31. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH3 BARRIAN

irudia



Aurten DBH3-ko ikasleak Barriako aterpetxe batera joan ginen, han Inguruabenturak eskainitako jarduerak egitera joan ginen (rapel, eskalada, arroila jaitsiera eta orientazioa).
Arroila jaitsiera Antoñana herrian egin genuen, eta rapel, eskalada eta orientazioa La Lezen, Egino inguruan.
Jendeari gehien gustatu zitzaion jarduera rapel-a izan zen. Rapel-a egiteko 2 pareta jaitsi behar ziren, bat 15 metrokoa eta bestea 20 metrokoa.
20 metrokoa 2 pareten tartetik jaitsi behar zen, errespetu handia ematen zuen.15 metrokoa errazagoa zen eta paisai ederrak ikus zitezkeen.
Eskalada batzuentzat erraza izan zen, beste batzuek zailtasun gehiago izan zituzten.
Arroila jaitsiera gehiengoari gutxien gustatu zitzaien jarduera izan zen. Arrazoietako bat uraren tenperatura hotza izan zen, izan ere, ura 9ºtan zegoen.
Aterpetxea gehienek gustuko izan genuen, instalazioak onak zirelako, baina janariak iskanbila sortu zuen, jendeari ez zitzaion batere gustatu.
Orokorrean irteera gustukoa izan genuen.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma