38. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

KALERA KALERA USURBILEN ERE

irudia

 

 

Abenduaren 10ean, KALERA KALERA preso politiko ohiek bultzatutako giza-mobilizazio eta sentsibilizazio ekimena abiatu zen. KALERA KALERA mobilizazio eta sentsibilizazio dinamika honek gune nagusi bat izan zuen, Usurbilgo dema plaza, bertan antolatu zen KALERAgunea; egunero, bertan, hainbat preso ohi bildu ziren karpa batean eta hainbat ekimen burutu ziren.

Usurbilko kalera kalera egitarauak abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra bitartean iraun zituen 30 egunak ekimenez bete ziren presoen alde.

Usurbilgo KALERAguneaz gain, Euskal Herriko herri eta txoko guztietan KALERA KALERA ekimenak prestatu ziren: martxak, kotxekarabanak, konzentrazioak, manifestazioak, argazki kolektiboak, kantu-jira, kalejirak kandelekin,... betiere euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatzeko. Itxialdian batez ere preso ohiek hartuko zuten parte.

 

Iheslarien itzulera zein euskal preso politiko guztien askatasuna aldarrikatzeko mobilizazio eta ekimenak zabalduko ziren Euskal Herriko txoko guztietan.

Egitasmo honetan, milaka kandelen sugarra eta kanta bat izan ziren gure tresna bakarrak.“Kalera, kalera, borrokalari kalera” kanta, hainbat euskal belaunaldi lotzen dituen abestia eta amnistia nahiz askatasunaren aldeko borrokaren ereserkia. Sugarra izan zen ekinbidearen ikurra, askatasunaren sinboloa, amnistiaren nazioarteko ikurra.

 

www.kalerakalera.eus

 


Azalera itzuli