35. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

Irteerak

irudia

IRTEERAK
DBH4ko ikasleak Maritxu Intxaustiren estudiora egin zuten bisita. Estudio hau Hernanin dago, nahiz eta bera Donostiarra izan. Goizean lineako autobusa hartu zuten eta bertara joan ziren. Bertan hainbat jarduera egin zituzten eta amaiera eskulturatxo batzuk egin zituzten ikasleek.

IKASTURTEAN ZEHAR IRTEERA NAHIKOAK EGITEN AL DIRA?


Guk, astean 30 ordu pasatzen ditugu ikastolan, eta denok bezala, noizean behin gustatzen zaigu (edo ondo datorkigu) irteeratxo batzuk egitea, ikastolako lanetatik pixka bat deskonektatzeko edo ikastolako arloren batekin lotutako irteera bat aprobetxatuz, arlo hori modu desberdin batean edo dibertigarriago batean lantzeko. Hori horrela dela frogatzeko, Usurbilgo Udarregi ikastolako DBH 3 eta 4ko ikasle batzuei inkestatxo bat pasatzea otu zaigu, ikasleen iritzia zein den ikusteko. Inkesta hau pasa ondoren ondorio batzuk atera ditugu, eta ondoren, gure iritzia eman dugu, paragrafo batean.


DBH 3ko datuak:

  • DBH3ko ikasle guztiek uste dute ez direla nahikoak egiten diren irteerak

  • DBH3ko ikasle gehienak ibilaldiak ditu gustukoen, eta beste gehiengo batek jarduerak, hala nola, jolasak… Gutxi batzuek beste mota batzuetako irteerak ditu gustukoen, adibidez, txalupan ibiltzea, bizikletan… Azkenik, batek soilik du gustukoen museotara egiten diren irteerak.

  • 20 ikasleetatik 13k, hau da, gehiengoak, uste du egiten diren irteerak onargarriak direla.

  • Beste zazpik, ez dute uste egiten diren irteerak onak direnik.

  • 20 ikasleetatik gehienek uste dute ardura irakasleena dela.

  • 20tik hiruk bakarrik uste dute ardura biena dela, hau da, bai ikasleena eta bai irakasleena.



Gure iritziz, uste dugu, irteerei garrantzi gutxi ematen zaiela antolatzaileen aldetik, hau da, irakasleen aldetik. Alde batetik, irteerak ez direla nahikoak iruditzen zaigu, hori gutxi balitz, egiten diren irteeren kalitatea ez dela oso ona iruditzen zaigu, gure esanetan, motxegiak izaten dira irteera hauek, adibidez, goizez bakarrik egiten direnak. Gainera, ez daude oso ondo prestatuta, adibidez, egun osorako joaten bagara irteerara, eguneko denbora gehiena pasa beharko genuke gaiari lotutako gauzak lantzen. Adibidez, naturan ari baldinba gara landareak lantzen, mendira joan beharko genuke landare ezberdinak ikustera, lantzera, aztertzera… Batzuetan aspertu egiten gara, gauza gutxi lantzen direlako. Bukatzeko, guk pentsatzen duguna honako hau da: irteerei etekina ateratzeko, irteerari lotutako gaia gehiago landu behar da irtenaldietan, esaterako, irteera batean, jarduera ezberdinak eginez, hobeto ulertzen lagunduko liguke ikastolan lantzen ari garen gaiak.


DBH 4ko ondorioak:

DBH 4ko datuak aztertu ondoren, ikusi dugu ikasle guztien %60ak uste du egiten dituzte irteerak ez direla nahikoak, eta beste %40ak uste du egiten diren irteerak nahikoak direla.

DBH 3koekin alderatuz, ikasle hauek nahiko gustura daude egiten diren irteerekin. Horrekin ondorioztatu dezakegu, besteak beste, bi maila hauen artean irteeren kopuruen artean desberdintasunik badagoela, DBH 3koak DBH4koak baino irteera gutxiago egiten dituzte.


EGINGO DIREN IRTEERAK:
Bestalde, hainbat irteera egingo dira laster. Ikasturte amaierarekin batera ikasturte amaierako irteerak ere badatoz eta DBH 3-4ko ikasleak goaz irteera horietara egun hauetan. Lehenik, DBH 3koak Barriara (Araba) goaz, bi egunetarako, eta zaharrenak, hiru egunetarako doaz Bartzelonara, urteroko legez. Baitere, gu Tabakalera goaz maiatzaren 4an. Bisitok erakusketei begirada esperimental ezberdinak emateko aukera eskainiko digute. Bestelako interpretazioei ateak irekitzeko asmoz, erakusketa aretoetan espero gabeko topaketak eragingo ditugu artista, zientzialari, historiagile, diseinatzaile, hezitzaile biologo, musikari eta abarren laguntzarekin. Hauek erakusketa bakoitzaren gaineko euren ikuspegi pertsonalak helaraziko dizkigute.

 


argazkiak ikusi

Argazki bilduma