31. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“TXIRRINDULARITZA NIRE BIZITZAREN PARTE IZAN DA”

irudia

Oraingo honetan, David Secori elkarrizketa egitea erabaki dugu, bere bizitza profesionala txirrindulari bezala, eta “El conquistador del fin del mundo” lehiaketan parte hartu izanagatik. 1973ko martxoaren 17an jaio zen Busturian eta bizkaitarrarekin hitz batzuk egin ditugu solasean.

-Ihintza: Nola gogoratzen duzu zure txirrindularitza etapa?

-David Seco: “Txirrindularitza nire bizitzaren parte izan da, 28 urtez lehiatu dut eta 16 urtetan ziklokros profesionalean parte hartu dut. Oroitzapen pilo bat gordetzen ditut.”

-Ihintza: 16 urtetan zehar Espainiako ziklokros txapelketan hartu zenuen parte eta palmares izugarria lortu zenuen, zergatik erabaki zenuen uztea?

-David Seco: “Urteak entrenatzen pasa ondoren nire maila internazionala hobetzen, mundu mailan txirrindulari hoberenekin egotea lortu nuen, baina hobeen nengoen momentuan, tibia hautsi nuen. Honek urte bete txirrindularitzatik aldendu egin ninduen eta handik aurrera ez nintzen inoiz lehen bezala aritu, motibazioa galdu nuen, eta azkenik 38 urterekin txirrindularitza uztea erabaki nuen”

-I: Faltan botatzen al duzu txirrindularitzako lehiaketetan parte hartzea?

-D.S.: “Bai egia esan asko botatzen dut faltan txirrindularitzan aritzea eta gehiago ez saiatu izana azken urteetan, horrela nire kirol karrera gehiago luzatu ahal izango nuen, baina orain ere oso ondo dihoazkit gauzak”.

-I: Oraindik txirrindularitza praktikatzen jarraitzen al duzu zure kontutik?

-D.S: “Egia esan txirrindularitzaren jardunerako denbora asko behar izaten da eta nik ez dut inoiz denbora hori aurkitzen, running-an edo abenturazko kiroletan jarduten naiz”.

-I: Ba al duzu markatu zaituen anekdotaren bat zure txirrindularitzako etapan?

-D.S.: “Garaipen internazionalekin geratzen naiz, munduko txirrindulari onenen aurrean aritu nintzelako, eta Belgikan txirrindan ibiltzean sortu nuen ikusminarekin ere geratzen naiz.”

- I: El Conquistador del fin del mundo”-ko edizio askotan hartu duzu parte, zein edizio izan zen hoberena?

-D.S.:”Argi dago nire oroitzapen onena irabazle izan nintzenekoa dela, Iguazuko kataratetan irabazi nuenekoa”.

-I: Zer iritzi dute zure ingurukoek zuk egindakoaz “El Conquistador” lehiaketan?

-D.S.: “Nire kirol karrera bukatzean, ez zuten gogo askorik nik “conquis” programan parte hartzeko, baina gaur egun uste dut gustatzen zaiela.”

-I: Telebistako “El Conquistador” lehiaketan izandako anekdotaren bat ba al duzu?

-D.S.: “Asko, bat esatea oso zaila egiten zait; atentzioa deitu zidan kazetariak eta kamerak parte hartzaileengandik hain urrun egotea.”

- I: Zein proba gustatzen zaizu gehien eta zein gutxien “El Conquistador” lehiaketan eta zergatik?

-D.S: “Gehien gustatzen zaizkidan probak erresistentzi handia behar dutenak dira: tirolinak, yumar…eta erreketan egiten direnak ere bai, ez daude gutxi gustatzen zaizkidan frogak.”

- I: Zer iritzi duzu txerriaren frogaren inguruan?

-D.S: “Egia esan han nazka gehiago ematen du telebistan ikusten dena baino, baina nik ez dut hain gaizki eramaten.”

- I: Ondo eramaten al zara “El Conquis” lehiaketan parte hartzen duten kapitainekin?

-D.S: “Denetik pixka bat, batzuekin ondo beste batzuekin ez hain ondo, baina orokorrean ondo.”

-I: Ausartuko al zinake “El Conquis” lehiaketa aurkezten?

-D.S: “Noski ausartuko nintzatekeela, baina orain nahiagoko nuke pausu bat atzera eman eta parte hartzaile gisa bueltatu.

-I: Nola da zure egunerokotasuna Busturian?

-D.S: “Oraintxe bertan Leioan bizi naiz nire emaztea eta nire alabarekin, baina Busturia beti izango da nire herria.”

- I: Ikasten edo lanean ari zara?

-D.S: “Lana egiten dut kirol apustu enpresa batean, KIROLBET izenekoa.”

-I:Zer moduz konpontzen zara euskararekin?

-D.S: “Ba gustatuko litzaidakeena baina okerrago, oraindik ez dut esperantza galtzen noizbait ondo hitz egiten ikasiko dudala.”

- I:Sardinak jaten egungo irabazlea zarela enteratu gara, konta iezaiguzu zerbait esperientzia horren inguruan.

-D.S.:“Dena broma batekin hasi zen, baina parte hartzea erabaki nuenean nire lehiakortasunak irabaztera eraman ninduen lehenengo edizioan eta aurten berriro izan naiz irabazle, 66 sardina jan nituen 10 minututan.

Hauxe izan da David Secori egindako elkarrizketa. Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiogu bere denbora eskaintzeagatik. Zuen aldetik, gustatu izana espero dugu, hurrengo arte!!

   


Azalera itzuli