35. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

Gatazkarik gabeko teknologiaren aldeko kanpaina

irudia

DBH3 ko ikasleak Gizarte-Zientzietako arloan Globalizazioa lantzen ari gara. Globalizaioaren abantaila eta desabantailak aztertzerakoan, munduan dauden hainbat gatazkarekin topatu gara. Horien artean, bat landu dugu bereziki: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Bertan, neurririk gabeko mineralen erauzketa egiten da.
Egoeraren larritasunaz jabeturik, Alboan GKEk martxan jarritako kanpainari gure laguntza ematea pentsatu dugu. Kanpainaren izena, Gatazkarik Gabeko Teknologia da eta horren helburua, gatazkarik sortu gabe teknologia lortzea da. Horretarako, mugikor zaharrak jasotzen lagunduko diogu Alboani eta berak ondoren Kongoko Errepublika Demokratikoko errefuxiatu eta desplazatutako pertsonei laguntzeko erabiliko du lortutako dirua.
Kanpaina horrekin bat egiteko gonbitea luzatzen dizuegu. Ekarri zuen mugikor zaharrak DBHko eraikineko sarreran dagoen kutxara. Guztion esfortzu txikiarekin asko egin dezakegu herrialde hartako herritarrei laguntzeko.
Mugikorrak jasotzeko epea apirilaren 25etik maiatzaren 6ra izango da.

Epea luzatu egin da ekainaren 10 era arte.


Azalera itzuli