31. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

HIESa

irudia


HIES hitza Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromearen hitzen hasierei dagokie. HIESa GIBak eragindako infekzioaren egoera aurreratu bat da. Hau da, GIB birusa maila aurreratu batean sartzean HIESa sortzeko arriskua areagotzen da, eta honek inmunitate sistemaren suntsidura aurreratzen du.

Gaixotasun hau transmititzeko hiru modu daude; sexu harremanen bidez, odolaren bidez eta amatik haurretara.

SEXU BIDEZ: Uzkitik sartzea da arriskutsuena, eta hurrena baginala. Nahiz eta jende asko beldurtu arrisku gutxiena aho-genital harremanek dute.

ODOLAREN BIDEZ: Odol kutsatuarekin kontaktuan egon den xiringa izan daiteke arriskutsuena, baita, orratz edo edozein tresna ebakitzaile partekatzea ere.

AMATIK HAURRETARA: Ama seropositiboa denean (GIBa duenean) birusa transmiti diezaioke bere haurrari haurdunaldi, erditze edo edoskitze bitartean, nahiz eta gaur egun kontrol mediku egoki batekin arrisku hori ia ezabatua dagoen.

HIESa hitza entzutean soilik, jende asko beldurtzen da, eta askok uste dute erraza dela kutsatzea. Baina prebentzio egokiak hartuz gero, ez duzu zertan GIBa harrapatu. Gainera ezinezkoa da HIESa listu edo izerdiaren bidez, ezta intsektu eztenkada edo etxeko animaliekiko kontaktuaren bidez kutsatzea.

Esan bezala, prebentzio egokiekin saihestu daiteke HIESa eta hauek dira hartu beharreko prebentzio batzuk: harreman sexualak edukitzerakoan, preserbatiboak edo kondoiak erabiltzea da neurri errazena eta eraginkorrena. Odolaren bidez ez kutsatzeko berriz, beti, behin erabili eta botatzeko xiringak erabiltzea da gomendagarriena. Bestaldetik ere, gomendagarria da ez erabiltzea besteren batek erabilitako bizar-xaflak eta hortzetako eskuilak.


Esan bezala, gaur egun ez dago GIBaren infekzioa edo HIESa prebenitzen duen txertorik. Prebenitzeko modu bakarra, birusarekiko esposizioa ekiditea da. GIB birusaren aurka gaur egun erabiltzen den tratamendua , terapia antierretrobiralean oinarritzen da. Hau oso mesedegarria izan da kutsatutako gaixoentzat, 1996an hasi zen erabiltzen, epidemia zela eta. Terapia honetan sendagai desberdinen konbinaketak ematen dira. Baina terapia hau ordea, ez da eskuragarria baliabide mugatuak dituzten herrialdeentzat. HIESaren garapena haurretan helduetan baino azkarragoa denez, tratamendu gogorragoak eman behar zaizkie. Terapia antierretrobiralak ez du gaixoa sendatzen, ezta sintomak desagerrarazten ere. Sarritan GIB maila altuak direla eta gaixotasuna tratamenduarekiko erresistentea bihurtzen da. Hala eta guztiz ere, infektatutako pertsona askok osasunean eta bizi kalitate onura nabarmena sentitzen dute tratamendu honekin eta hilkortasuna gutxitzen duela frogatuta dago. Ikerketek diotenez, tratamendu honekin GIBaz kutsatuta dagoen pertsona baten bizi kalitatea 9-10 urtez luzatzen da.


HIESa beti izan da gizakia kezkatu duen gaixotasuna sendagairik aurkitu ez diotelako eta 1994, 1995 eta 1996 urteek epidemiaren gailurra suposatu zuten, urtero HIESaz kutsatutako 500 gaixo inguru hil zirelarik. Eta batek daki zenbat hil ziren HIESa zutela ere jakin gabe, urte haietatik aurrera zifrak nabarmenki gutxituz joan dira tratamendu antierretrobiral berriei esker.

Ondorio bezala, uste dugu garbi geratu dela HIESa ez harrapatzeko erremediorik onena prebentzioa kontutan hartzea dela. GIBa gelditzeko eraginkorrena txerto bat litzateke, hau tratamendua baino merkeagoa baita eta herrialde azpigaratuetan ere erabiliko bailitzateke. Hala ere, 20urte baino gehiagoko ikerketen ondoren, ez da aurkitu txertorik. Gure ustez, herrialde azpigaratuetan HIESaren ondorioz hiltzen diren haina hildako egongo balira herrialde garatuetan, diru gehiago gastatuko zen HIESari behin-behineko irtenbidea aurkitzen. Eta beraz, uste dugu, arazoa beharrezkoa den diru eta denbora ez inbertitzean dagoela mundu guztiaren esku dagoen tratamendu batean.


Dokumentu interesgarriak:
Azalera itzuli