34. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Animaliekiko tratu txarrak

irudia

Hainbat mota bereiz daitezke:

  • Zuzeneko tratu txarrak, (adibidez) : erosten edo hartzen duenean betiko dela pentsatzea normala izaten da, hau hartzerakoan automatikoki familiakoa bihurtzen baita. Baina,  txakur honek urteak pasa ahala gero eta arreta handiagoa behar du, kalera ateratzeko edo albaitariarengana eramateko, esaterako. Horrek diru mordoa gastatzea suposatzen du. Hori dela eta, “familia” batzuek bide errazena hartzen dute eta txakurra kanporatu egiten dute. Batzuetan txakur horiek kaleratuak izan baino lehen izugarrizko tratu txar fisikoak jasotzen dituzte,erdi hilik eta beldur handiarekin uzten dituzte. Zorte handia dutenak txakurtegi batera eramanak izaten dira, besteak kalean hil egiten dira, goseak edota hotzak jota. Beste hainbat kasuetan, jabeak jo, torturatu edo eta hil egiten dituzte.

  • Tradizioak: leku batzuetan tradizio eta “arte” bezala hartzen duten hilketari buruz idatziko dut. Hau da, zezen hilketaz. Animalia hauek jasaten duten umiliazio eta sufrimendua izugarrizkoa da, baita haien heriotza ere. Zezenen hilketaren kontrako gero eta jarraitzaile gehiago daude. Zezenketen antzekoak diren tratu txar batzuk ere izaten dira, ahateen aurkakoak. Lekeitioko antzarraren festa da adibideetako bat. Festa honetan, soka batetik lotzen dute antzarra eta lepotik helduta alde banatik tiraka burua kendu arte egoten dira. Beste adibide kultural bat idi dema da. Hemen, idiek pisu handia duten harriak eramaten dituzte, alde batetik bestera eta gidariak askotan makil batekin jo egiten diete, azkarrago joateko.

  • Zeharkako tratu txarrak: tratu txar mota hauek zuzenekoaren antzekoak dira, kasu hauetan, testigua den pertsonak ez du ezer egiten tratu txarrak saihesteko eta batzuetan tratu txarren alde ere agertzen da.


Jende asko dago animaliekiko tratu txarren aurka eta horren aurka egiteko hainbat ekintza egiten dira. Esaterako, txakurtegiak existitzen dira. Txakurtegietan, jendeak beraien animaliak eramaten dituzte eta beste batzuetan txakurtegiko langileek kaletik jasotzen dituzte animaliak, utziak zeudelako. Animaliekiko tratu txarren aurkako alderdi politikoa ere existitzen da, PACMA (Partido antitaurino contra el maltrato animal). Zorionez, pertsona askok jotzen dute txakurtegietara animaliren bat hartzeko eta zaintzeko; baina zoritxarrez, beste askok gasolindegietan edo errepide bazterretan abandonatzen dituzte.





Azalera itzuli