37. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“Euskal Herri aske baten alde borrokatu izan dugulako”

irudia

Ihintza: Kaixo Xomorro, nola doa zure egunerokotasuna kartzelatik kanpo?

Xomorro: “Egunerokoa, orain, pixka bat egokitzea da, egokitzapena sustraitzea eta berriro, nire bizi ildoan bizikide bat aurkitzea eta baita ere egin behar dudana da, lagun batek esan zidan bezala: ume txiki batek bezala, orain dena ikasi behar dut berriro. Gainera orain egunerokotasunean konpromiso asko ditut, egunerokotasunean konpromezu pila dauzkat: afariak bazkariak, halako bisitak egin, Aginan batzuk esan didate halako baserrira joateko, gonbidapenak, tramiteak ere bai… eta eginbeharrak ere bai: nire DNI txartela ere berritu dut, Osakidetzako txartela ere, eta langabeziako paperak ere atera ditut, eta orain lehendabizi, lehenengoetako zeregina dut, ea subzidioa lortzen dudan, baina hor, nolabait estatuak burua makurtu egiten du eta klausula bat hartzen dute, ukatu egiten dute. Baina beno, borrokatu egin behar dugu. Epaitegietatik lortuko dugu, baina, oraingoz hori da nire lehenbiziko epe motxeko egitasmoa”.

 

I: Zergatik sartu zintuzten kartzelan?

X: “Ni kartzelan sartu ninduten  Euskal herriko beste hainbat militante politiko asko bezala Euskal Herri aske baten alde borrokatu izan dugulako”.

 

I: Manifestatzeagatik?

X: “Bai, aldarrikatzeagatik Euskal Herria zapaltzen duten guztiak, Euskal Herritik kanpo eta hemen zereginik ez dutenak, Euskal Herritik botatzeko; beraiek ez badira onera joaten, txarrera egin genituen. Gauza guztiak bezala”.

 

I: Nongo kartzelara eraman zintuzten? Zein eta zenbat kartzelatan egon zinen?

X: “Lehendabizi, Karabantxelen sartu ninduten . Hor egin nituen pare bat egun, prons-ez jabetu nintzen arte. Prons, ez dakit ea entzungo zenuten,  yanki garaietako pelikula bat agertzen da hor, kartzelarik gogorrena, zailena, izugarrizko gorabeherak zeudenak. Gero, Mekora eraman ninduten eta han bederatzi hilabete egin eta gero Mekotik, Herrera De La Manchara eraman ninduten, eta gero epaiketetara, mekora joaten ginen, eta baita ere, gero, kartzela berri bat ireki zuten “Baldemoro” izenekoa. Baldemorora eraman zidaten. Eta bueno, kartzela berriak normalean gogorrak izaten ziren, diziplinatuak eta oso militarizatuak, eta hor lana gogor egin behar zen. Borroka gogor egin behar izaten zen, nolabait gure duintasuna eta eguneroko bizimodua kartzelaren barnean, egunerokotasunean minimo batzuk lortzeko”.

 

I: Kartzelan sartzerakoan tratu txarren bat edo jasan al zenuen?

X: “Kartzelariengandik hasiera batean, bai, nahiko gogorra izaten zen. Espetxean sartu berritan oso gogor hartzen gintuzten, batik bat, pertsonala, alegia, bazekiten atxilotu berriak ginela, hamaika gezur sartzen  zituzten, ekintzak, hau da,  ez dakit zer edo badakit zer egiten zutela eta orduan hartzen gintuzten oso gogor. Gainera, beti ibiltzen ziren era pertsonal batean, miaketak egiten zizkiguten egunero eta abar. Beti ahoa bilatzen ibiltzen ziren eta hor tentuz jokatu behar zenuen, blokeen artean eta kartzelarien artean borrokak saihesten ibiltzen ginen. Beraiekin sartzeak ez zuen inongo onurarik ekartzen.  Kartzelan sartzen zizuten berriro eta horrekin batera,  agian urte gehiago egon beharko zinen espetxeratuta. Baina okerragoa zen bi edo hiru etortzen zitzaizkizunean eta zu intimidatzen hasten zirenean. Eta beno hori zen nolabait  hasiera bateko, egunerokotasuna, gu saiatzen ginen probokazio horietara ez iristen, eta gu gure artean hor zeuden bizimodua hobetzen saiatzen ginen, esaterako:  kontaketak zutik pasatzea , kontaketak goizetan eta gauetan izaten ziren eta hor behartzen gintuzten zutik pasatzera. Esaterako, guk esaten genuen hori militarizatua zela, eta ,kendu egin nahi genuen. Etortzen ziren guregana, altxa egiten gintuzten eta borroka hori arte hori  kolektiboaren espiritua galdu gabe. Aukera nuenean, saiatzen nintzen eskutitzak egiten, hasiera batean bi, eta gero astean lau eskutitz bidali ahal nituen, eta hor harremanak egiten dituzu familiakoekin, lagunekin... eta horrela eskakizunak ere iristen zitzaizkidan, bertsoak idazteko eta abar”.

