helburua, jazarriarekiko nagusitasuna adierazteaz gainera, taldeko nagusitasuna lortzea ere bai baita, taldeko errekonozimendu soziala lortzea, alegia. Hori erakusten dute datuek: gehiago dira erasotzailearen alde jartzen direnak (%27, laguntzaileak ere batuta) biktimaren alde jartzen direnak baino (%17).

Eskola jazarpena izugarri murriztea lortu dute Finlandian KiVa programari esker. Finlandiako Turku Unibertsitateak landu duen programa da, herrialde horretako Gobernuak hala eskatuta. 2006an hasi ziren lantzen programa hau, baina 2009an jarri zuten martxan, eta geroztik emaitzak harrigarriak izan dira. Jazarpen kasu batean esku-hartzeko eta jarraipena egiteko programa ere baden arren, KiVak bereziki prebentzioan jartzen du indar handiena.

 

Goiz osoan zehar Johanna Alanen eta Ulrika Willför-Nyman-en eskutik ezagutu dute programa ikastolek. Lehena KiVa programaren nazioarteko koordinatzailea da. Bigarrena, berriz, programa hori duela urte batzuetatik hona indarrean duen eskola bateko zuzendaria.

Beren testigantzak eta azalpenak entzun,  eta lau tailer desberdinetan landu dituzte ikastoletako ordezkariek KiVak eskaintzen dituen material eta proposamen desberdinak.

Ikastolen erantzuna, gai honetan duten interesaren parekoa izan da: Hego Euskal Herriko ikastola guztietatik etorritako ordezkariek hartu dute parte Gasteizko Europa Jauregian egin den lan jardunaldian. Seaskatik ere ordezkaritza bat etorri da. Guztira 300 lagunetik gora -zuzendari, arduradun pedagogiko eta irakasleak- bildu dira Europa Jauregian.

                                                                                                                                          


Azalera itzuli