37. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

CIBERBULLYNG-a: Inoiz jasan al duzu? edo...inoiz egin al duzu?

irudia

-ZER DA ZIBERBULLING-A? Ziberbulling-a sare sozialen bidez edota  mezu bidez egiten den tratu txarra da. Gaur egun, 10-16 urte arteko gazteen artean ematen da gehienbat.

Gizarte-egoera batean, nerabe batek edo gehiagok beste ikaskide edo lagun bat ekintza oldarkorren objektu gisa hartzen dute eta denbora luzez, eta behin eta berriz eraso fisiko, burla, jazarpen, mehatxuak, isolamendu soziala edo gizarte bazterketa egiten diote sare sozialak erabiliz.

 

 

-NOLA SORTZEN DA?

Ziberbulling-a ia beti gela bateko pribatutasunetik hasten da. Tresna digitalak erabili behar izaten dira jazarpen hau egin ahal izateko, hortaz, informatika erabiltzen jakin behar da.

Erasoa errepikatu egiten da eta denborarekin handitu egiten da (ez da gertaera bakarra izaten).

Jazarpena egiten duenaren eta biktimaren gertukoak batzuetan konturatu egiten dira gertatzen ari denarekin, baina ez dira barruan sartzen ausartzen. Beti da harreman   mingarri bat, pertsona bati kaltetzen saiatzen dena, baina kaltetuak bat baino gehiago izaten dira.

Batzuetan besteak manipulatzen saiatzen dira, beraiek ere pentsatzeko egiten ari zaion jazarpena merezi duela. Askotan biktimak ez dira gertaera horien jabe, lekukoen isiltasunagatik.

Jazarpena publikoan egiten da, pertsona gehiagorekin.

Ziberbullingaren ezaugarririk krudelena da biktima ez dela babestuta sentitzen, bere etxean ere ez da seguru sentitzen. Erasotzailearen aldetik, oso krudela bihurtzen da kontaktu fisikorik ez dagoelako.

Ondorioak larriak dira biktimentzat: estresa, estutasuna, beldurra eta depresioa ere jasaten dituzte eta kasu batzuetan biktimak bere buruaz beste egitera ere heldu dira.

 

 

 

-ZER ZIBERBULLING MOTA DAUDE?

 

1) Online diskusioak, flaming deiturikoak ere, mezu elektronikoetan,  hitz desatsegin eta desegokietan oinarrituta.

 

2) Argazki krudelen bidalketa eta zurrumurru itsusiak zabaltzea pertsona horri mina emateko, bere erreputazioa zikinduz.

 

-ZER EGIN HORREN AURREAN?

 

Ildo horretatik, bigarren hausnarketara heltzen gara: zer egin daiteke? Hasteko, gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa eta elkarlana funtsezkoak dira. Horrekin batera, gazteekin komunikazioa ere bai; beraien egoera ezagutzeko eurekin egon beharra dago. Harremanak zaintzea funtsezkoa da.

 

Elkarbizitza ahalik eta hobekien bideratzea da egin litekeen gauzarik onena. Bai ikastetxean, bai etxean, bai kalean, bai lantegian... Hainbestetan errepikatzen diren balioak eguneroko bizitzan praktikan jarri eta horien araberako jarrerak lehenetsi behar ditugu. Eta horretarako, gure artean hausnartu eta hitz egin behar dugu. Edonola ere, elkarbizitza giroa hobetzeak ez dakar bullying kasuak desagertzea. "Bi gauza desberdin dira. Elkarbizitza hobetzea da diziplina arazoak, jarrera antisozialak, motibazio falta, interesik eza... konpontzea. Baina bullying-aren jatorria desberdina da eta horri aurre egiteko plan bereziak jarri behar dira ikastetxean".

 

Edonola ere, horrelako neurriak hartu aurretik ongi hausnartu behar da. Presaka jardutea txarra da. Ekin baino lehen hausnartu egin behar dugu. Ekintzak planifikatzeko denbora hartu behar dugu. Administrazioek, arduradun politikoek, hezkuntza arduradunek, profesionalek, familiek...gure ikasketa zentroak seguruagoak izateaz gain sanoagoak izatea lortu behar dugu. Zeren hau ez da segurtasun arazoa soilik, baizik eta osasun arazoa: eskola osasuna, afektibitate osasuna, osasun emozionala.

 

Askotan, gurasoei bulling kasuak identifikatzen kosta egiten zaie. Kasu hauek identifikatzeko, beraien semeak behatu behar dituzte eta honako sintomak agertzen direnean erne ibili;   eskolara ez joan nahi izatea, eskolatik berandu eta jipoituta heltzea, gauetan gaizki lo egitea, komunikazio falta...

Ikastetxeak ikasle asko dituenean, irakasleek agian ez dakite gertatzen den guztia, zeren eta erasotzaileek,  irakasleak ez dauden leku eta momentuetan erasotzen dituzte beraien biktimak, askotan gerta daiteke baita ere, ikastetxeetatik kanpo gertatzea eraso hauek eta erasotzaileek beraien biktimak ere mehatxatzen dituzte, “txibatzen” badira, gauza okerragoak gertatuko direla esanez.

Garrantzitsua da irakasle eta tutoreen arteko komunikazioa, jakiteko ikasleak norekin dabiltzan, zeinekin erlazionatzen diren… hau gehienbat jolas orduetan eta bazkaltzeko orduan behatu behar da. Oso garrantzitsua da biktima bere gurasoengatik eta irakasleengatik babestuta sentitzea, horretarako, biktimaren autoestimua eta bere balio pertsonala goraipatu behar dira.

Bulling kasuak behin eta berriz segitzen badu eta ikusten bada gurasoek ezin diotela gai honi aurre egin, komenigarria da laguntza eskatzea gai hauetan dakiten adituei.

Jakin beharra dago, gai hauek ez badira momentu zehatz batean konpontzen, bizitza osorako ondorioak ekar ditzakeela.

 

Eskola jazarleak zailtasunez beteriko ingurugiroa izaten dute eta askotan tratu txarren biktimak izan ohi dira. Hala ere, badaude mutilen artean gehiegi babestuak izan diren umeak, “ume mimatuak”. Hauek sozializatzeko arazoak dituzte eta maitasun gabezia dute. Ez dietela ulertzen sentitzen dute eta arauak ez dituztela errespetatzearen jarrera hartzen dute, besteek berak esaten duena egitea, eta hori lortzeko biolentziara ere jotzen dute.

Erreportaje hau irakurri ondoren, ikus dezakegu Ziberbullinga jasan duten pertsonak, bere buruaz beste egitera ere iritsi izan direla. Ziberbullinga nahiz eta ez egin min fisikorik, min psikologikoak egiten ditu, eta normalean oso latzak izaten dira eta denbora luzez irauten dutenak.

 

Erreportaje hau ikusi dut, amari kontatu diot gertatutakoa eta horren ondorioz, orain hobeto nago. Niri laguntzen saiatzen ari dira eta dena hobeto doa. Orain badakit, arazoak sortzen direnean ingurukoekin, gertukoekin, konpartitu behar direla eta inori ezer egin aurretik gauzak ondo pentsatu behar direla.

 

ESTEKAK

Jazartu;Akosatu

Jasan:Sufritu

Elkarbizitza;bizikidetasuna

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Azalera itzuli