35. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

HEZKUNTZA-SISTEMA

irudia

Gaurkoan, hezkuntza sistemaren inguruan mintzatuko gara. Hezkuntza sistema, gizarteak bere kideen ezagutzarako eratzen dituen erakunde , eragile eta prozesuen multzoa eta antolakuntza da. Honen helburu nagusia, gizarteko kideen ezagutza da. Hezkuntza-sistemaren inguruan hainbat eztabaida daude: ea ezarrita dagoen hezkuntza-sistema egokia den, irakasleak hezkuntza-sistema honetarako prestaturik dauden… Ikasleen gehiengoa gustura dagoela ezarrita dagoen hezkuntza sistemarekin. Honek ez du esan nahi aldaketak egin nahi ez dituztenik, hori ez baita egia. Hauek dira hezkuntza-sistema obetzeko egin nahiko lituzketen aldaketak: DBH4-n ezarri nahi duten bukaerako azterketa kentzea, Gaztelania arloa kentzea Irakasle berriek arlo guztiei garrantzi bera ematea, teknologia derrigorrezkoa izatea, ordenagailuaren erabilera murriztea, azterketa gutxiago egitea, hautazkoak gehiago lantzea... EKI proiektua duten Ikasleen gehiengoa gustura dago egiten ari diren proiektuarekin, izan ere gogoko dute irakasleek EKI proiektua aurrera eramateko modua, hau da, erakargarria egiten zaie EKI modu honetara lantzea, baina LOMCE legearen aurka daude, LOMCEK hainbat aldaketa ahalbidetu baititu. Irakasleen gehiengoek hezkuntza sistema aldatu beharra dagoela diote. Beraien ustez denon esku dago hau aldatzea: ikasleen esku, irakasleen esku eta gurasoen esku. Beraiek Finlandian eta antzeko lurraldeetan ezarrita dagoen hezkuntza-sistema hartuko lukete eredutzat, izan ere, han, ikasle bakoitzaren nahiak, ezaugarriak, potentziala, kreatibitatea… hartzen dira kontuan, ez dizkiete kontzeptuak inbutu batekin ikasleei sartzea, zerbait askoz ere aberatsagoa izan beharko luke. Beraien ustez, gaur egungo generazioak gutxiago ikasten du, baina azken finean gizartea aldatzen doa, eta gizartearekin batera hezkuntza. Izan ere, garai batean ondo prestatuta egotea kontzeptuak azterketak aprobatzeko buruz ikastea zen, baina gaur egun, ondo prestaturik egotea gure buruarekin konpetitibo izatea da, beraz gaur egun gutxiago ikasteak ez du esan nahi txartoago prestaturik daudenik. OSTADAR eta EKI proiektuen konparaketan esan ziguten ez dutela bat nahiago, bakoitzak bere alde onak eta txarrak dituela, eta lomceren inguruan ez daude ados, hainbat aldaketa ahalbidetu baititu. Bukatzeko, hezkuntza-sistema konpetitiboa deuseztatuko luketela azaldu ziguten. Hau guztiarekin ondorioztatzen duguna da, ezarrita dagoen Hezkuntza-sistemarekin nahiko gustura daudela, baina hobekuntzak egin daitezkeela, ordenagailuen erabilera murriztea da horietako bat .
                                   


                                              


 


Azalera itzuli