33. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ASKO ENTZUTEN DUGU ANOREXIA HITZA BAINA ZER IZANGO OTE DA?

irudia

Gaur egun gazteen artean anorexia ugari dago. Zergatik ote? 
Bizi garen gizartean, itxura zaintzea oso garrantzitsua da. Izan ere, jende berriaren aurrean fisikoz argal egoteak asko kezkatzen gaitu. Normalean gaitz hau jende berria ezagutzean sortzen da. Esate baterako, batxiler nahiz unibertsitatean hastean, mutil laguna aurkitu nahiean...      
Anorexia buruko gaixotasuna da. Ez dira ohartzen oso argal daudela. Ispiluan begiratuta oso gizen ikusten dira. Beraz, ez dute ezer jaten. Beste kasu bat ere badago. Asko jaten dute jendearen aurrean, baina gero behatzak eztarrian sartuz, janaria kanporatzen dute. Oso zaila izaten da sendatzea. Izan ere, ez dute onartzen gaixo daudela, beraz normalean ez dute laguntzarik nahi. Baina ingurukoak asko kezkatuta  laguntzaren bila psikologoena ematen die gaixo dagoena sendatzeko. Baina, normalean, hospitalean ingresatzen dituzte. Artikulu honi amaiera emateko, guztia laburtuz, esan nahi dugu, gaixotasun hau larria dela eta ahalik eta azkarren laguntzaren bila joatea gomendatzen dugu gauzak okerrago ez jartzeko. 

         
                    


Azalera itzuli