31. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ZIBERBULLYNG-A

irudia

Espainian, gazteen %37ak jasan du ziber-jazarpena, eta horietatik %17ak onartu du tratu txarren bat jasan duela, %13ari egin die iseka eta %19a izan da iraindua. 2012.urtean adin txikiko 343 kasu salatu ziren, 2007.urtean aldiz 227 kasu. Beraz, honek %151 ko igoera izan dela esan nahi du.
Gainera, Espainian eguneko salaketa bat gertatzen dela aztertuta dago.

Erasoa modu tradizionalean egiten denean, biktimak eta erasotzaileak elkar ezagutzen dute, hurbil edo aurrez aurre ere egon daitezke, eta, beraz, abusatzaileak eta lekukoek zuzen-zuzenean ikus ditzakete erasoaren ondorioak. Ziberbullying kasuetan hori ez da horrela izaten, eta, ondorioz, nekez arinduko da erasorako jarrera, edo lekukoek nekez jardungo dute biktima defendatzen.

Biktimak ez du zertan ikaskidea edo auzokidea izan behar. Internet, mugikor edo bideojokoen bidez ezagututako edozein pertsona izan daiteke. Jazartzaileak ez du zertan indartsua edo ausarta izan, eta ez du taldearen oniritzirik edo beste inoren babesik behar.Testuinguru honek baldintza gutxi jartzen dizkie parte-hartzaileei, eta aukerak asko dira.

Ordenagailuaren edo mugikorraren atzean ezkutatuta dagoelarik, erasotzaileak anonimatua egotearen sentsazioa dauka, eta hori ez da guztiz egia. Gainera, nor den deskubritu arren, ez da ohikoa berak ondorioa pairatu behar izatea, ez biktimaren aldetik, ez adiskide, lagun, eskolako arduradun edo gurasoen aldetik.

Sarritan, jazarpena jolas dezala agertzen da, eta erasotzailea ez da konturatzen zelako kaltea egiten ari den. Beste batzuetan, bere buruari galdetu ere ez dio egiten bere ekintzak zelako ondorioak izan ditzazkeen, sarean interpretatutako rol eta pertsonaia baten jokaera hartu duelako. Hori horrela, zailagoa da erasotzaileak bere rola onartu eta albo batera uztea.

Hau guztia esan ondoren, gure ustez egokiena teknologia berria kontu handiz erabiltzea da. Guk, gazteok, egunero ematen diegu erabilpena teknologia berri horiei, eta badakigu hainbat arrisku dituztela. Baina ziberbullying-a ekiditeko, ez dago sare-sozialak edo bestelakoak alde batera utzi beharrik, denon artean neurri eta erabilpen egokia ematea lor genezake horiei. Esaterako, gazte askoren konponbidea bere buruaz beste egitea izan ohi da, eta irtenbide hori oso larria iruditzen zaigu, hoberena norbaiti zure egoeraren berri ematea izango litzateke. Bestalde, ezezagun batek hitz eginez gero segituan blokeatzea da irtenbiderik onena, edota zure argazki eta informazioa ikustea galaraztea.

Ziberbullyngari buruzko informazio gehiago hemen:
http://www.ararteko.net/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_1218_1.pdf


Azalera itzuli