34. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ITZIAR ILLARRAMENDI

irudia


Gaurkoan, irakasle ohia izan den Itziar Illarramendiri egindako elkarrizketarekin gatoz. Bertan, irakaskuntzan bizitako bizipen, sentimendu, eta hainbat gertaera agertuko zaizkigu. Oso interesgarria eta baliagarria izan zaigu. Espero dugu, zuei ere ala izatea.

IHINTZA IKZ: Noiz hasi zinen irakaskuntzan?
Itziar: 1976. urtean 21 urte nituen. Garai hartan irakasle asko behar ziren, batez ere euskara zekitenak. Nik oraindik titulazioak eta euskarazko ikasketak ez nituen, baina orduan magisteritzara joaten zen jendea eta karrera bukatutakoak irakasleak behar zituzten. Bost ikastetxeetatik jaso nuen deia : Hernani, Orio, Zarautz, Donostia eta Usurbil.

I.K: Zergatik hasi zinen?
Itziar: Faktore asko daude baina behar bada, bai nire familian bai nire ahizpa eta lehengusua irakasleak zirelako,baina nik argi nuen enfermeritza edo hizkuntza egin nahi nuela, zerbitzuak gustatzen zaizkit eta azkenean magisteritza aukeratu nuen.

I.K: Zelako esperientzia eduki duzu?
Itziar: Nire bizitza guztiko esperientzia da eta zer nolakoa? Niretzako oso aberatsa. Beharbada gero gauzak gehiago matizatuko ditugu atzerago beste galderetan edo, baina aberatsa oso ze egunero pertsonekin zabiltza, eta pertsonak dira zure lankideak, pertsonak dira zure klienteak, pertsonak dira ikasleak eta pertsonak dira hain zuzen ere haien gurasoak.

I.K: Faltan botatzen al duzu irakaskuntza?
Itziar: Asko, asko. Behar bada oraindik ere denbora gutxi pasa delako. Irailean egon naiz kanpoan eta urria eta azaroa bi hilabete dira esango nuke erretiratu naizela. Eta lehen aipatu dudana zuen, pertsona guztion aberastasuna botatzen dut faltan.

I.K: Zer iruditzen zaizu hezkuntza-sistema? Zerbait aldatuko zenuke?
Itziar: Nik hezkuntza sistema asko pasa ditut eta pentsa ezazue, hasi nintzanetik bukatu arte. Bukaera honetan, azken bi urteetan beste proiektu berri batekin aritu gara, beraz, hainbat aldaketa izan dira. Niri iruditzen zait, aldaketak beti onerako direla eta aurrera joan behar dela, bestela bizitzan estankatuta geratzen garela eta oraingo planteamendua orokorki oso planteamendu pedagogiko ederrak direla. Horiek gustura garatzen dira, helburu teoriko horiek asko kostatzen dira, prozesu hau mantso egiten da, baina beti ilusio handiarekin egiten dira. Teknologia berriak berdin, gauzak asko errazten dizkigu. Eta ea zerbait aldatuko nukeen? Buff… horrela bat batean ez dakit zehaztasunetan sartu beharko nukeen, baina, ez naiz kapaza horrela bat batean esateko. Nik uste aldatu baino gehiago estiloak direla aldatu beharrekoak, nola esan, proiektu baten ideologia edo proiektu baten zergatia hor dago, eta hori argi eduki behar dugu, baina, gero hori aurrera emateko baliabideak behar ditugu. Batzuetan teknologia berriak kale egiten digute eta hor amorrarazi egiten gara eta beharbada irakasle bakoitzak bere estiloak ditugu eta hor ere batzuetan izaten ditugu gure ika-mikak. Azkenean gizarte-mailan dagoen giro edo oinarri batek ere mugatzen du, horren beste faktore dira… ni ez naiz gai zehatz-mehatz esateko zer aldatuko nuken.

I.K: Gogorra izan al da irakasle prozesua?
Itziar: Ez, gogorra ez, nik pentsatzen dut badirela mundu honetan lanpostu askoz ere gogorragoak. Ni pozik joan izan naiz lanera eta horrek ez du esan nahi badirela momentuak desplazerrak hartzen ditugunak, eta behin baino gehiagotan negarrez aritu zarela etxean guraso batzuekin izan duzulako horrelako ezin ulertze bat edo ikasleekin gorabeherak izan dituzulako, baina gogorra ez. Zenbat momentutan erraza ere ez, baina badira bizitza honetan gauza gogorragoak.

I.K: Zer sentimendu izan dituzu irakasle prozesuan?
Itziar: Sufritu dut nire herrian nengoelako. Zu ez zara pertsona bera 20 urterekin edo 60 urterekin, niri 25 urterekin ezagutu zidaten ikasleek eta orain zuek, 60 urterekin ezagutu nauzuenok ziur nago ez duzuela iritzi bera, pertsonak aldatzen goaz eta nik uste onera aldatzen goazela. Sentimenduak denetik, Usurbil bezalako herri txikitan batez ere, gehien bat zure alderdi negatiboak, hanka sartzeak zabaltzen dira, gauza guztiak ez ditugu ondo egiten eta alderantziz ere bai, baina alderdi positiboak ez dira zabaltzen.

I.K: Gogorra izan al zen paretetan egindako irainak jasotzea?
Itziar: Gizarte mailan oso urte gogorrak pasa ditugu, politikoki Euskal Herrian biolentzia handia zegoen. Giro hartan dena oso krispatuta zegoen orduan garai hartan pintura pote bat hartu eta edozein lekutan gure kontrako esaldiak jartzen ziren. Herria pintadaz beteta zegoen, Gobernuaren aurka eta Madrilen aurka. Irakasleen aurka baita ere, notak hartzen zituztenean egiten ziren pintadak, notak hartu eta irakasleok bagenekien ikastolan pintadak zeudela. Pintadak irakasle batzuk bakarrik edukitzen genituen, beste irakasle batzuek inoiz ez, izaerak ere izango zuen bere faktorea baina batez ere asignatura potenteak genituen irakasleok, musika eta soinketako irakasleek inoiz ez. Batzuetan pintada horiek txikiak izaten ziren, beste batzuk bi metrotakoak. Nik benetan mina sentitzen nuen nire semeak etxera negarrez etortzen zirenean, zuk mina hartzen duzu, baina semeak txikiak direnean eta ez dutenean ulertzen, min gehiago egiten dizu eta min handiagoa oraindik jakitean zein ziren pintada horien egileak, tutorearekin hitz egin eta gurasoek gainera semeak defenditu.

I.K: Zein ikasketa egin dituzu?
Itziar: Beti gustatu izan zait reziklatzen ibiltzea, orduan hasieratik magisteritza egin nuen, gero EUTG euskarako prestakuntza egitea tokatu zitzaidan eta bueno gero ikastaroak eguneratuta egoteko milaka egitea gustatu zait. Eta gero derrepente gurutzatu zitzaizkidan kableak eta lizentziatura bat egin nuen, Ciencias Religiosas, Donostiako Seminarioan, zorteko karrera zen eta ni lanean nenbilen eta ezinean nenbilen eta orduan egin nuen hamar urtetan bukatu nuen lizentziatura eta beste bi urteetan tesia egin nuen., eta hortxe nire saltsako kontuak.


I.K: Hau izan da guztia gaurkoan, espero dugu gustatu izana.

ITZIAR ESKERRIKASKO GUZTIAGATIK!

 



Azalera itzuli