30. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

NERABEZAROA. GARAI NAHASIA GURASO ETA SEME-ALABENTZAT.

irudia

Esan genezake, nerabezaroa ume bat heldu bilakatzeko prozesua edo adin-tartea dela. Prozesu hori eremu biologikoan eta fisiologikoan ematen da. Pubertaroak, iturri ezberdinen arabera, adin-tarte ezberdinak ditu. Batzuen ustez, 8-13 urte bitartean ematen da eta beste batzuen ustez, berriz, 9-15 urte bitartean. Pubertaroaren ondoren nerabezaroa dator, guri datorkigun adin-tartea, hain zuzen ere. Ikusten duzuen bezala nerabezaroak ere ez du adin-tarte zehatzik, aditu gehienen ustez 19-21 urte bitartean izaten da. Adituek diotenez, nesketan, bai pubertaroa eta baita nerabezaroa ere, lehenago hasten dira mutiletan baino.
Hasteko, zabaldua dago gurekin, nerabeekin, bizitzea oso zaila dela esaten duen ideia, izan ere, aldaketa asko izaten ditugu nerabeok garai honetan, bai fisikoak eta baita psikologikoak ere. Aurreko urtean esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoan seme-alaben gurasoekiko biolentzia edo indarkeria 486 kasu izan ziren. Kopuru hori kontuan hartuta eta aurreko urteko datuekin alderatuta, %17ko hazkundea eman dela ondorioztatzen da. Baina ez dakigu zein diren benetako errudunak, nerabeak ala horien gurasoak.
Lehengo eta behin, badaude guraso batzuk bizitzan zehar lortu ez dituzten helburu batzuk seme-alabek lortzea nahi izaten dutenak, seme-alabek zer nahi duten entzun gabe. Komunikazio uni-direkzionala da hori eta gizakien arteko harremanetan kaltegarriak badira, are gehiago gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan.
Bestalde, oso ohikoa da gurasoak tonu eta hitz egiteko era desegokia erabiltzea. Ondorioz, beraien seme-alabak ere aztoratu egiten dira, azkenean gatazka bat sortuz. Gainera, gurasoek seme-alabei botatzen diete gatazkaren errua, tonua altxa dutela esanez. Kasu horiek askotan gertatzen dira, eta ondo legoke gurasoei kontzientzia eragitea.
Azkenik, zenbait etxetan emakumeenganako edota seme-alabenganako indarkeria ematen da. Horietan, nerabeen jokabidea okertu egiten da, gurasoekiko gatazka kopurua ere handituz.
Hala ere, nerabe eta gurasoek beraien partetik jarri behar dute gatazka gutxiago egon daitezen. Izan ere, umetan gurasoek bakarrik dute erantzukizuna, baina nerabe egiten direnean biak dira etxeko giroa ona izatearen arduradun. Aurrez esan bezala, batzuetan gurasoek dute gatazken errua, baina badira iskanbila handiak sortzen dituzten nerabeak ere. Eusko Jaurlaritzak egindako inkesta baten arabera, inkestatutako nerabeen artean %14,2k bere gurasoak psikologikoki erasotu dituela onartzen du, bai banaka edo bi gurasoak batera.
Hau guztia esan ostean, esan genezake guraso eta nerabeen arteko gatazkak ohikoak direla zenbait etxeetan, eta nahiz eta onartuta dagoen nerabeok garela errudunak, biek dute nolabaiteko errua. Izan ere, askotan nerabeon eta gurasoen arteko komunikatzeko modua ez da egokiena izaten. Guk, nerabeok, arrazoirik gabe, paperak galtzen ditugu, baina gurasoek ere bai. Beraz, ezinbestekoa da denok esfortzua egitea etxeetako giroa hobea izan dadin.


Azalera itzuli