35. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

Erraustegiaren gatazka

irudia

Orain dela hilabete batzuk, erraustegiaren aurkako martxa bat antolatu zen. Usurbilgo, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Zizurkilgo eta Donostiako jendeak hartu zuen parte. Talde bakoitza, herriko puntu batean elkartu zen goizean goiz, eta denak batera Zero Puntura abiatu ziren. Puntu hau Zubieta inguruan dago, erraustegia jarri nahi duten tokian. Orain dela urte batzuk, geldiarazteko saiakera egin zen. Saiakera horrek arrakasta izan zuen arren, orain berriro jarri nahian dabiltza. Hainbat herritarrek uste dute, erraustegiaren eraginak oso zuzenak izango direla, kalte handia egingo digula, ingurumenari bereziki. Aireak izango duen kutsadura izugarria izango dela esaten da, erraustegian erretzen den zaborrak ekarria.

 Hori gutxi balitz, Udarregi Ikastolako hainbat ikasle eta irakasleri inkesta bat pasatu diegu, beraien iritzia ere beharrezkoa delako. Inkesta honetan erraustegiaren inguruko iritzia eman zuten hainbat ikasle eta irakasleek. Zehazki, 49 ikasle eta irakasleko lagin bat hartu genuen inkesta burutzeko Harritu ez gaituen lehen datua, galdetuen %100 erraustegiaren kontra dagoela izan da. Pertsona bakar batek ere ez du erraustegia jartzea nahi. 49 galdetuetatik 39-k beste irtenbide mota batzuk proposatzen dituzte. Horietako askok atez atekoa mantentzea onartzen dute, baita hondakinak murriztea edo adituek erraustegia ez den birziklatzeko beste modu bat ikertzea. Ondorengo galderan, ia denek uste dute ingurunean eta gizakiongan kalteak ekarriko dituela erraustegiak. Baina beste zati handi baten esanetan, nekazaritzan eta animaliengan ere eragin segurua izango du. Bestalde, talde txiki batek bestelako eraginak aipatu ditu: osasun arazoak, eragin ekonomikoak, edota politikoak… Nahas-mahasa hau argitzeko, grafiko hauek dituzue hemen behean.


 

 

 

Baina badago beste irtenbide bat. Suezian, zaborra birziklatzeko hainbat modu bikain asmatu dituzte. Han, zaborra ez da zabor soila, negozioa da. Imagina ezin ditzazkegun adibideak daude. Eta seguruenik, ez dira bakarrak izango. Munduan modu asko daude zaborra birziklatzeko, baina ez ditugu ikusten… Honen adibide da Mc Donalds-ek, otordu azkarrak egiteko konpainiak, lata edo botila huts kopuru batengatik, bere jaki batzuk eskuratzeko aukera eman zuen. Adibidez, 10 botila eraman ezkero, hanburgesa soila edo gaztarekin eskura dezakezu, eta 40 botila eramanda Big Mac hanburgesa jateko aukera jarri zuen. 
Ez da bakarra. H&M arropa dendek hurrengo kanpaina jarri zuten martxan; erabilitako arropa poltsako (Denda honetako arropa noski), 7,80$ eman zituzten, egindako erosketa hori gutxienez 52$-ekoa baldin bazen. Handik denbora batera, konpainia honek “Eko-lagungarriak” izeneko arropa bilduma atera zuen, jendeak emandako arroparekin. Eta adibideen zerrenda luzea da, oso luzea. Baina gure esku dago aldatzea. Politikarien erabakiak gure baitan ere badaude, eragin handiena gure gain izango baitu. Sueziarrengandik ikasi behar dugu, beraiek ondo dakite zaborra birziklatzen. Orain eman dizkiezaiogun pare bat buelta buruari eta esan; Hain zaila da gehiago birziklatzea, erraustegia alde batera uztea eta mundu garbiago bat eraikitzea?


Azalera itzuli