33. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

KILOMETROAK

irudia

 

Aurten ere, kilometroak ospatu dira urtero egiten den bezala, urriaren lehen astebukaerako igandean. Urretxun hartu zuen lekua egun osoko ospakizun moduko honek, helburu nagusi batekin, Urretxu eta Zumarraga artean dagoen zubia batzea bi herrien arteko harremana lotzeko,  hortik dator aurtengo kilometroetako leloa (“ZU2AK 1UZ”). Kilometroak ospatzen direnean, kanta bat egiten da tradizio modura, herria erakutsiz bideokliparen bitartez, eta aurten ere ohikoa den bezala egin dute. Aldi berean, erronkari dagokionez herri ezberdinetatik parte hartu dute erronkariek eta aurten ere Usurbildarrak bertan egon ginen. Erronkan parte hartzeko lau gune egon ziren, bakoitzean joko ezberdinak antolatuta egon zirelarik. Urretxu-Zumarragako ikastolak eraman zuen garaipena. Kanporaketak egin ondoren, lau ikastola pasa ziren: Anoetako herri ikastola, Salbatore Mitxelena Zarauzkoa, Orioko herri ikastola eta Urretxu-Zumarraga ikastola. Azkenean, emozioz betetako final  baten ondoren, talde lokalak eraman zuen garaipena.


Behin finala bukatutakoan, zozketa bat izan zen urtero egiten den bezala mugikor bat zozketatuz. Kilometroak  pasa dira eta esan dezakegu espero baina jende askoz gutxiago elkartu dela. Arrazoiak ugari izan daitezke baina batez ere eguraldia aipatzen zen, ia egun osoan zehar euria eta hotza egin zuen eta. Bestalde, kontzertuak eta ekintza ugari egon ziren gune bakoitzean. Lehen gunea bertako ikastola zen, bertan Imanol Ituño aurkitzen zen sormen tailerra antolatuz. Bigarren gunea Zumarragako plaza zen eta bertan Gozategi zegoen, kirola ere nagusi zen kriketa eta  herri kirolak zeudelarik. Kontzertu nagusienak hirugarren eta laugarren guneetan izan ziren eta bertan Hesian eta Ohian Vega egon ziren. Jendetza bertaratu zen. Arratsaldeko zazpietan autobusa hartu genuen etxerako bueltan erronkan parte hartu genuen guztiok, baita Usurbildik joan zen jendea ere. Bitartean, Zumarragan jendeak kontzertuetan jarraitu zuen; izan ere, eguraldi kaskarra bazegoen ere, gazteei ez zitzaien festarako gogoa kendu.


Azalera itzuli