32. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Judoa nire bizitzaren parte handi bat da

irudia

Mafer Carazas DBH 3. mailako ikaslea da Usurbilgo Udarregi ikastolan. Duela zazpi urte iritsi zen Euskal Herrira, eta talentu ikaragarria ekarri zuen kirolerako. Peruko Ica herrian jaioa da. Judoa aukeratu zuen kirolean hasteko Usurbilen eta bi urteren buruan lehiatzen hasi zen. Bide luze baten ostean, Espainiako txapelduna izatera iritsi da behin, eta bi aldiz txapeldunorde.

IHINTZA: Beno, Mafer, galdeketarekin hasiko gara, kontatuko al zeniguke zerk erakarri zintuen judo mundura?

MAFER: “Perun sei urtez aritu nintzen karatea praktikatzen, eta Euskal Herrira iristean haurrak judoan ikusi nituen. Hasieran uste nuen karatea ari zirela egiten, eta beraien entrenatzailearekin hitz egin nuen. Beraien entrenamenduetara joaten hasi nintzen eta gustatu egin zitzaidanez apuntatu egin nintzen judora.”

IHINTZA: Zein mailatan lehiatzen duzu?

MAFER: “Kadete lehengo urtean lehiatzen dut, eta txapelketa internazionaletan aritzen naiz, bai Euskadi mailan eta baita nazio mailan ere.”

I.: Zer sentitu zenuen zure lehen lehiaketan tatamira igotzean?

M.: “Hamar urte nituen eta oso urduri nengoen. Oraindik ez nintzen oso ona eta ez nuen esperientziarik. Baina hala ere, pixkanaka irabazten joan nintzen eta azkenean maila hontara iristea lortu dut. Orain emozio handia sentitzen dut lehiatzerakoan eta oso gustura nago egindako lanaz.”

I.: Zein koloretako gerrikoa duzu?

M.: “Berez gerriko berdea eduki beharko nuke, baina nazio mailako txapelketetan lehiatzen dudanez urdina eta marroia eman dizkidate. Izan ere, txapelketa horietan ez dute gerriko berdearekin jokatzen uzten, bertan lehiatzen dutenen artean ia denek gerriko urdina edo marroia erabiltzen dutelako.”

I.: Zein izan dira zure garaipen esanguratsuenak?

M.: “Espainiako txapelketatan irabazi ditudan hiru dominak izan dira garaipen esanguratsuenak. Horietatik lehengo domina urrezkoa da eta beste biak zilarrezkoak. Gainera, bost aldiz jokatu dut Espainiako Kopan. Hondarribian hirugarren postuan geratu nintzen, Asturiasen bigarren, Iruñean bigarren, Alikanten lehengo eta Burgosen lehengo. “


I.: Zenbat ordu entrenatzen duzu astean?

M.: “15 bat ordu, Irunen astearte eta ostegunetan bakoitzean hiru ordu entrenatzen ditut, eta Usurbilen astelehen, asteazken eta ostiraletan bakoitzean hiru ordu hemen ere. Batzuetan Hendaiako entrenamenduetan parte hartzeko gonbidapena jasotzen dut gainera. “

I.: Eta, zure entrenatzailearekin ondo eramaten al zara? Gogorra al da zurekin?

M.:” Nire entrenatzailea nire bigarren aita bezalakoa da. Asko laguntzen dit, berari esker iritsi naiz hona, eta irabazitako txapelketak beregatik izan dira. Esan beharra dago orokorrean nahiko zorrotza dela, eta batez ere kadete mailan gaudenontzat. Batzuetan pasa egiten da, baina azkenean beti eskatzen du barkamena. Berarentzat gu ia familia bat bezala gara, eta asko arduratzen da gutaz.”

I.: Judoa praktikatzeak denbora kentzen al dizu lagunekin egoteko edota ikastolako zereginetarako?

M.: “Batzuetan bai. Bidaiatu behar dudanean asteburuetan lagunekin egoteko denbora kentzen dit. Baina hala ere, judoa nire bizitzaren parte handi bat da eta ez naiz damutzen bertan pasatako denboraz. Ikastolako gauzetan, egia esateko, denbora asko kentzen dit judoak, eta horregatik ondo antolatu behar izaten dut dena ikasi ahal izateko.”

I.: Gogorra egiten al zaizu dieta egin behar izatea pisua ez hartzeko?

M.: “11-12 urterekin hasi nintzen dieta egiten, eta jada ohituta nago. Baina hasieran gogorra egin zitzaidan, ikusten nuelako nire ingurukoek zer jaten zuten eta inbidia ematen zidatelako. Baina azkenean konturatu nintzen merezi duela dieta egiteak, horrek ere zerikusia duelako txapelketetako emaitzekin. Hobeto da denbora pixka batean gaizki pasatzea gero emaitza onak lortu eta ez egoteko azkeneko momentuan pisua galdu nahian. “

I.: Lagun asko egin al dituzu judoari esker?

M.: “Bai, asko esatea gutxi litzateke. Espainiako kopetan adibidez, ia beti pertsona berak igotzen gara Podium-era, eta azkenean elkar ezagutzen dugu. Espainia osoko lagunak ditut txapelketetan ezagututakoak. Konbokatzen gaituztenean ere beti berberak gara bertan gaudenak, eta konfiantza handia dugu elkarren artean. “

I.: Eta noizbait jokatu al duzu zure lagun baten aurka? Zer sentitu zenuen?


M.: “Bi bat aldiz lehiatu dut lagun baten aurka, nire klubekoa zen. Gogorra egin zitzaidan bere aurka jokatzea, oso ondo eramaten nintzelako berarekin. Ez genuen judoari buruz genekien guztia praktikan jartzen, ez geniolako elkarri minik eman nahi. Esango nuke buruarekin jokatzen genuela, izan ere, beretzat lehiaketa garrantzitsua zen Espainiako txapelketan parte hartu ahal izateko.”

I.: Eta, aurten zein beste txapelketatan hartu behar duzu parte?

M.: “Berez Europako kopan parte hartu behar nuen, baina lesio baten erruz ezin izan nuen lehiatu. Bestalde, udara eta gero Espainiako kopak berriro hasten dira, eta horietara joango naiz. Lehenengoa Galizian izango da, eta espero dena ondo joatea, zeren operazio honen ondorioz hilabete t’erdi egon behar naiz entrenatu gabe.”

I.: Beno Mafer, eskerrik asko gure galdeketari erantzuteagatik, oso gustura egon gara zurekin hizketan. Zorte on Galiziako txapelketan eta azkar errekuperatu zure lesiotik.

M.: “Eskerrik asko zuei. Hurrengora arte!”


Azalera itzuli