37. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ZERTARA JOATEN DIRA GAZTEAK FESTARA?

irudia

Inkesta bat pasa diegu Udarregi ikastolako gazte batzuei. Eta inkestako emaitzak ikusita ondoriozta dezakegu gazte gehienak ondo pasatzeko asmoz joaten direla festara. Beste gutxi batzuk ligatzeko asmoz eta pertsona batek onartu du edateko asmoz joaten dela festara, gure ustez gehienak edateko asmoz joaten dira baina ez dira ausartu egia esatera.

Horrez gain, gustatzen zaigun musika motari buruz ere galdetu diegu. Gehienen musika mota gustokoena erromeria izan da baina, ez erromeria bakarrik, dj-a ere bai. Batzuei kontzertuak ere gustatzen zaizkie, baina ez hori bakarrik, reggaetoia ere aukeratu dute eta gustuko omen dute.

Gure beste galderetako bat gehiena zein festa mota gustatzen zaien izan da, gauekoak hala egunean zehar egiten direnak ,adibidez, kilometroak, estropadak, euskal jaiak…

Gazte gehienen erantzunak gauekoak izan  dira. Gauean hobeto pasatzen dutelako eta guraso gutxiago daudelako gauean eta edateko ez dutelako ezkutuan ibili behar. Baina badira egunean zehar nahiago dutenak ere, eta ez zaie inporta gurasoak edo helduak egotea ondoan, berdin berdin edaten baitute.

Gazte hauetatik gehienek herriko festak dituzte gustukoen, hau da, Santixabelak. Herriko festa nagusiak dira, asko irauten dute eta erakargarrienak eta bizienak dira.

Hurrengo festa gustokoenak Santiyuak dira, nahiz eta Zubieta pixkat bat urruti egon herriko jende asko joaten da eta kanpoko jende asko ere bai. Santiyuak eta gero jendeak gustuko dituen festak San Juanak dira, Kalezaharkoak. Udarako lehenengo festak direlako, esan digute. Inkestaren arabera San Juanak eta gero gustukoen diren festak Atxegaldekoak dira.  Musika ona jartzen duelako Dj-ak* eta erromeriko* talde onak etortzen direlako. Gazteen erantzunen arabera Santueneako jaiak dira hurrengoak.       Gurasoak ez direlako Santueneko jaietara     joaten eta orduan libreago sentitzen direlako   gazteak gurasorik gabe. Nahiz eta gurasoak   ez joan, Santuenea herritik pixka bat urruti     dago, horregatik ez dago gutukoenen artea     lehenengoa. San Praixkuak dira hurrengo festak, azken bigarren daude oso urruti dagoelako Agiña eta autobusa hartu behar delako Agiñara joateko, hau da, ez da batere erosoa. Azkenik gutxien gustatzen zaien festa edo jaiak San Estebangoak dira. Aldapa luze eta handi bat igo behar delako San Estebanera joateko eta gainera ez da anbienterik egoten.

Hau dena Udarregiko hainbat gazteek esandakoa da baina, orain gure ikuspuntua azalduko diezuegu.

Gure ustez gazteak alkohola edateko asmoz joaten gara festetara, gehienak mozkorrak bukatzen dugulako. Inkesta egin duten gazteak eta gu ados gaude erromeria eta dj-a gazteen musika gustukoenak direla.

Beste aldetik, ados gaude festa mota gustukoenak gauekoak direla, gauean guraso gutxiago ateratzen direlako. Eta egunean zehar ez daudelako kontzertuak, gauean egoten direlako.

Guri gehien gustatzen zaizkigun festak Santixabelak dira. Ondoren, San Juanak eta azkenik Santueneko jaiak.

Aurtengoak pasa dira eta datorren urteko festetan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan.

 


Azalera itzuli