36. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

UDA DATOR… ETA USURBILGO JAIAK ATZETIK

irudia

Aurtengo berrikuntza moduan, kontzertu berriak, gazte guneko bazkariak, ekintza ludiko berriak, tailer berriak, ordutegi aldaketak… Honen arrazoi nagusia, ideia berrien bila egotea izan da. Jai batzordearen bileretan, herritar nahiz eragile orok zituen proposamen, ideia eta iritziak aipatu ondoren, erabakiak hartzen dira. Ideia batzuk baztertu arren, ideia asko onartzen dira. Erabaki hau hartzeko, bideragarritasun, prezio eta bestelakoetan oinarritzen dira.

Baina Usurbilgo jaiak oso ondo antolatuta daude. Otsailean hasi ziren bilerak, eta hilero hilero, hutsik egin gabe, jai batzordeko partaideek bilerak egin dituzte, festak aurrera ateratzeko. Gutxigorabehera, honelako egitarau bat izango lukete jaiek:

Ekainak 30:

Urtero moduan, festetako lehen ekitaldia oilasko biltzaileen irteera izango da. Goizeko 6:00etan aterako dira, eta eguerdi aldera itzuliko dira, bazkaritarako. Bazkalostean, jolasean arituko dira oilasko-biltzaileak. Festen hasiera baino ordu erdi lehenago, erraustegiaren aurkako martxa bat izango da kalez kale, beren aldarrikapenak eginez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan, txupinazo ofiziala izango da. Eztanda eta gero, erraldoi eta buruhandien kalejirak estreinatuko ditu kaxkoko kaleak. Gauean aldiz, hainbat talderen emanaldiak izango ditugu, ordu txikietara arte. Parrandara denok!!!

Uztailak 1, Haurren Eguna:

Etxeko txikienei zuzenduriko egun honetan, puzgarri, jolas eta jinkanak izango dute protagonismoa. Goizean, aspertu arte jolastu ondoren, erraldoi eta buruhandien kalejiran dibertitzeko aukera izango dute. Segidan, lagun artean bazkaltzeko bilduko dira gaztetxoak. Arratsaldean, puzgarri eta jolasek hartuko dute kaxkoa. Txokolate eta gailetak askaldu ondoren, erraldoi eta buruhandiek hartuko dute lekukoa.

 

Egun osoan musika faltako ez bada ere, gauean kontzertuak izango dira berriz, nekatu arte dantzan egiteko.

Uztailak 2, Santixabel Eguna / Gazte Eguna:

Udaletxeko zinegotzien soka dantza da egun handiko ekitaldi aipagarriena. Gero, salda eta lore banaketa egingo da dema plazan. Gazte gunean, bazkaritarako bilduko dira gazteak. Bapo bazkaldu ondoren, Mus txapelketa eta, erraldoi eta buruhandiek girotuko dute herria. Segidan, poteo elegantea egingo da gazte gunetik hasita. Azken urteetan arrakasta izan duen ekitaldia da. Honen ondoren, afaldu eta gero, kontzertu ikusgarrienak izango ditugu gazte gunean. Eta DJaren emanaldia ere izango da. Goizaldera arte izango dugu musika, geratu gabe!!!

 

Uztailak 3:

Goizean goiz, gaupasa egin duzuenok, argazki bat ateratzera hurbildu ahalko zarete. Goizeko 7:00-etan “Gaupaseroen argazkia” egin ondoren, Elektrotxarangak girotuko ditu kaleak. Ondoren, dultzaineroen esnadeia izango da. Goiz-eguerdi partean, aizkolariak, zanpantzarrak, erraldoi eta buruhandien irteera eta herriko dantzarien emanaldiak izango dira. Arratsalde partean, herri kirolak eta Erraldoi eta Buruhandien I Bilkura izango ditugu berriro ekitaldi nagusi bezala. Gauean, maskota erretzeak eta kontzertuek agurtuko dituzte Santixabel jaiak.

Usurbilgo txupinazoa 2015


 

 

 

 


Azalera itzuli