 

I: Eta ikusi al zenuen honelako kasuren bat? Zure ingurukoren bat edo…

X: “Horrela, ez dut ezagutzen, baino adibidez neure anaia eta ni Donostiara joan ginen manifestazio batera, eta bat-batean etorri zitzaigun kotxe bat, sei lagun ziren, paisanoak ziren, edo txapel okerrak edo... eta jarri ziguten paretaren kontra. Karnetak eskatu zizkiguten eta  nire anaietako bati ahaztu zitzaion txartel hori eta orduan motiborik ez zuten, aitzakia behar zuten, eta, manifestaziora gindoazela bazekiten,hori oztopatu nahi ziguten eta eskatu ziguten komisariara laguntzeko. Hori gertatu zen, hori da manifestazioaren pasarte txiki bat. ”

 

I: Gogorrak izan al ziren kartzelan pasatako urte haiek? Familiarentzat, lagunentzat, zuretzat…..

X: “  Bai,pelikula batzuek errealitate bat islatzen dute, beste batzuek ez dute errealitate hori islatzen, pixka bat fikzioa dira eta denetarik daude. Hala ere, badaude pelikula batzuk oso onak,adibidez, espainiarrak batik bat, islatzen zuena oso ongi. Izenburua ez dut gogoan,baina bai islatzen dute, estatu espainiarreko  kartzeletako  preso sozialik gogorrenak, atrakatzaileak… isolamenduan egoten ziren gaizkileak.       “

 

I: Aukerarik izaten al zenuen zure familiakoei deitzeko?

X: “Bai, kartzelan sartu eta aukera badago baina oso mugagabea, hilean behin hasieran besterik ez. Urte pila bat horrela. Uste dut gero hilean bat izatetik pasatu ginela astean bat edukitzera orduan hilean lau dei baino 5 minutukoak kontrolatuak eta zuk ez bazenuen mozten beraiek mozten zuten. Gainera, bolada luze batean derrigortuta geunden gazteleraz hitz egitera, ezin genuen euskaraz mintzatu eta batzuetan deiak horregatik galtzen genituen euskaraz hasten ginelako eta gaztelera bakarrik onartzen zelako.“

 

I: Orain zure ingurura begiratzean nola ikusten duzu Usurbil?

X: “Bueno egia da denbora gutxi daramala, hilabete eta hiru aste noala baina iruditu zait arlo sozialetatik hanburgesatuta (bakoitza bere eremu mugatuarekin) ikusi dudala Agiñatik hasita bai lehen Agiñan ziren jende gutxi dirudunak eta orain, iruditu zait baserriak eta etxeak berritu dituztela eta jauregiak edo mantsioak ematen dutela. Gainera, polita baino oso partikularrak direla eta horrek eman dit inpaktu ikaragarria eta haburgesatua era horretan”.

 

I: Nolakoa da herritarren jarrera zurekiko?

X: “Bai oso ona. Hor txundituta gelditu naiz azken batean hainbeste urte pasa ondoren egia da kartzelatik ere oso mugatuta geundela eta azken urtean  10 lagun bakarrik etor zitezkeela urtean bitan banatuta: saio batean hamar lagun eta beste batean beste hamar kopuru bat hartu behar nuen nirekin gehien idazten zutenak eta bisitan etortzen zirenak  hor nik banuen multzo bat. Nire familiak ziria sartu zidan ordea, beraiek bakarrik zeudela esan zidaten, ez nekien hor autobusa etorri zitzaidanik eta hori izan da sorpresa hantxe ikusi nuen atera nintzenean denak zain zeudela eta horiek ziren gertukoenak. Ez nuen espero gero hona iritsita hemen horrelako jendetza bilduko zenik ere”.

 

I: Kartzelan egon zara 25 urte eta orain dela gutxi atera zara, eta orain zer? zer plan duzu etorkizunerako (bidaiatzeko, familiarekin edo lagunekin egoteko…)?

X: “Bazkariak eta abar perspektiba horrekin nago eta ea sukzidio hori  lortzen dudan aurrera egin ahal izateko eta gero nire bidea egiteko  gutxienekoz diziplina baten barne kartzelako ordutegi berdintsuez lantxo bat aurkitzea. Oraingoz ez dut plan berezirik daukadan adinarekin, badakizu, egunerokotasunean ezustekoa harreman bat egiten duzu… ez dakit nola esan baina momentuz motzago jotzen dut. Nik sustraitu eta mintzatu nahi dut eta denbora beharko dut ze kartzelatik atera diren kideak urtebete,bi eta hiru ere eta oraindik ere oraintxe iritsi direla herritartu direla eta sentitzen direla kartzela pasa ez balute bezala fase egokitze hori eta hori ere kontutan hartu behar dut.“

 


Azalera itzuli