35. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

INJUSTIZIA BI GENEROEN ARTEAN

irudia

Gaur egun, nerabeak etxean lan gutxi egiten dutela uste dugu. Lanak ez daudela ondo banatuta. Horretarako, inkesta bat Udarregiko ikasleei pasa diegu eta emaitza hauetara iritsi gara: Mutilek zein neskek etxean zorionez lan egiten dute, baina ala eta guztiz ere, neskek kopuru handiagoan.


Gure aiton-amonen garaian, txiki txikitatik hasten ziren lanean eta gaur egun asko aldatu dela uste dugu egoera hau. Lehen neskek bakarrik egiten zituzten etxeko lanak. Beti amari laguntzen jarduten zuten. Gaur egun jokabide hau, aldatuz joan dela uste dugu zorionez. Lehen matxismo gehiegi zegoen gai honen inguruan. Neskak trapu zaharrak bezala tratatzen zituzten eta hori ez da bidezkoa. Mundu honetan neskak gutxiago direla sinestarazi digute baina guztiak berdinak gara, eskubide berdinak ditugu!

Gai honen inguruan asko hausnartzeko dagoela uste dugu. Batez ere galdera hau erreparatu behar dugu. Neskak izateagatik gutxiago ahal dira? Gurasoei ere inkestatxo bat pasa diegu beraien garaia, gaur egungoa eta lehen garaikoarekin alderatzeko. Esan digutenez, beraiek etxean, lan ugari egiten zuten baina lehen garaian baino gutxiago. Ala ere, gizonek oso lan gutxi egiten zuten etxean. Kalean poteoan ibiltzen ziren, emakumeak lanean zeuden bitartean. Matxismoa murriztu da baina ala ere matxismoaren atzaparrak ikus daitezke edonon. Gaur egun Mikromatxismoaz mintzatzen da.
Baina zer da Mikromatxismoa? Mikromatxismoa, ekintzen multzoa bat da, botere gehiegikeria da gizonezkoen artean eta gehien bat bikoteen artean gertatzen da. Mikromatxismoak desagertzeko pentsamoldea eta ikuspuntuak aldatu behar direla uste dugu. Ez badugu ezer egiten, asko sufrituko dugu guztiok. Hau guztiarekin,zuk, bai zuk, irakurtzen ari zarenak, gai honen inguruan hausnartu dezazun nahi dugu eta ea denon artean mundu hau aldatzen saiatzen garen!.
 


                                              HAUSNARTU ETA EKIN!


Azalera itzuli