33. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

NERABEAK ETA DROGEN KONTSUMOA

irudia

Erreportai honetan gure inguruan asko hitz egiten den gai bati buruz jardungo dugu: nerabeak eta adin horretakoen drogen kontsumoa. Argia da adingabeen droga kontsumoa, esaterako alkohola. Izan ere droga mota hau asko kontsumintzen dute nerabeek. Beste droga batzuk ere konsumitzen dituzte, hala nola, zigarroak “pitilloak” eta “porroak”, marihuanazko edo kannabisezko zigarroak. Azken bi droga hauek ez dituzte hain publikoan konsumitzen, gehiago konstumitzen dituzte izkutuan. Ondoren, hauei buruzko informazioa eman eta gero, ondorio batzuk aterako ditugu inkesta batzuetatik. Inkesta horietan datu errealak aztertuko ditugu.

Alkohola:
Gaur egun nerabeetan gehiena konsumitzen den droga da, lehen aipatu bezala edozein festatan ikus ditzakegu gazteak alkohola konsumitzen. Alkoholak, menpekotasuna sortzen du, droga guztiak bezala. Gaur egun, edari alkoholdunak hiru motatan bana ditzakegu: alkohol graduazio baxukoak, hala nola, sagardoa, garagardoa… ; erdi mailako graduazioa duten edari alkoholdunak, esaterako ardoa eta goi mailako edo alkohol graduazio altua duten edariak, abibide bat jartzekotan, vodka, ginebra… Gainera, adingabeentzat oso txarra da mozkortzea, izan ere pertsona adin horretan oraindik hazten ari da eta eta hainbat arazo sor ditzake, esaterako, neuronak hiltzen ditu.

Tabakoa:
Droga mota honek menpekotasuna sortzen du, izan ere nikotina izeneko beste substantzia bat darama, eta substantzia hau da menpekotasuna sortzen duena. Gazteen artean ez da oso ohikoa festetan besteen aurrean erretzen egotea. Gehienbat izkutuan egoten dira erretzen. Eta gero eta adingabe gehiagok erretzen dute, hau da gero eta lehenago hasten dira konsumitzen. Lehen, ondo ikusita zegoen erretzea baina gaur egun, ez dago hain ondo ikusita. Jende asko saiatzen da uzten eta batzuek lortzen dute. Gaur egun ere zigarro elektronikoak ere asmatu dira. Erretzearen ondorioak zein diren jakinda ere jendeak erretzeari ematen dio. Ondorio batzuk hauek izan daitezke: tumoreak, minbiziak…


Marihuana:
Droga mota hau ere kontsumitzen dute adingabeek, hau ere izkutuan ez baitago ondo ikusia. Gainera ilegala da. Droga mota honen eragin nagusiak eragin psikologikoak dira: hala nola amesten hari zarela sentitzen duzu, gosea sartzen zaizu eta koloreak intentsoago ikusten direla ere esaten da. Ekilibrioa ere galtzen da, mozkortzean bezala zaila da zuzen ibiltzea. Kannabisa porroetan erretzen da.

Drogen kontsumoa kilometroetan:

Gaur egun egia da kilometroetara etortzen diren gazteen zati bat edatera etortzen direla, “litroak” egitera. Litroak, edari alkoholdunaren eta ez alkoholdunaren arteko litro bateko nahasketak dira Kilometro guztietan ikusten dira horrelako irudiak, lurrean etzanda, koma etilikoak… Aurten gurean tokatu zaigu eta esandako guztia ez da falta izan. Hainbat ekimen ere antolatzen dira adingabeetan drogen kontsumoa jaisteko edo ez izateko.

