32. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“NESKEK BEZALA”

irudia

Gaurtik aurrera, seguruenik, ez duzu inoiz erabiliko “neskek bezala” esamoldea era negatibo batean. Zeren, zenbat alditan entzun diozu norbaiti esaten “neskek bezala korri egin, negar egiten edo borrokatzen duzula”? Seguruenik zuk ere erabili izan duzu esaldi hau norbaiti “iseka” egiteko asmotan, zerbait era “delikatu” edo “ahulean” egin duelako.
Arazoa hitz bat edo esaldi bat mespretxuz erabiltzen denean sortzen da, eta honen eragina larria izan daiteke pertsona batzuengan, batez ere, hauen autoestimuan,kasu honetan emakume edo neskatila guztiengan .Emakumeentzako den produktu baten konpainiak, garbitasunerako oihaltxoak fabrikatzen dituen “Always” markak hain zuzen ere, benetan hunkigarria den kanpaina bat atera du “neskak bezala” esaldia era positibo eta ohoretsu batean erabiltzeko helburuarekin eta ez irain bat bezala, jende askok egin ohi duen moduan.
Honetarako froga moduko bat gauzatu du “Always”-ek. Esperimentu honen helburua, 5-20 urte bitarteko ume eta gazte talde bati “neskek bezala” korri egitea, zerbait jaurtitzea, eta borroka egitea eskatzea izan da, zein erantzun mota emango zuten aztertzeko.
Espero zen moduan, 13 urte baino gehiago zituzten mutil eta neskak modu ridikulu batean korri egiten, iletik tiraka borroka egiten eta indarrik gabe pilota jaurtitzen hasi ziren, erabaki eta intentziorik gabe. Esperimentuaren bigarren zatian, proba bera 10 urteko neskatila gazteei egin zitzaien, erantzuna ikaragarria izan zen. Galdera hau egitean indartsu eta gogoz egin zuten eskatutakoa, alegia, beraiek egiten duten bezala, eta ez neska izateagatik indarrik eta gaitasunik izango ez balute bezala.
Neskatilek, oraindik ez dute hitz horien mespretxuzko esanahi “negatiboa” ezagutzen eta horregatik ez dute irain baten moduan hartzen, errealitatean ez baita iraina. Baina gizartean hala dela dirudi eta hazten direnean, gauzak edo jarduerak “neskak bezala” egiteak ahulezia irudikatzen duela ulertaraziko die gizarteak, honekin konturatzean autoestimua jaitsiko zaie seguruenik eta jada proba hau ez lukete egingo gaitasun handia izango balute bezala. 13 urtetik gorako jendeak egin duen bezala egingo lukete, pentsatuz emakumeak ahulak eta indargabeak direla. Baina momentu hori iritsi aurretik esan bezala, korrika gogoz egingo dute, eta bizitza osoa hartan arituko balira bezala borrokatuko eta jaurtiko dute edozer gauza, hori baita errealitatea. Beraz, horrelakorik gerta ez dadin eta neska-mutil parekideak izan gaitezen ez dezagun horrelako espresiorik erabili.
Haietako neskatila bati galdera bat egin zioten, ea zer ulertzen zuen “neskek bezala” korri egiten zuela esaten ziotenean eta neskatilak hau erantzun zuen: “ahal duzun azkarren korri egitea da neskek bezala korri egitea”. Harro eta gogoz eman zuen erantzuna.
Izugarria da hitz arrunt batzuk duten eragina eta boterea norbait irainduta eta lotsatuta sentiarazteko. Edo zer botere duen negatiboki erabilita dagoen esaldi huts batek genero baten ikuspegian eragina izatera ailegatzeko. Honek ideia orokor bat sortzen du, pentsarazten duena emakumeak ahulak, okerragoak, indargabeak...garela. Eta hau ez da zilegi emakumeen izena zikintzen baitu.
Eta ez da ezer txarra emakume izatea, ez da txarra emakumeak bezala korri egitea, ez da txarra emakumeak bezala jaurti edo borrokatzea. Ezin du txarra izan, emakumea izanez gero nola egingo duzu bada hau guztia? Emakume batek bezala noski. Eta gogoz, lotxarik gabe, modu ausartean, bakoitzak dakien bezala. Emakumea izateagatik konplexurik izan gabe.


Azalera itzuli