Datu errealak eta beraietatik ateratako ondorio batzuk:

Erretzaileetan: Adingabeen %25ek tabakoa erretzen dute, %4,4k baino ez dute egunean pakete erdia baino gehiago erretzen; %8,4k, berriz, noizean behin soilik erretzen dute. Bestalde, erretzaile gazteen gurasoen %30ek erretzen dute.
Alkoholari dagokionez, EAEko adingabeen hiru laurdenek probatu egin dute. Gehienek 14-15 urterekin edaten dute lehen aldiz —nahiz eta %14 12-13rekin hasten diren—, kontsumorako jauzia 16 eta 18 urte bitartean gertatzen da, eta asteburuetara gero eta mugatuago dago. Arrisku jokabideak ez dira jaitsi, gaztetxoen %31k gehiegi edaten baitute.
Kannabisaren kasuan, EAEko adingabeen %6,3 probatu edo erre dute nohizbait kannabisa.
Gazteak kontsumitzen dute batez ere 15-24 urtekoak (%6,4) baina egia da duela bost urte baino gazte sanoagoak daudela oro har.
Marihuanaren kasuan: gizonezkoak: %8 eta emakumezkoak: %3,7

Alkoholaren kontsumoa ere behera doala esaten dute hainbat iturrik. Datu hauek argi adierazten dute:
Gehienetan edaten dutenak: %23,9-tik %14,6-ra jaitsi dira
Inoiz edaten ez dutenak, berriz %13,1 etik %24,4-ra igo da, hau da, geroz eta adingabe gutxiagok edaten dute.
Tabakoaren kasuan datuak hauexek dira ikerketa honen arabera.
Ohiko erretzaileak %25,7 dira, aldian behin erretzen dutenak %5,4 eta erretzen ez dutenak berriz %68 (nahiz eta probatu duten). Azkenik inoiz ez dutenak zigarrorik piztu, adingabeen %45 dira. Ikerketa honen datuei erreparatuta datu positibo bat atera dezakegu; Gazteen gehienak ez duela erretzen, nahiz eta noizbait probatu izan. Eta baita ere adingabeen zati handi batek (%45) ez du inoiz probatu.

Kalamua (Marihuana)
EAEko adingabeen %6,3 kalamua erre du.
Gizonezkoak: %8,8
Emakumezkoak: %3,7
(Inkesta, Araban, Bizkaia eta Gipuzkoan egin da)
Kalamuari buruzko ikerketan oinarrituta ondorio hau atera genezake: gizonezkoak dira bi sexuen artean gehiena erretzen duena gizonezkoa da (%8,8). Bestalde EAEko adingabeen zati gutxi batek probatu du marihuana (%6,4).

HAINBAT MITO

Alkoholari buruzkoak:

Alkohola kontsumitzeak hotza astintzen laguntzen digu: Mito hau ez da egia. Alkohola edatean, zure zainetan odola azkarrago eta kopuru handiagoan joaten da eta horrek beroa sentiarazten du. Honek ez du denbora askorik irauten.

Alkohola asteburuetan bakarrik edateak ez du kalterik eragiten organismoan: Ez dizu kalte berbera egingo, asko edanez edo gutxi edanez, baina berdin berdin kalte egingo dizu, neurri txikian bada ere.

Tabakoari buruzkoak:
Zigarro bat erretzeak lasaitu egiten du, eta lagungarria da urduritasuna arintzeko: estresagarriak izan daitezkeen egoeren aurrean, erretzaile askok sinesmen oker hori dute: uste dute zigarro bat erre eta lasaitu egingo direla, edota urduritasuna kentzeko lagungarria izango zaiela.
Erretzeari uzten diozunean, beti gizentzen zara: egia da pertsona gehienak gizendu egiten direla erretzeari uztean; izan ere, lehenengo uneetan, antsietatea arintzeko, zigarroen ordez gozokiak, galletak, pastak, fruitu lehorrak eta kaloria asko duten bestelako jakiak hartzen dituzte.
Marihuanari buruzkoak:
Marihuana adiktiboa al da?: Estatu Batuarren %1 ak bakarrik erretzen du marihuana egunero eta esaten dute kafeina adiktiboagoa da.

 


Azalera itzuli